Urr 01 22

Karmele Jaio, Edu Zelaieta eta Rikardo Arregi Gasteizko Irakurle Klubaren 20. urteurrenean

Karmele Jaio, Edu Zelaieta eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia beraien liburu kuttunei buruz arituko dira Gasteizko Irakurle Klubean,20 urte bete dituela ospatzeko urriaren 1ean (larunbata) 11:30ean ospatuko dute Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

gasteizkokluba

Ira 30 22

Sastraka erakusketa eta mahaingurua Donostian

Pello Lizarralde, Imanol Rayo, Imanol Ubeda eta Jose Ignacio Agorreta mahainguruan arituko dira Garbiñe Ubedarekin Sastraka erakusketaren karietara irailaren 30ean (ostirala) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
sastraka

Ira 29 22

Kae Tempest Antzinako berri-berria Iruñeko Laban

Kae Tempest idazlearen Antzinako berri-berria euskarara ekarri du Itziar Diez de Ultzurrunek eta irailaren 29an (osteguna) 19:00etan aurkeztuko dute Iruñeko Gaztelu plazako Laban. Argitaletxea: Igela.

 

Ira 29 22

Morau eta Beñardo Ardo Zarauzko Garoan

Morau eta Beñardok Ardo errezital eta kantaldia egingo dute irailaren 29an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.
ardo_garoa

Ira 29 22

Bertol Arrieta Gezurra berdaderoa Zarautzen

Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa nobelari buruz jardungo dute irailaren 29an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ira 29 22

Itxaropenak 90 urte eta erakusketa Zarautzen

Itxaropena argitaldari eta inprentak 90 urte bete ditu –Kuliska sorta argitaratu zuten 1952tik 1973ra-  eta irailaren 29an (ostirala) 18:00etan hasita erakusketa egongo da Zarauzko Sanz enean.
itxaropena

Ira 29 22

Emile Zola hil zela 120 urte

Émile Zola 1902ko irailaren 28-29ko gauean hil zen, lo zegoelarik monoxido karbonikoz itota; askoren iritziz, idazlearen arerioek etxeko tximinia blokatu zuten pozoitu zedin. Urriaren 5ean ehortzi zuten Montmartre-ko hilerrian. Hiletan Anatole France idazleak esan zuen: “Giza kontzientziaren momentu bat izan zen Zola“. Idazlearen heriotzaren 100. urteurrenean, Iñigo Aranbarrik euskaraturik eskaini genuen Émile Zolak 1898an L’Aurore aldizkarian argitaratutako Salatzen dut…! (“J’Accuse…!”) gutuna, Dreyfus aferako epai-akatsen eta gehiegikeria politikoen kontra.

2017an Egan aldizkarian Juan Luis Zabalak euskaraturiko Katuen paradisua eta Michu handia jarri ditugu online efemeridearen karietara.
XIX. mendeko Frantziako gizarte eta literatur giroa ilustratzeko, Joseba Sarrionandiaren Idazlegoa eta iraultza artikulua duzu irakurketaren lagungarri (“Marginalia”, 1988, Elkar).

zolasalatzen

Ira 29 22

Oskar Gaztelu Heriotzari aurrez aurre begira

Oskar Gazteluk Heriotzari aurrez aurre begira saiakera aurkeztuko du irailaren 29an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
heriotzari

Ira 28 22

Joseba Sarrionandia Habanako gaukariak Deustun

Joseba Sarrionandia Habanako gaukariak trilogiarekin, hizlari arituko da irailaren 28an (asteazkena) 19:30ean Deustuko Bidarte auzo etxean.
sarrideustun

Ira 28 22

Iban Zaldua Ipuina engainua da Gasteizen

Iban Zaldua, Angel Erroren laguntzarekin Ipuina engainua da liburuari buruz arituko da irailaren 28an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Zuloa liburudendan.
ipuina engainua da aurkezpena Zuloa

Ira 27 22

Saseta, Monzon eta Gudarien eginak Bergaran

Irati Jimenez, Mikel Antza, Oihana Arana eta Edorta Jimenez idazleek, Garazi Barrena musikariarekin batera Saseta, Monzon eta Gudarien eginak poesia eta kantu emanaldiaren  agerpena egingo dute irailaren 27an (asteartea) 19:00etan Bergarako Seminarixoan.
monzonsasetaBergara

sasetamonzonBergara

Ira 23 22

Marina Tsvetaieva Ene anaia femeninoa Ean

Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa liburuari buruz arituko dira irailaren 23an (ostirala) 19:30ean Eako irakurle taldean.

Ira 23 22

Katixa Agirre eta Karmele Jaio Beti zentauro Gasteizen

Katixa Agirre eta Karmele Jaio idazleek Berriz zentauro nobelari buruz arituko dira irailaren 23an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Elkar liburudendan.
zentaurogasteiz

Ira 23 22

Landura eta Bar Gloria liburuei idazleek egindako aurkezpenak

Susa literatura argitaletxeak plazaratu dituen azken bi liburuak dira Landura eta Bar Gloria. Normalean, idazleek eta editoreak aurkezten dituzte liburuak hedabideen eta lagunen aurrean. Ekitaldi sozialak ere bilakatzen dira sarritan, eta atsegin dugu hori ere. Literatura partekatzeko baita. Une oro. Eta Jose Luis Otamendik Landura aurkezteko prestatutako idatzia; eta Bar Gloria nobelaren aurkezpenean Nerea Ibarzabal Salegik irakurritakoa sarean daude irakurgai.

Landura - JL Otamendi - azala Bar Gloria

Ira 22 22

Joseba Sarrionandia Munduari bira eman zion untzia Baionan

Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du irailaren  22an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal Museoan. Antolatzailea: Maiatz.

Agenda

Efemerideak

Kritikak