Aza 06 23

Alaine Agirre Karena Donostian

Alaine Agirreren Karena mintzagai izango dute azaroaren 6an (astelehena) 18:00etan Donostiako Okendo kultur etxean. Gidaria: Ane Mayoz.

Aza 03 23

Jon Urzelai Su festak Oñatin

Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da azaroaren 3an (ostirala) 19:00etan Oñatiko Antixena gaztetxean.

Su festak - Jon Urzelai Urbieta - azala

Aza 03 23

Yukio Mishima Maskara baten aitortza Arizkunen

Yukio Mishimaren Maskara baten aitortza liburuari buruz solastuko dira Baztango irakurle asanbladan heldu den azaroaren 3an (ortzirala) 18:30ean Arizkungo medikuaren etxean,

Aza 02 23

Txema Larrea gogoan hartuko dute Bilboko Biran

Txema Larrea gogoan izateko ekitaldia egingo dute azaroaren 2an (osteguna) 20:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Xabier Xubelet eta Xamanat kantuan.

txemalarrea

 

Aza 02 23

Pako Aristi Irunberri, 1990 Arroilaren negarra Iruñean

Pako Aristirekin  Irunberri 1990, Arroilaren negarra lanari buruz solaslean arituko diraa azaroaren 2an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko elkartean.

 

Aza 02 23

Leire Milikua Lur gainean, itzal azpian Larrabetzun

Leire Milikua Larramendirekinn  Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakerari buruzko berbaldia azaroaren 2an (osteguna ) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

lisipee

Aza 02 23

Pasoliniren poemak

Azaroaren 2an topatu zuten, 1975ean, Pier Paolo Pasoliniren gorpua Ostiako hondartzan. Erabat argitu gabeko hilketa, handitu egin zuen idazle eta zinemagile italiarraren inguruan lehen ere ernea zen polemika eta zalaparta. Gutxi barru Munduko Poesia Kaierak bilduman haren antología bat argitaratuko du Susa argitaletxeak, Irene Hurtado de Saratxo Mendietaren itzulpenean. Pasoliniren heriotzaren urteurrenean, hona antologia horretako sei poema.
Gramsci_Pasolini

Urr 31 23

Miren Billelabeitia Norberak maite duena Gatikan

Miren Billelabeitiak Norberak maite duena saiakera aurkeztuko du urriaren 31n(asteartea) 19:00etan Gatikako liburutegian.

Urr 31 23

Nerea Ibarzabal Bar Gloria Ondarroan

Nerea Ibarzabal Salegirekin Bar Gloria nobela berriari buruz arituko dira urriaren 31an (asteartea) 17:00etan Ondarroako kofradia zaharrean. Liburuen amuak.

Bar Gloria

Urr 30 23

Juan Luis Zabalaren Dimisioa

Bukatu da. Gizakiak dimititu egin du eta AGK Agintaritza Global Konputarizatuaren eskuetan gelditu da mundua. Donostiako kaleetan androide polizien azpitik dabil orain gizakia, Arbas haranean bizikleta gainean hegan, Ilargitik jaiotetxearen eraisketa behatzen. Euskal Herri independentea, iritzilari neurolana, zituenik ez zekien umeen aita, Bowieren itzala, Marteko margolari helduaren desira, adimen artifizialaren meneko editorea eta beste gurutzatzen dira, hala, hamabost kontakizun hauetan. Egungo politiken biharko agertoki posibleak dira Juan Luis Zabalak zientzia fikziora egin duen hurbilpenean irudikatu dituenak. Irakurlearen esku dago erabakitzea Dimisioa distopia goxoa den, edo utopia triste eta etsia. Osorik irakur dezakezue sarean.

Dimisioa - JL Zabala - azala

Urr 30 23

Juan Luis Zabala Dimisioa

Juan Luis Zabalak Dimisioa liburu berria aurkeztuko du urriaren 30ean (astelehena) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazakok liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Dimisioa - JL Zabala - azala

Urr 28 23

Oihane Amantegi eta Julen Apella Mañariko Harrobian

Oihane Amantegik Cayo Hueso eta Julen Apellak Postal bat desertuan liburuak aurkeztuko dituzte urriaren 28an (larunbata) 12:00etan Mañariko Harrobia arte espazioan. Aurkezlea: Joseba Sarrionandia.
mañaria

Urr 28 23

Xan Idiart Nostalgia ez da salgai Miarritzen

Xan Idiart Nostalgia ez da salgai ipuin bildumari buruz solasean arituko da urriaren 28an (larunbata) 10:30ean Miarritzeko Mediatekan.

Nostalgia-ez-da-salgai

Urr 28 23

Booktegi literatur jaialdia Usurbilen

Booktegi sareko liburutegiak, urteroko literatur jaialdia ospatuko du urriaren 28an (larunbata) egun osoan, Usurbileko liburutegian.

unnamed-1

Urr 27 23

Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde Ondarroan

Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde idazleak, literatur saio musikatuan arituko dira Ane Etxegoien eta Iñar Sastre musikariekin urriaren 27an (ostirala) 19:00etan Ondarroako kofradia zaharrean. Literatur Amuak.

 

Agenda

Efemerideak

Kritikak