Urt 09 24
Miriam Luki Argialdiak Donostian
Miriam Lukiren Argialdiak ipuin liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 9an (asteartea) 19:00etan Donostiako udal liburutegian. Donostia kultura.

Urt 09 24
Miriam Lukiren Argialdiak ipuin liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 9an (asteartea) 19:00etan Donostiako udal liburutegian. Donostia kultura.

Urt 05 24
Irakurgai zirraragarria da Gizaki espeziea, Robert Antelmerena. 1917ko urtarrilaren 5ean jaioa, militante komunista, Erresistentziako kidea, alemanek atxilotu eta kontzentrazio-esparruetara bidali zuten. Dachaun aurkitu zuten kideek 1944an, fisikoki zein psikologikoki hondoa jota (Le Douleur liburuan kontatu zuen haren itzulera Marguerite Durasek, Antelmeren emazte zena orduan). Bere esperientzia Gizaki espeziea liburuan jaso zuen, kontzentrazio-esparruei buruzko gogoeta eta testigantza libururik bikainenetako bat. Koldo Izagirrek euskaratu zuen zati bat. Historiaren orriak iraulita, Palestinako idazleek berridatz dezaketena egun.

Robert Antelme
Urtarrilaren 5ekoa da, halaber, Forugh Farrokhzad idazle irandarra. Errepresio fisikoa baino sozial eta familiarra zuzenean ezagutu zuena. Miren Agur Meaberen itzulpenean goza ditzakegu haren poemak, Munduko Poesia Kaieren bilduman.

Forugh Farrokhzad
Abe 29 23
Dio Fadwa Touqanek “nahikoa zait gure herrian hiltzea, / (…) / gure herrian hazitako haur batek / ebakiko duen lorea izateko” Aberriaren altzoan poeman. Eta dagoeneko ez dakigu loreak mozteko umerik ere geratuko den, lorerik hazteko tarterik ere birrindutako lurrean. Abenduaren 12an bete ziren 20 urte poeta palestinar handia hil zela. Eta Joseba Sarrionandiak itzulitako piezaz gain, Itxaro Bordak ere ekarri zuen euskarara Itsasora itzultzea poema. Palestinarrendako infernua bilakatua den urte honetako azken Emailuak izan dezala literaturaren txoko honetatik igorritako elkartasun ahairea.

Abe 21 23
Santi Leonéren Liztor mutanteak liburuaz arituko dira abenduaren 21ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Abe 21 23
Maddi Ane Txoperenan Ez erran inori nobela solasgai izango dute abenduaren 21ean (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako Kultur etxean.
Abe 19 23
Antxiñe Mendizabal Odolekoak liburuari buruz mintzatuko da abenduaren 19an (asteartea) 19:00etan Tafallako irakurle taldean.
Abe 19 23
Andrea Camilleriren Uraren forma liburuari buruz mintzatuko dira abenduaren 19an (asteartea) 19:00etan Ezkarozen, Zaraitzuko etxean.

Abe 19 23
Ander Lipus antzerkilariak Antzerkiaren labirintoan I: Bitakora koadernoa eta Antzerkiaren labirintoan II: Artedrama baten bila aurkeztuko ditu abenduaren 19an (asteartea) 12:00etan Donostiako Kaxilda liburudendan. Ganbila bilduma.

Abe 19 23
Ander Lipusen Antzerkiaren labirintoan I eta II liburuek diptiko bat osatzen dute. Lehenengo liburuak Bitakora koadernoa azpi-izenburua du eta Lipusek bere ibilbide osoari errepasoa eman dio bertan. Narrazio autobiografiko bat erabili du horretarako. Estilo arin eta gertukoan idatzia, Lipusen oroitzapenen bidetik euskal antzerkiaren historia zatiak irakurri ahal izango ditugu bertan. Bigarren liburuak Artedrama baten bila azpi-izenburua du eta liburu bikoitz bat da. Hain zuzen, Lipusek bere ibilbidean gakoak izan diren idazkiak bildu ditu liburuan: batetik, Antzerkiola Imaginarioaren garaietatik honaino idatzitako artikuluen antologia. Bestetik, bere antzerkia ulertzeko moduaren azalpena. Horretarako, kontzeptuen, ideien eta erreferentzien glosario pertsonal bat egin du antzerkigileak. Osorik irakur daitezke sarean.

Abe 16 23
Herman Melvilleren Moby Dick nobela aurkeztuko du Juan Garziak abenduaren 16an (larunbata) 12:30ean Hondarribiko Arrantzaleen Ermandadean.
Abe 15 23
Kepa Larrearen Antilletan galdurik berbagai izango dute abenduaren 15ean (ostirala) 19:00etan Eako Eskolondon.
Abe 15 23
Irene Nemirovskyren Suite Frantsesari buruz arituko dira abenduaren 15ean (ostirala) 19:00etan Iruñean, Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Abe 15 23
Jose Luis Otamendiren Landura poema liburuari buruz arituko dira abenduaren 15an (ostirala) 19:00etan Ordiziako irakurle taldean.

Abe 15 23
Joyce Carol Oates idazlearen Bortxaketa. Amodiozko istorio bat euskaratu du Xabier Olarrak eta abenduaren 15ean (ostirala) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegia. Argitaletxea: Igela.
Abe 14 23
Patxi Zubizarretak Sakonean, itsasoa ikusten da aurkeztuko du abenduaren 14an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.