Mar 24 23

W. G. Sebald Austerlitz Iruñean

W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak, eta martxoaren 24an (ostirala) 19:00etan liburuari buruz arituko dira Iruñean, Katakrak liburudendako irakurle taldean.

sebald

 

Mar 24 23

Miren Agur Meabe eta Dana Moya Begiak zerumugan Iurretan

Miren Agur Meabe idazleak eta Dana Moya musikariak Begiak zerumugan errezitaldi musikatua egingo dute martxoaren 24an (ostirala) 19:00etan Iurretako bibliotekan.

.iurreta

Mar 24 23

Itxaro Borda solasean Ortzaizen

Itxaro Bordarekin solasean arituko dira martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Ortzaizeko Menta liburudendan.

Mar 24 23

Chantal Maillarden Idaztea

Idazle oparoa dugu Chantal Maillard. Prosazko lanak baditu, baina poesia eta saiakera landu ditu bereziki, maiz bi hauen arteko mugak elkar gurutzatuz, prozesu mentalei buruzko bere gogoetak poemetara ere ekarriz. Matar a Platón (2004) poemarioko Idaztea poema luzearekin ere halatsu egiten du, idazteari buruzko hein berean da bizitzari buruzko poema bat. Pieza osoa izanagatik, luzea, bost ataletan eskaintzen dugu, Itziar Ugarte Irizarren itzulpenean.

Mar 23 23

Annie Ernaux Gertakizuna Eskoriatzan

Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna liburuari buruz hitz egingo dute martxoaren 23an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

 

Mar 23 23

Uxue Alberdi Jenisjoplin Berrizen

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute martxoaren 23an (osteguna) 18:00ean Berrizko Gaztelekuan. Azeri gorriak.

Mar 23 23

Izaskun Etxeberria Esaten ez den guztian Gernikan

Izaskun Etxeberriarekin Esaten ez den guztia liburuari buruz berba egingo dute martxoaren 23an (osteguna) 17:30ean Gernikako Euskal Herria museoan. Literatura eta ondarea.

 

 

Mar 23 23

Armiarma.eus eta Wikipedia literaturaren sarean

Duela bost urte Literaturaren Zubitegiko datu basea Wikidatarekin bateratu genuen. Bost urteotan euskal literaturako datuak eguneratzen jarraitu dugu, eta euskarazko wikipediak -eta hizkuntza guztietan aukeran-  bere datutegia egunean jarri eta grafiko ezberdinak sortu ditu.

1.051 idazleren fitxak ageri dira Wikipedia elikatzen den Wikidatan. Eta horrela 1958. urtetik gaur arte euskaraz argitaratu diren liburuei buruzko informazioa jaso daiteke sareko entziklopedian; literatur generoak aztertu, emakume idazleen gorakadaren datuak urtez urte begiratu, idazleak herrialdeka sailkatu, literatur argitaletxe ezberdinen bolumena neurtu, eta orohar helduen euskal literaturaren inguruko datuak ezagutu eta kontrastatu.

wikipedia

Armiarma.eus atariaren funtzioa sarean gure literatura hedatzea da, eta Wikipediarekin kolaboratzeko prestutasuna izan du beti, eta aurrerantzean ere gure datuak, fitxak eta ezagutza hedatzen jarraitzeko asmoa daukagu.

Mar 23 23

Gaito Gazdanov Alexander Wolfen mamua

Gaito Gazdanov errusiarraren Alexander Wolfen mamua ekarri du euskarara Josu Zabaletak eta martxoaren 23an (osteguna) 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako liburutegian. Argitaletxea: Igela.
Azala - Gazdanov

Mar 22 23

Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi Itsas hariak Donostian

Pello Otxotekoren Itsas bizi-mina eta Aritz Gorrotxategiren Amua eta Uda betea poema liburuetan oinarritutako Itsas hariak poema irakurketa egingo dute martxoaren 22an (osteguna) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko klubean. Poesialdia

Mar 22 23

Castillo Suarez Alaska Donostian

Castillo Suarez idazleak Alaska aurkeztuko du martxoaren 22an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Elkar liburudendan.

Mar 22 23

Iñigo Martinez eta Olatz Mitxelena Filosofia saikera eta fikzioan Loraldian

Iñigo Martinez eta Olatz Mitxelena filosofo eta idazleak solasean Filosofia saiakera eta fikzioan gaiari buruz martxoaren 22an (asteartea) 19:00etan Bilboko Pozas kaleko Elkar liburudendan. Gidaria: Xabier Mendiguren. Loraldia.

Mar 22 23

Karmele Jaio Aitaren etxea Agoitzen

Karmele Jaioren Aitaren etxea liburua oinarri hartuta, solasaldia eginen dute martxoaren 22an (asteazkena) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.

 

Mar 21 23

Maite Lopez Las Heras Poesia zu zara Elgoibarren

Poesia zu zara izenburupean Maite Lopez Las Herasen poemak irakurtzen arituko da martxoaren 21ean (asteartea) 19:30etan Elgoibarren, Pitxintxu liburudendan.
Musikariak: Maddi Arrieta eta Asier Arzamendi. Irakurlea: Alex Roldan.
pitxintxu

Mar 21 23

Harkaitz Cano Soneto bat irakurtzeko 20 modu Donostian

Harkaitz Canoren Pozaren erdia liburutik abiatuta, Maite Larburu eta Beñat Barandiaranen laguntzarekin Soneto bat irakurtzeko 20 modu aurkeztuko dituzte martxoaren 21ean (asteartea) 19:00etan Donostiako Victoria Eguenia klubean. Poesialdia.
Pozaren erdia - H Cano - azala

Agenda

Efemerideak

Kritikak