Urr 24 23
Eneko Barberena Suak erreko ez balu Aurizberriko liburutegian
Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute mintzagai urriaren 24an (asteartea) 18:30ean Aurizberriko liburutegaian. Gidaria: Mikel Antza.

Urr 24 23
Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute mintzagai urriaren 24an (asteartea) 18:30ean Aurizberriko liburutegaian. Gidaria: Mikel Antza.

Urr 24 23
Apaindura gutxiko edertasunarekin norbanakoaren bizitza unibertsal bihurtzen duen poesia, horretarako mito eta motibo klasikoak baliatzen dituena. Hala definitu zuten Louise Gluck poeta estatubatuarraren lana duela hiru urte Nobel saria eman ziotenean. 1968 ezkero dozenatik gora poema-bilduma argitaratutakoa, euskaraz Basairisa irakur dezakegu, Elkar etxeak argitaratua 2021ean, Garazi Ugalderen itzulpenarekin. Joan den 2023ko urriaren 13an, 80 urte zituela, hil da Louise Gluck, eta haren omenez bilduma horretako hamahiru poema dakartzagu.
Urr 23 23
Oihane Amantegiren Cayo hueso liburuari buruz arituko dira urriaren 23an (astelehena) 18:30ean Donostiako Etxarrienen.

Urr 22 23
Iban Zalduak Ipuina engainua da irakurraldi musikatua egingo du Mice musikariarekin urriaren 22an (igandea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Urr 21 23
Mejillon Tigre kolektiboak Hitz esana ikuskizun/entzukizuna eskainiko du urriaren 21ean (larunbata) 13:00etan Azpeitiko Dinamo sormen gunean. Haragi bizitan II.

Urr 21 23
Margarita Nafarroakoaren Heptameronaren laugarren egunaren irakurraldia izanen da urriaren 21ean (larunbata) 11:00etatik aitzina, Aezkoako Kultur Olan, Orbaizetan.

Urr 20 23
George Orwell eta 1984 liburua hizketagai hartuko dute urriaren 20an (ostirala) 19:30ean Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Ostiralean 19:30ean George Orwell «1984 Irakurle taldea
Urr 19 23
Miriam Lukiren Argialdiak ipuin liburua hartuko dute berbagai urriaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urr 19 23
Arantxa Urretabizkaiarekin Azken etxea solasgai izango dute urriaren 19an (asteazkena) 19:00etan Erandion, Altzagako liburutegian. Gidaria: Iñigo Astiz.
Urr 19 23
Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute bergagai urriaren 19an (osteguna) 19:00etan Bermeoko udal liburutegian.
Urr 19 23
Katixa Agirreren Berriz zentauro nobela hizpide hartuko dute urriaren 19an (osteguna) 15:15ean Hondarribiako Zuloaga etxean.

Urr 18 23
Patxi Zubizarretak Sakonean itsasoa ikusten da liburu berria aurkeztuko du urriaren 18an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Karrikiri euskal dendan.

Urr 18 23
Uxue Alberdi Euskal idazleekin topaketak egitarauaren barruan urriaren 18an (asteazkena) 19:00etan Basauriko Basozezaliko gizarte etxean arituko da.

Urr 18 23
Askoren Poesia Ahotsak poesia irakurle taldearen aurkezpena egingo dute urriaren 18an (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko Dinamoan. Gidariak: Xabier Gantzarain eta Jose Luis Otamendi.

Urr 18 23
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz arituko da urriaren 18an (asteazkena) 19:00etan Berriatuako liburutegian.
