Eka
19
23
Bi obra dira Gotzon Barandiaranek Hildako haurra liburuan bildu dituenak, Hildako haurra, orain arte antzeztu gabekoa, eta Besaulkiak, Abarka antzerki taldeak oholtzara eramana, Ander Lipusen zuzendaritzapean. Ganbila bildumako 20. titulua da, eta autoreak batean zein bestean botere mota ezberdinekiko dialogoa edo, zehazkiago, etengabeko talka aurkeztu digu. Hizkuntza landu batez oholtzaren kodeetara moldatutako testuak bi-biak.

Eka
17
23
Euskal literaturan izen ezinbestekoa da Tene Mujikarena, idazle, ekintzaile politiko eta kultur eragilea. XX. mende hasierako jardun politiko abertzalean aritutakoa, Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen debarra, eta garaiko aldizkarietan eman zituen argitara narrazio eta artikuluak. Erbestea nozitutakoa, Gogo-oñazeak eta Gabon antzerki-lanen egilea da, eta duela mende bete argitaratu zituen bere idazki eta poemak, Miren Itziar-i idazkiak eta Olerkiak (Jaungoiko Zale, 1923) izenburuko lanean. Grafia eguneratuta, poemak jarri ditugu irakurgai.
Eka
16
23
Gaito Gazdanov errusiarraren Alexander Wolfen mamua ekarri du euskarara Josu Zabaletak eta ekainaren 16an (ostirala) 19:30ean hizpide hartuko dute Ean, Eskolondon.

Eka
16
23
James Joyce idazleak Ulises argitaratu zuen, eta Bloomsday ospatzen dutenez urtero ekainaren 16an Dublinen, aurten ere Iruñean ospakizun berezi bat antolatzen ari dira James Joyceren lagunak hiri buruzagirako.

Eka
15
23
Harkaitz Cano idazlea Pozaren erdia poema liburukoak errezitatzen arituko da ekainaren 15ean (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Eka
15
23
Jon Urzelai Urbieta k Su festak hartuko du hizpide ekainaren 15ean (osteguna) 18:30ean Bergarako gaztetxeko Angiolillo liburutegian.

Eka
15
23
Jon Arretxeren Lyrica garaia aukeratu dute solaserako ekainaren 15ean (osteguna) 18:00etan Madrileko Euskal etxean.
Eka
14
23
Oihane Amantegik Cayo hueso bere liburu berria aurkeztuko du ekainaren 14an (asteazkena) 19:30ean Zornotzako Besuen. Gidaria: Amaia Astobiza.

Eka
10
23
Miriam Lukik Argialdiak ipuin liburua aurkeztuko du ekainaren 10ean (larunbata) 12:30ean Urretxuko Madayako plazan.

Eka
10
23
Mendea bete da ekainaren 10ean Pierre Loti idazle frantsesa zendu zela Hendaian, berea zuen Bakar Etxean. Obra oparo eta arrakastatsu baten egilea, bere karrera militarrari zor dizkion bidaietan oinarritutako obra gehienean, izan zuen harreman esturik Euskal Herriarekin (Juana Josefa Cruz Gaintzarekin lau seme-alaba izan zituen, ezkontzaz kanpo), eta eskaini zien eleberririk euskal lurrei: Ramuntcho (1897). Gure herri eta jendeen ikuspegi partikularra duen obra honetan oinarrituta, Idauze-Mendiko herriak duela 20 urte pastorala egin zuen, Pier Pol Berzaitzek idatzi eta osatua, Ramuntxo. Hona hemen obraren testua.
Eka
08
23
40 urte bete dira ekainaren 8an Manuel Olaizola Uztapide bertsolaria hil zela. Bertso jardunarengatik ezaguna batez ere, plazaz plazako jarduna, bertso jarririk ere eman zuen eta Auspoa sailean batu ziren haren bertsoen bi bilduma, Noizbait (1964) eta Sasoia joan da gero (1974). Baina neurtuan egindako lanaz aparte, Uztapiderengan prosazko lana ere azpimarratzekoa da, bere bizipenen ez ezik garaien erretratua osatu baitzuen Lengo egunak gogoan (Auspoa, 1975) kronika-liburuan. 2001. urtean Antonio Zabalak Berriz plazara liburua ondu zuen, beste bertsolari batzuekin egin bezala, non Uztapideren bertsoaz biltzeaz gain (lehendik argitaratuak zituen bi liburuak eta Osasuna joan da gero), hari buruzko lekukotzak, argazkiak… jaso ziren. Euskaltzaindiaren webgunean daude irakurgai Auspoa bildumako liburuok.
Eka
08
23
Miren Agur Meabe idazlearen Kristalezko begi bat nobelaren irakurketa jarraitua egingo dute ekainaren 8an (osteguna) 8:00etatik 14:00etara Bilboko Arriaga antzokian. Bilbo Zaharra euskaltegia.

Eka
06
23
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobela berriari buruz arituko dira ekainaren 6an (asteartea) 18:00etan Baionako Mediatekan.

Eka
03
23
Turkia bere herriaren eta bereziki bere herrikideen XX. mendeko ahots inportanteenetako bat da Nazim Hikmet-ena. Hainbat aldiz kartzelan egona (azken kartzelaldian 12 urte), alderdi komunistako kidea, Gabriel Arestik ekarri zuen euskarara Lau gartzelak eta beste zenbait poema liburua. Gerora, Iñigo Aranbarrik dozena bat poema itzuli zituen, eta badaude euskratutako beste poema solte batzuk ere. Ekainaren 3 batez duela 60 urte Moskun hil zen Hikmeten euskaratutako lanok bildu genituen hemen.
Eka
03
23
Mari Luz Esteban idazleak Haragizko erreformak poema liburua aurkeztuko du ekainaren 3an (larunbata) 18:00etan Ziburuko liburu azokan.