Mar
11
23
Gabriel Aresti gogoan izango dute martxoaren 11an (larunbata) Bilboko Loraldian. Goizeko 10:30ean Karmelo Landak gidatuta Ibaizabal itsasadarrean ibilbidea itsasuntzian Arestiren poesiako tokiak bisitatuz; bazkari ikuskizun berezia Kafe Antzokian –Sonia Gonzalez, Mikel Martinez, Miren Amuriza, Aire ahizpak…- eta iluntzean Otxarkoagako Ugarte plazan Biola bat ala mailu bat proiekzio merezia auzoko eraikinetan. Bilbon dabil Gabriel Aresti.

Mar
10
23
Iñigo Martinez filosofoak Pantailen garaipena aurkeztuko du martxoaren 10ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Mar
09
23
Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala hartuko dute berbagai martxoaren 9an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.
Mar
09
23
Campion, Azkue, Aresti eta Nemesio Etxanizen ipuin gehiago igo ditugu, egileen estilo eta gai desberdinak dastatzeko.
P. Eri, Mikel Azurmendi, Joxean Agirre, Bordari eta Juan Martin Elexpuruk lehen agerpena dute Ipuina.eus-en. Nork bere estiloan, kontaera finkoz osatutako lanekin datoz, ausart eta umoreko. Gozamen hutsa.
Xalbador Garmendiak aipamen berezia behar du. Sortzaile gisa apatzen den aldiro eta edonon, Historia triste bat antzerkiaren egiletzat hartzen da. Besterik ez. Mingarria da oso, Garmendia kemen handiko narratzailea genuelako. Hona hemen Juan San Martinek eta Serafin Basaurik antolatu zuten Hegatsez liburuan (1971):”Ipuin askoren egilea dugu, beretariko batzuk aldizkarietan zabaldurik daude, baina beste batzuk argitara gabeak. Guziak bildurik, merezi luke liburu berezi bat osatzea“.
Kemen handiko narratzailea izan genuen, kritika soziala literatura bihurtzen zekiena protagonista maitagarriren bitartez. Hiru ipuin igo dizkiogu, garratzak.
Mar
08
23
Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuari buruz arituko dira martxoaren 8an (asteazkena) 17:30ean Elorrioko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.
Mar
08
23

Amodiozko haustura batek eragindako minetik ihesi, bolada baterako Landetara joango da, adiskide batzuek utzitako etxera; eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari, idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarriz.
2013ko martxoan horrela aurkezten genuen Literatur Emailuetan Miren Agur Meabe idazlearen Kristalezko begi bat nobela.
Bilbo Zaharra forum
10 urte geroago, Bilbo Zaharra Forumean solasgai hartu dute lana, eta hiru egunez nobelaren gainean arituko dira.
Mar
07
23
Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuari buruz arituko dira martxoaren 7an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza
Mar
07
23
Xabier Olarrak euskarari ekarritako James Joyceren Ulises nobelari buruz arituko dira berriz ere martxoaren 7an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Campana tabernan. Ulises irakurle taldea.

Mar
07
23
Arrate Egañarekin Izarren distira liburuari buruz arituko dira martxoaren 7an (asteartea) 19:00etan Donostiako udal liburutegian.Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Mar
07
23
Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion ontzia hartuko du berbagai martxoaren 7an (asteartea) goizeko 10:00ean Santutxuko AEK euskaltegian. Darabilbo.

Mar
06
23
Irati Jimenezek idatzitako Ogia eta zirkua saiakerari buruz arituko dira martxoaren 6an (astelehena) 19:00etan Ikasbide kultur elkartean, Donostian.
Mar
06
23
Iratxe Retolazak Irakurbide feministak euskal literaturan hitzaldia emango du martxoaren 6an (astelehena) 18:00etan Arbizuko udaletxean.

Mar
06
23
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil hizketagai izango dute martxoaren 6an (astelehena) 18:00etan Donostian, Okendo kultur etxean.
Mar
02
23
Poesia bertikala izenburuaren pean, 1etik 14ra zenbakituta hamalau poesia liburu argitaratu zituen Roberto Juarroz poeta argentinarrak 1958an hasi eta 1997ra bitarte. Beste poema solte batzuekin batera, horixe du obra. Kreazionista eta sinbolisten eraginpean idazten hasia, poesía kontzeptuala da berea, hitzen baitan absolutuaren bila murgiltzen dena. Liburuetan ere poemak izenbururik gabe, zenbakiz ordenatuak ditu. Horien lagin ederra dakarkigu Iñigo Astizek, 17 poema euskaratuta.

Ots
24
23
Lander Garro idazlearen Faith nobelari buruz arituko dira otsailaren 24an (ortzirala) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.