Abe 06 23

Susa literatura argitaletxea Durangoko azokan

Durangoko Azokan, Barrenkaleko ertzean topatuko dituzue aurten ere Susa literatura argitaletxeko liburuak. Abenduaren 6an (asteazkena) hasi eta abenduaren 10era (igandea) bitarte, aurtengo nobedadeak, azken urteetako liburuak, idazleak eta lagunak bertan izango gara, irakurleekin tarte bat hartu, eta literaturaz gozatzen saiatzeko.

Aurtengo nobedadeak

Lau narratiba liburu plazaratu ditu aurten Susak: Udaberrian Argialdiak Miriam Lukiren eskutik, eta udazkenean Juan Luis Zabalaren Dimisioa, Jon Alonsok Carvalho Euskadin, eta Lide Hernando Muñoz egilearen lehen nobela: Izotz ura.

narratiba2023

Poesia sailean, hiru liburu argitaratu ditu Susak aurten. Fast fatum Libe Goitiaren lehen lana, Iñaki Irazuren Zakurrak zaunka eta Harkaitz Canoren azkena Ulu egiteko bolondres bila.
poesia2023

Jon Urzelaik, Euskal Herriko musika jaialdiak aztertzen dituen Su festak saiakera ondu zuen 2023ko udaberrirako.

Munduko Poesia Kaierak, Ganbila eta Lisipe

Narratiba eta poesia betiko sailez gain, azken urteotan proiektu eta ildo berriak ere jorratzen ari gara Susa argitaletxean. Munduko Poesia Kaierak bilduman aurten Bertolt Brecht, Mario Benedetti, Philip Larkin eta Pier Paolo Pasolini ekarri dituzte euskarara Irati Majuelo, Inma Errea, Juanjo Olasagarre eta Irene Hurtado de Saratxok.
Ganbila antzerki testuen bilduman berriz, udaberrian Hildako haurra eta Ura jaten plazaratu zituzten Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxeak, eta neguko irakurraldiak astinduko ditu Ander Lipusek Antzerkiaren labirintoan bi liburuekin.
Lisipe bilduma eta ildo feministan, Erresistentziarako gorputzak: bollerak gogoeta sortu du Eva Perez-Ponsek.

Abe 05 23

Oihana Arana Lazunak azkazaletan Gasteizko Eva Forest Liburutopian.

Oihana Aranak Lazunak azkazaletan liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du abenduaren 5ean (asteartea) 19:00etan Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburudendan.

Abe 05 23

Uxue Alberdi Dendaostekoak Zarautzen

Uxue Alberdi idazlea Dendaostekoak liburuari buruz arituko da abenduaren 5ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko Sanz Eneako irakurle taldean.   
Dendaostekoak-azala

Abe 02 23

Lau lautada laso Hitzaren eskolan, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean

Joseba Sarrionandia, Amets Aranguren, Itziar Ugarte eta Irati Gorostidik Lau lautada laso; lau hitzaldi, errezitaldi, filme eta liburu aurkezpen egingo dituzte abenduaren 2an (larunbata) 12:00etan Azpeitian. Dinamoa Hitzaren eskola.

Abe 01 23

Garazi Arrula Lurraz beste Erratzun

Garazi Arrula idazleak Lurraz beste liburuaren aurkezpen-solasaldia eginen du abenduaren 1ean (ortzirala) 18:00etan Erratzuko Lixutegian.
LURRAZBesteErratzu-1

Abe 01 23

Lide Hernando Muñozen lehen nobela: Izotz ura

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika, nahiz eta ezer gutxi bezala mugitzen den zerbait bere barruan aspaldiko diskoak entzutera giltzapetzen denean; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren industrian, foku ugariren pean, eta apenas agertzen den hazten ikusi zuten kaleen artera. Han lotu ziren biak musikara, abesbatzako klaseetatik gaztetxeko oholtzara, eta biengan lorratza utzi zuen norbait hil da orain. Laguntasun harreman baten une fundatzaileak, poz partekatuak eta ezkutuko mindurak dira kontakizun honen hezurdura. Euskal Herriko historia hurbilean girotuta, zeharkaldi berean ageri dira Kilometroak jairako kantu-grabaketa, herritik hirirako distantzia, Bataplan, Friburgoko okupazio giroa, gurasoen etxeetako sukaldeak eta bizitzaren xake taula zuri-beltza. Etengabe eraldaketan diren urak Lide Hernando Muñozen lehen nobelan. Sarean duzue osorik irakurgai.

narr149_altuan

Abe 01 23

Lide Hernando Muñoz Izotz ura

Lide Hernando Muñozek Izotz ura bere lehen nobela aurkeztuko du abenduaren 1ean (ostirala) 11:30ean Donostian, Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura

narr149_altuan

 

 

 

Abe 01 23

Jon Arretxe Musker amarruak

Jon Arretxeren Musker amarruak liburu berria aurkeztuko du abenduaren 1ean (ostirala) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Aza 30 23

GREBA FEMINISTA OROKORRA

grebafeminista

Aza 29 23

Arantxa Urretabizkaia Azken etxea Elgoibarren

Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea solasgai izango dute azaroaren 29an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarko Epeletan irakurle taldean. Gidaria: Maite López Las Heras.

 

Aza 29 23

Joyce Carol Oates Bortxaketa. Amodiozko istorio bat

Joyce Carol Oates idazlearen Bortxaketa. Amodiozko istorio bat euskaratu du Xabier Olarrak, eta azaroaren 29an (asteazkena) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
joycecarol

Aza 29 23

Fertxu Izquierdo … eta gauetik, euria

Fertxu Izquierdok … eta gauetik, euria liburu berria plazaratuko duenez aurkezpena eginen dute azaroaren 29an (asteazkena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Pamiela.

Aza 28 23

Harkaitz Cano Pozaren erdia Iruñean

Harkaitz Cano idazlea Pozaren erdia poema liburuari buruz arituko da solasean azaroaren 28an (asteartea)  19:00etan Iruñean, Nafar Ateneoaren egoitzan. JoxeMiel Bidador poesia taldea.
2023-11-28 Joxemiel Bidador

Aza 28 23

Zirriborroak eta gero Bilboko Biran

Uxue Alberdi, Patxi Zubizarreta eta Arantxa Mendiharat Zirriborroak eta gero liburuaren aurkezpenean izango dira azaroaren 28an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Argitaletxea: Consonni.
zirriborroak

Aza 28 23

Dolores Redondo Uholdearen zain

Dolores Redondoren Uholdearen zain euskaratu du Danele Sarriugartek eta azaroaren 28an (asteartea) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Agenda

Efemerideak

Kritikak