Aza 12 23
Eneko Bidegain Bichta Éder Larresoron
Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du azaroaren 12an (igandea) 10:00etan Larresoroko liburutegian.

Aza 12 23
Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du azaroaren 12an (igandea) 10:00etan Larresoroko liburutegian.

Aza 11 23
Eider Rodriguez eta Uxue Rey Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira azaroaren 11an (larunbata) 10:15ean Iruñean, Nafarroako liburutegian.

Aza 10 23
1922an Ingalaterran jaiotako Philip Larkin II. Mundu Gerra osteko poesia ingelesaren gailurretako bat da. Errealitate arruntaz mintzo arrunt batean poesia eginik, unibertso handia atzeman zuen. Eta maisua izan zen zirrararen mamia azaleratzen bizimodu itxuraz hitsenari ere. Juanjo Olasagarrek sen handiz dakarki orain haren mintzoa euskarara, Susa argitaletxea laster argitaratzekoan den antologian, Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan. Aurrerapen gisa, hona sei poema.

Aza 10 23
Javier Arzuaga Oñatin jaio eta Arantzazun frantziskotarrekin ikasi ostean 1952tik Kuban ibili zen. Batistaren garaian irakasle eta fraile; eta iraultzaren ostean La Cabaña presondegiko kapilau izan zen. Hainbat fusilamenduren -55 zehazten ditu berak- lekuko izan zen, eta apaizgoa utzi eta urteetara idatzi zuen Jon Aranok berriki euskaratu duen Gauerdi minean. Osorik dago irakurtzeko moduan booktegi.eus gunean.

Aza 09 23
Xan Idiart Nostalgia ez da salgai ipuin bildumari buruz solasean arituko da azaroaren 9an (osteguna) 19:30ean Baigorriko Bixenta herrigunean. Baigorri Aldude Ortzaizeko irakurle taldea.

Aza 09 23
Eider Rodriguezek idatzitako Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira azaroaren 9an (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean. Gidaria: Iratxe Retolaza.

Aza 08 23
bell hooks idazlearen Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa saiakera euskarara ekarri zuen Amaia Apalauzak eta Nora Albotxekin azaroaren 8an (asteazkena) 19:00etan aurkeztuko dute Iruñeko Karrikirin.
Aza 08 23
Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da azaroaren 8an (asteazkena) 18:45ean Lazkaoko Biziolan.

Aza 08 23
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat izango dute mintzagai azaroaren 8an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.

Aza 07 23
Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruz arituko dira azaroaren 7an (asteartea) 19:00etan Donostian, Konstituzio plazako liburutegian. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Aza 07 23
Manu Lopez Gasenik Euskal krimen literatura hitzaldia eskainiko du azaroaren 7an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Foru liburutegian.
Aza 07 23
Virginie Despentesen King Kong teoriaz berbetan egongo dira azaroaren 7an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.
.
Aza 07 23
Xabier Montoiaren Gasteizko hondartzak liburuari buruz mintzatuko dira azaroaren 7an (asteartea) 18:15ean Baionako Mediatekan. Irakur!zaleak.

Aza 06 23
Xabier Mendigurenek Oso latza izan da aurkeztuko du azaroaren 6an (astelehena) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Aza 06 23
Castillo Suarez idazlearen Alaska eta Irautera poema liburuei buruz arituko dira azaroaren 6an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ikasbide kultur elkartean. Gidaria: Edu Zabala.