maiatza 26 23

Eneko Barberena Suak erreko ez balu Iruñean

Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du maiatzaren 26an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.

Suak-erreko-ez-balu

maiatza 26 23

Nerea Ibarzabal Bar Gloria Ibarrangelun

Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobelari buruz arituko dira maiatzaren 26an (barikua) 19:00etan Ibarrangeluko kultur etxean.

bargloriagelu

maiatza 25 23

Jon Benito Lagun minak Gasteizen

Jon Benito idazlearen Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai maiatzaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean. Geu Gasteiz.
lagunminak

maiatza 25 23

Joxean Agirre Solteroen dantzalekuak Iruñean

Joxean Agirreren Solteroen dantzalekuak liburuaz solasatukod ira maiatzaren 25ean (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko irakurle taldean.

maiatza 25 23

Afrikatik hitzak

Afrikaren Eguna da maiatzaren 25a. Ez dira gehiegi oraindik euskarari ekarritako egile afrikarren liburuak, tamalez, baina poema eta narrazio zenbait baditugu Euskarari Ekarriak atarian. Dataren karietara, testu horietatik bi gogorarazi nahi ditugu. Ngugi wa Thiong’o  Kenyako autorearen Aintzazko minutuak, alde batetik. Afrikako idazle handienetako bat, bertako hizkuntzen eta kulturaren aldeko hautu, aldarrikapen eta gogoeta ezinbestekoak eginak dituena. Testu horietako bat da Aintzane Ibarzabalek Bake zibila (Susa, 1989) libururako euskaratu zuena. Belaunaldi berrien erakusgarri, bigarrena: NoViolet Bulawayo zimbawetarraren Jo dugu Budapest ipuina, postkolonialismo ondorena dei dezakegunaren literatur emaitza.

maiatza 25 23

Luigi Anselmi Larrazkeneko argi-ilunetan

Luigi Anselmik idatzitako azken poesia lana Larrazkeneko argi-ilunetan aurkeztuko du maiatzaren 25ean (asteazkena) 11:30ean Donostiako udal liburutegia. Argitaletxea: Pamiela.

maiatza 24 23

Julen Apella Santamaria Postal bat desertuan

Julen Apella Santamaria Postal bat desertuan poema liburua aurkeztuko dute maiatzaren 24an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea Zuria.

maiatza 23 23

Txomin Hegi Lur ilaunduan loreak Iruñean

Txomin Hegi Lur ilaunduan loreak poema liburua aurkezten arituko  da maiatzaren 23an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Ateneoan. Maiatzaldia.

maiatza 23 23

Garazi Arrula eta Esti Martinez Lurraz beste eta Animalia domestikoak Iruñean

Garazi Arrula eta Esti Martinez Lurraz beste eta Animalia domestikoak bere liburu berriei buruz solasean arituko dira  maiatzaren 23an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Karrikiri liburu dendan.

Lurraz-beste
animaliak

maiatza 19 23

Clara Zetkin Faxismoaren aurka borrokan Iruñean

Clara Zetkin-en Faxismoaren aurka borrokan saiakera aztertuko dute maiatzaren 19an  (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendan.

maiatza 19 23

Jon Urzelai Su festak Urretxun

Jon Urzelai Urbieta eta Gorka Erostarbek Su festak hartuko dute hizpide maiatzaren 19an (ostirala) 18:00etan Urretxuko kultur etxean.

sufestaurretxu

maiatza 19 23

Amets Arzallus Miñan Berlinen

Amets Arzallus Miñan liburuari buruz solasean arituko da maiatzaren 19an (ostirala) 17:30ean Berlingo Literaturhaus en.
Ekitaldiekin jarraituz 19:00ean Miñan liburuaren errezital eleanitza -euskaraz, alemanez eta ingelesez- egingo dute areto berean.

minanalemanian

 

maiatza 19 23

Nerea Balda Azpimarrak

Nerea Baldak Azpimarrak liburua aurkeztuko du maiatzaren 19an (ostirala) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein

maiatza 18 23

Miriam Luki Argialdiak

Miriam Lukik Argialdiak ipuin liburua aurkeztuko du maiatzaren 18an (osteguna) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa.

Argialdiak - Miriam Luki - azala

maiatza 18 23

Miriam Lukiren bederatzi ipuin

Ogiaren usaina eta izuarena. Hitzen pisua eta iraganarena. Nola eraman guztiak gorputz bakarrean? Zer esan merezi izan ote duen jakin nahi duenari eta zer prestatu azkena izango den afari handirako? Noraino garen ahizpa eta zenbat gehiago iraun dezakeen ihartzen utzitako laguntasunak; zenbat trago izango ziren denera, zenbat airean kiskalitako hegazkinak. Gisa horretako galderak dabiltza Miriam Lukiren estreinako ipuin liburuko protagonisten buruetan. Maitale, lagun, senide zein klase arteko harremanen ertzak behatu ditu idazleak bederatzi kontakizun hauetan, nola, isiltzearen isiltzez, zerbait pitzatzen den azkenean eta tartetik argi-zirrinta bat sartu, joan edo geratu, ezinbestean erabaki behar ez dela ohartuz. Osorik irakur dezakezue sarean gaurtik aurrera.

Agenda

Efemerideak

Kritikak