Aza 27 23
Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Bilbon
Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko da azaroaren 27an (astelehena) 19:00etan Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan.

Aza 27 23
Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko da azaroaren 27an (astelehena) 19:00etan Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan.

Aza 27 23
Harkaitz Canok Ulu egiteko bolondres bila poema liburu berria aurkeztuko du azaroaren 27an (astelehena) 11:30ean Donostian, Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Aza 27 23
Zerk bereizten du ulu bat otoitz batetik? Eta otoitz bat poema batetik? Izan al daiteke zerrenda bat poema? Izatez, ba ote da poema ez den zerrendarik? Lapurtutako testuei forma aldatzea aski da testu baten jabetza geureganatzeko? Ekar ote liteke poema liburu batera Oteizaren Klarion laborategia proiektua? Galdera horiei jarraiki osatu dira Ulu egiteko bolondres bila poemarioko atal ezberdinak, diziplinari berari buruz hausnartuz eta poemaren muga formalak ikertuz, librearen librez, neurri eta errima guztietatik aske, noiz jostari eta noiz mamitsu, beti arakatzaile. Osorik irakur dezakezue sarean.

Aza 27 23
Xabi Lasak Ura ez baita beti gardena nobela eta Jon Gerediagak Zeru-lurren liburua aurkeztuko dituzte azaroaren 27an (astelehena) 10:30ean Donostian, Tabakalerako kutxa plazan. Argitaletxea: Elkar.
Aza 27 23
Hogeita bost urte bete dira azaroaren 27an Gloria Fuertes idazlea hil zela. 36ko belaunaldiko poeta, garai ilunetan eta gizonezkoak nagusi ziren giro batean ahots azalean soil eta era berean indartsua erakutsi zuen, ezagun egin zuen haur literaturako eremutik kanpo ere. Euskaraz badugu lagin ederra dastatzeko aukera, Josu Landak euskaratu zuen antologia oparoan.

Aza 25 23
Luis Garde, Lizar Begoña, Fermin Herrero eta Mikel Arruabarrenak Jon Makuso bibolinjolearekin errezitaldia eskainiko dute azaroaren 25ean (larunbata) 19:00etan Lezoko Gezala auditoriumean.
Aza 25 23
Kepa Altonaga Axularren gerizapean liburuaz mintzatzerat joanen da azaroaren 25ean (larunbata) 11:00etan Saran, Euskaltzaleen Biltzarrak antolaturik.

Aza 25 23
Hassan Blasim idazlearen Kristo irakiarra ipuin liburua izango dute berbarako aitzakia azaroaren 25ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako Kofrafia zaharrean. Gidaria: Joxemari Urteaga. Liburuen Amuak.

Aza 24 23
Leire Milikua Larramendi Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakerari buruz berbetan egongo da azaroaren 24an (ostirala ) 18:00etan Berrizko kultur etxean. Azeri gorriak.

Aza 24 23
Nerea Baldaren Azpimarrak liburuari buruz hitz egingo dute azaroaren 24an (ostirala) 18:00etan Ordiziako irakurle taldean. Gidaria: Ekaitz Goikoetxea.
Aza 24 23
Herman Melvillek idatzitako Moby Dick nobela euskarara ekarri du Juan Garziak eta azaroaren 24an (ostirala) 12:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea zuria.

Aza 24 23
Bernardo Atxagak Bi anai liburuaren edizio berritua aurkeztuko du azaroaren 24an (ostirala) 9:30ean Donostiako Gastronomika elkartean. Argitaletxea: Erein.

Aza 23 23
Ludmila Ulitskaia idazlearen Soniexka hartuko dute mintzagai azaroaren 23an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.
Aza 23 23
Iratxe Ormatza idazlearekin Printzak begietan ipuin liburuaz berba egiteko elkartuko dira azaroaren 23an (osteguna) 19:30ean Getxon, Algortako Villamonte kultur etxean.
Aza 23 23
– Iban, liburu berriarentzat booktrailer bat behar dugu…
– Booktrailerrak ez daude modan!
– Ezta poesia ere, hara bestea!