maiatza 10 23
Jokin Urain eta Iñaki Pikabea Piti Sorkuntza eta espetxea Etxarri
Jokin Urain eta Iñaki Pikabea Piti, Sorkuntza eta espetxea gaiaren inguruan arituko dira solasean maiatzaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Etxarriko Kultur etxean.
maiatza 10 23
Jokin Urain eta Iñaki Pikabea Piti, Sorkuntza eta espetxea gaiaren inguruan arituko dira solasean maiatzaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Etxarriko Kultur etxean.
maiatza 10 23
Amets Arzallusek Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz elekatuko dira maiatzaren 10ean (asteazkena) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.

maiatza 09 23
Sei geltokitatik igarotzen den zeharkaldi poetikoa osatu du Libe Goitia Artetxek Fast fatum poema liburuan. Gai agorrezinen bideetatik —partitzea, hiria, maitasuna, heriotza—, geografia propio bat eraiki du, eta intuizioz zein ziurtasunez betetako lerroen artean ageri da poeta bizitzaren zantzuak haztatzen —amaren eskuak, herdoilaren edertasuna, odolezko marrazkiak—, tradizioarekin zein adierazpide garaikideenekin elkarrizketa betean. Osorik irakur dezakezue sarean.

maiatza 09 23
Libe Goitia Artetxek Fast Fatum poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 9an (asteartea) 11:30ean, Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa.

maiatza 07 23
Miriam Lukik Mikel Ayerberekin Argialdiak ipuin liburua aurkeztuko du maiatzaren 7an (igandea) 13:30ean Zarauzko Literaturian.

maiatza 06 23
Jon Urzelai Urbieta eta Antton Iturbek Su festak hartuko dute hizpide maiatzaren 6an (larunbata) 18:00etan Zarauzko Literaturian.

maiatza 06 23
Libe Goitia Artetxek eta Iñigo Astiz Fast Fatum poema liburu berriari buruz hizketan arituko dira maiatzaren 6an (larunbata) 13:00etan Zarautzen. Literaturia.

maiatza 05 23
Jon Benito idazleak irakurriko du Literaturiako manifestua maiatzaren 5ean (ostirala) 20:00etan, ekitaldi horrekin abiatuko da euskal literaturaren plaza Zarautzen.

maiatza 04 23
Edorta Jimenez idazleak Hemingway eta Euskal Herria mintzaldia eginen du maiatzaren 4an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal museoan. Maitzaldia.
maiatza 03 23
Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu du Amaia Astobizak eta maiatzaren 3an (asteartea) 19:30ean aurkeztuko dute Iruñeko Karrikiri liburudendan

maiatza 03 23
Jon Urzelai Urbietaren Su festak maiatzaren 3an (asteazkena) 11:30ean aurkeztuko du Susa argitaletxeak Donostiako Konstituzio plazako liburutegian.

maiatza 03 23
Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak Su festak saiakeran, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu. Gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa, gentrifikazioa, urbanoa irentsi nahi duen urbanismoa, eta beste arakatu ditu Urzelai Urbietak. Walden, Martxa eta Borroka, Guggenheim. Be basque eta normaltasun simulakroak. “Marka bat eraiki nahi da, ez herri bat”, ohartarazi du. Harekin, baina, gogo kolektibo garaikidea taupaka non den ere bistaratu du, non ari den tradizioa berritzen, non komunitatea bere burua berrimajinatzen. Oro ez baita erre usaina oraino.
Osorik irakur dezakezue sarean.

Su festak saiakeran aurkezpenean Jon Urzelai Urbietak irakurritakoa sarean jarri dugu denon eskura.
maiatza 02 23
Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu du Amaia Astobizak eta maiatzaren 2an (astelehena) 18:30ean aurkeztuko dute Baionako Epaiska ostatuan.

Api 29 23
Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du apirilaren 29an (larunbata) 19:00etan Orbaizetako udaletxeko aretoan. Goizean mendi ibilbidea egingo dute liburuko pasarteak gogora ekarriz.

Api 29 23
Nerea Ibarzabal Salegi Bar Gloria nobelari buruz arituko da apirilaren 29an (larunbata) 12:00etan Atarrabiako Kultur etxean. Karrikaluze.
