Api 28 23

Aritz Pardina Herrero Ibai ahoak Orion

Aritz Pardinak Ibai ahoak saiakera aurkeztuko du apirilaren 28an (ostirala) 19:30ean Orioko Salatxo aretoan.

Api 28 23

Eva Perez-Pons Erresistentziarako gorputzak: bollerak Santutxun

Eva Perez-Pons idazleak Lisipe bildumako Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakera aurkeztuko du apirilaren 28an (ostirala) 19:00etan Bilbon, Santutxu auzoko Karmelako liburutegian. Udaberri Bestiala.

bollerak_karmela

Erresistentziarako gorputzak - azala

Api 27 23

Aingeru Epaltza Erretzaile damutuen konpainia Iruñean

Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia nobela aztergai, apirilaren 287an (ortzeguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko irakurle taldean.

 

Api 27 23

Irati Jimenez Begiak zabalduko zaizkizue Getxon

Irati Jimenez idazlearen Begiak zabalduko zaizkizue saiakera landuko dute apirilaren 27an (osteguna) 19:30ean Uribe Kostako irakurzale txokoan.

Api 27 23

Amets Arzallus Miñan Larrabetzun

Amets Arzallus  Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz berbetan egongo da apirilaren 27an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Miñan-azala (2)

Api 27 23

Irene Sola Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak Eskoriatzan

Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuari buruz arituko dira apirilaren 27an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako Kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Api 27 23

Nerea Ibarzabal Bar Gloria Arantzan

Nerea Ibarzabal Salegirekin Bar Gloria nobela berriari buruz arituko dira apirilaren 27an (ortzeguna) 17:00etan Arantzako liburutegian. Literatur geraldiak.
Bar Gloria

Api 27 23

Mario Benedetti eta Bertolt Brecht Munduko Poesia Kaierak

Mario Benedetti eta Bertolt Brecht Munduko Poesia Kaierak bildumara ekarri dituzte Ima Errea eta Irati Majuelo itzultzaileek, eta apirilaren 27an (osteguna) 12:00etan aurkeztuko dira Donostiako Konstituzio plazako liburutegian.

Benedetti - Azala Brecht - Azala

Api 27 23

Mario Benedettiren ahotsa

Ez daukatenen, zapalduen, jazarrien aldeko ahotsen artean Mario Benedettirenak toki nabarmena irabazia du, eta argiro azaltzen da Inma Errea Cleixek prestatu duen itzulpenean. Baina, era berean, pertsonez betetako poemak dira uruguiarrarenak,  zu, zuek eta gu-z beterikoak, xamurrak eta gogorrak, publikoa eta pribatua bateratzen dutenak, lerro motz, egitura ia narratiboa dutenak askotan, baina ez horregatik sinpleak;  izan ere, Benedettik irisgarritasunaren eta sakontasunaren, hunkiduraren eta neurritasunaren arteko orekari eusten dio gutxik bezala. Munduko Poesia Kaierak bildumako antologia honetan gozatzekoak.

Benedetti - Azala-1

Api 27 23

Bertolt Brechten poesia

Beharbada teatrogile gisa errekonozimendu handiagoa izan badu ere, gaur egun inor gutxik ezetsiko du XX. mendeko poemagile aleman eta europar nabarmenetako bat ere izan zela Bertolt Brecht (Augsburg, 1898 – Ekialdeko Berlin, 1956). Baditu Brechtek ale oso narratiboak, baditu elegiak, baditu kantuak, odak, ereserkiak, baladak, neurtitz errimadunak, bertso libre ia prosazkoak… Formaz gain, edukiak ere aparteko garrantzia izan du egile alemaniarraren kasuan. Konpromiso sozial handikoa, boterearen aurkako eta justizia sozialaren aldeko aldarria dago Bertolt Brechten obra osoaren muinean, zeinaren lagin bikaina ekarri baitu Irati Majuelo Itoizek Munduko Poesia Kaieren bildumako 45. antologian.

Brecht - Azala-1

Api 26 23

Iratxe Ormatza Printzak begietan Bilbon

Iratxe Ormatzak Printzak begietan liburu berria aurkeztuko du apirilaren 26an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.
printzakbegietan

Api 26 23

Miren Agur Meabe Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena Ziordian

Miren Agur MeabeNola atondu (dudan nire) gela bat norberarena hitzaldia egingo du apirilaren 26an (asteazkena) 19:00etan Ziordiko liburutegian. Literatur geraldiak.
atondu

Api 26 23

Nerea Arrien Zoonomia Elgoibarren

Nerea Arrienekin Zoonomia liburuari buruz arituko dira apirilaren 26an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarko liburutegian. Epeletan.

Api 26 23

Arantxa Urretabizkaia Azken etxea Orion

Arantxa Urretabizkaiarekin Azken etxea solasgai izango dute apirilaren 26an (asteazkena) 18:30ean Orioko kultur etxean, Emakumeen ahalduntze eskolan.

Api 26 23

Anton Txehov31 ipuin Zumaian

Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua euskaratu zuen Iker Sancho Insaustik eta apirilaren 26an (asteazkena) 18:00etan solastuko da Zumaiako Irakurri matte taldean.

 

Agenda

Efemerideak

Kritikak