Aza 16 23

Xamar Biziaroak

Xamarrek Biziaroak saiakera aurkeztuko du azaroaren 16an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Pamiela.

Aza 16 23

Jon Alonso eta Carvalho Euskadin

Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin intelektuala ezusteko bat ematekoa da bertan: Manuel Vazquez Montalbanen nobela argitaragabe bat agertu da, Carvalho Euskadin izenekoa. Ezustekoa, ordea, nobelaren bat-bateko desagertzeak emango du, eta Jon Alonsoren protagonista ezagunaren, Enekoitz Ramirez Lanbasen, esku geldituko da kasua.

Bartzelona, 2003. Carvalho detektibea Ramblei begira dago, Guadalupe Agirre euskal enpresari handienetako baten enkargua jasoko duenean: 1982an desagertu zen Kokotxa militantearen neska-laguna aurkitzea. Ordainsari altua eskainiko dionez, aurrera egitea erabakiko du Carvalhok, giro arraro baten erditik: esan gabekoak, paper misteriotsuak, jarraipenak…

carvalho
(gehiago…)

Aza 15 23

Adrienne Rich eta bere poesia lana aztergai Azpeitian

Adrienne Rich egilean Munduko Poesia Kaiera irakurri eta aztertuko dute azaroaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko APOAn (Askoren Poesia Ahotsak) Dinamo sorgunean.
mkai19

Aza 15 23

Federiko Krutwig gogoan

1998ko azaroaren 15ean, orain dela 25 urte, hil zen Federiko Krutwig. Hala euskalgintzan nola kulturgintzan XX. mendeko eragile handietako bat izana, gazterik lotu zitzaion euskalgintzari, gehienbat Euskaltzaindiaren bitartez. Bere lan filologiko eta politikoez gain (Vasconia), literaturaren alorrean ere izan zuen emaitzarik. Oso ezaguna ez zaion arloa, poesiagintzarena, jaso nahi izan dugu, eta bere poemak ekarri ditugu urteurren honetan irakurtzeko.
Goethe eta Hölderlin ere euskara ekarri zituen Gernika aldizkarian.
Susa aldizkariaren lehen zenbakian, 1980. urtean berari egindako elkarrizketa ere irakurtzeko modukoa iruditu zaigu.

Federiko Krutwig. Argazkia: Sigfrido Koch

Federiko Krutwig. Argazkia: Sigfrido Koch

Aza 15 23

Garazi Albizua Gaizkileen galtzada

Garazi Albizuak Gaizkileen galtzada aurkeztuko du azaroaren 15ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Pamiela.

Aza 14 23

Castillo Suarez Alaska Iruñean

Castillo Suarez idazleak Alaska aurkeztuko du Juantxo Zeberio musikariarekin azaroaren 14an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Kondestable jauregian.

Aza 14 23

Eneko Bidegain Bichta Éder Galdakaon

Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du azaroaren 14an  (asteartea) 19:00etan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.

Bichta-eder

Aza 14 23

Bernardo Atxaga Gizona bere bakardadean Bilbon

Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean liburua hizpide hartuko du Xabier Etxanizek azaroaren 14an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Foru liburutegian.

Aza 14 23

Miren Agur Meabe, Xabier Gantzarain eta Goizalde Landabaso Intimitateaz Bilbon

Miren Agur Meabe, Xabier Gantzarain eta Goizalde Landabaso Intimitatea hizpide hartuta arituko dira azaroaren 14an (asteartea) 19:00etan Bilboko Kuna gunean. Idazlea elkartea.

Aza 14 23

Lander Garro Faith Eibarren

Lander Garro idazlearen Faith nobelari buruz arituko dira azaroaren 14an (asteartea) 19:00etan Eibarko Portalean.

Aza 14 23

Jokin Apalategi Maite Idirin, herrigintzan kantuz Miarritzen

Jokin Apalategik Maite Idirin, herrigintzan kantuz liburua aurkeztuko du azaroaren 14an (asteartea) 18:30ean Miarritzeko Mediatekan.

Aza 14 23

Sherwood Anderson Winesburg, Ohio Zumaian

Sherwood Anderson idazlearen Winesburg, Ohio euskaratu zuen Joannes Jauregik eta azaroaren 14an (asteartea) 18:00etan Irakurri Matte irakurle taldeko kideak aztertuko dute Zumaiako Alondegian.

Aza 14 23

Juanra Madariaga Bufalo guztiak

Juanra Madariagak Bufalo guztiak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 14an (asteartea) 11:30ean Donostiako liburutegian. Argitaletxea: Erein.
bufaloguztiak

Aza 13 23

Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Bilbon

Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo da azaroaren 13an (astelehena) 19:00etan Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan. Gidaria: Garazi Basterretxea.

Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Aza 12 23

Kristalezko begi bat bertso bazkari literarioa Oiartzunen

Miren Agur Meabe idazleak gidatuta Kristalezko begi bat nobelan girotutako bertso bazkarian parte hartuko dute Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin bertsolariek azaroaren 12an (igandea) 14:00etan Oiartzungo Girizia elkartean.

 

hitzenlihoa

Agenda

Efemerideak

Kritikak