Urr
13
22
Pier Paolo Pasolini idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Kale gorriko umeak – Fernando Reyk euskarari ekarria- eta urriaren 13an (osteguna) arratseko 19:00etan Iruñeko Txantrea auzoko Malatesta pizzerian merendua antolatu du Igela argitaletxeak.

Urr
13
22
Alberto Ladron Aranak Ilunpeko zelataria aurkeztuko du urriaren 13an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Urr
13
22
Zinema munduan da ezaguna Tonino Guerra: XX. mendeko europar gidoigile miretsienetako bat izan zen. Antonioni, Vittorio de Sica, Francesco Rosi, Tarkovski, Angelopoulos eta Fellini zuzendariekin batera lan egin zuen, besteak beste. Baina literaturan ere eman zuen alerik, eleberriak, narrazioak eta poesia. Haren poemak itzuli dituen Xabier Bovedak dioen bezala, lurrari eta haurtzaroari lotutako poesia da Guerrarena, ahozkotasunetik oso hurbil kokatzen dena. Hemen dauzkazu, erakusgarri, Labayru aldizkarian argitara emandako 14 poema.
Urr
11
22
Oihana Arana, Maialen Berasategi, Eva Perez-Pons eta Leire Vargas poemak errezitatzen arituko dira urriaren 11an (asteartea) 18:30ean Donostiako Egiako Teila fabrikan. Iraqueerle taldearen aurkezpen ekitaldian.

Urr
11
22
Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakerari buruz arituko dira urriaren 11an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Urr
11
22
Luisa Carnés idazlearen Hamahiru ipuin euskaratu ditu Danele Sarriugartek eta urriaren 11an (asteartea) 12:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Urr
10
22
Pier Paolo Pasolini idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Kale gorriko umeak euskaratu du Fernando Reyk eta urriaren 10ean (astelehena) goizeko 12:00etan Donostiako Konstituzio plazako liburutegi zaharreko aretoan aurkeztuko du Igela argitaletxeak.

Urr
07
22
Bi egun iraun zuten, abuztu amaieran, Sayeh poetaren hileta ekitaldiak Iranen, Teheran eta haren jaioterri Rachten. Milaka lagunek agurtu zuten belaunaldi konprometitu bateko partaide izan zen Hushang Ebtehaj Sayeh. 1928an jaioa, hala sha-ren erregimenaren pean nola errepublika islamdarrarenean —zeinak espetxeratu ere egin zuen tarte batez—, ezkerreko balioen eta herritarren aldamenean kokatu izan du bere ahots libre eta herrikoia. Interneten poemak errezitatzen entzun daitekeen ahotsa. Haren heriotzan, hiru poema dakartzagu euskarara.

Urr
06
22
Gorka Arresek Liburuaren arbola erakusketaren karietara, Mundua aldatu duen lehen objektu industriala hitzaldia egingo du urriaren 6an (osteguna) 19:00etan Portugaleteko Gazte Gelan.
Urr
06
22
Idoia Garzes idazlearen Mendiko Gaitza liburuari buruz arituko dira urriaren 6an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.
Urr
06
22
Itziar Ugarte idazleak, Mikele Landa zinegilearekin Gu gabe ere liburuko poemak errezitatuko ditu irudiz lagunduta urriaren 6an (osteguna) 19:00etan Bilboko Berreginen museoan. Hizkibridoak.

Urr
06
22
Maite Lopez Las Heras itzultzaileak Poetandreak literatura greko-latindarrean antologia poetikoa atondu du eta urriaren 6an (osteguna) 12:00etan aurkeztuko du Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Balea.
Urr
06
22
Aingeru Epaltzak Erretzaile damutuen konpainia aurkeztuko du urriaren 6an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Urr
05
22
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburuaz jardungo dute urriaren 5ean (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.
Urr
04
22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute urriaren 4an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
