Ots
21
24
Joseba Sarrionandia idazlearekin Munduari bira eman zion ontzia hartuko dute mintzagai otsailaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Planetarioan. Erakusketa bat ere izanen da martxoaren 5arte.

Ots
21
24
Harkaitz Canoren Ulu egiteko bolondres bila poema liburuari buruz arituko dira otsailaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko Dinamoan. Apoa

Ots
21
24
Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute otsailaren 21ean (asteazkena) 18:00ean Agoizko Euskararen etxean.

Ots
21
24
Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea solasgai izango dute otsailaren 21ean (asteazkena) 18:00etan Asteasuko liburutegian.
Ots
20
24
Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz arituko dira elekatzen otsailaren 20an (asteartea) 19:00etan Berriozarko irakurle klubean.
Ots
20
24
Annie Ernauxen Gertakizuna eta Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako liburak hizpide hartuko dituzte otsailaren 20a (asteartea) 18:30ean Aurizberriko liburutegian.
Ots
20
24
Kritikak ez zuen Sarah Kane egilearen lana aintzat hartu, Zartatua-ren 1995eko estreinalditik hamar urtera Harold Pinter eta Edward Bond-ek miresmena aitortu zioten arte. Momentu horretatik aurrera, Thatcher Belaunaldiko sortzaileen artean egile garrantzitsuena iritzirik, Europan zehar maiz oholtzaratzen zen —eta den— lana dugu Kanerena. 1996. urtean Fedraren maitasuna (Phaedra’s Love) zuzendu eta handik hiru urtera Garbituak (Cleansed) eta Grina (Crave) estreinatu zituen. Azken testua, 4.48 Psikosia, duela 25 urte, 1999ko otsailaren 20an bere buruaz beste egin ondoren antzeztu zuten. Ganbila bilduman kaleratu zituen Susa argitaletxeak Zartatua eta 4.48 Psikosia obrak, Arantzazu Fernandezek euskaratuak.

Ots
19
24
Olga Tokarczuk idazlearen Erabili goldea hilen hezurren gainetik hizpide hartuko dute otsailaren 19an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Ots
17
24
BTZ irakur kluba hilabetero biltzen da Miarritzeko mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. otsailaren 17an (larunbata) 14:30ean bilduko dira Miarritzeko mediatekan. Gidaria: Nora Arbelbide.
Ots
16
24
Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute otsailaren 16an (ostirala)19:00etan Eako Eskolondon.

Ots
15
24
Itxaro Borda bera mintzo, bere ibilbidearen bildumatik otsailaren 15ean (osteguna) 20:30ean Donapaleun. Bideak / Zabalik.

Ots
15
24
Itziar Ugarte Gu gabe ere poema liburuari buruz arituko da Ane Garciarekin otsailaren 15ean (osteguna) 19:00etan Gasteizko Liburutopian.

Ots
15
24
Xabier Mendigurenekin Oso latza izan da liburuari buruz arituko dira otsailaren 15ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.

Ots
15
24
Mari Luz Esteban idazleak Haragizko erreformak poema liburua aurkeztuko du otsailaren 15an (osteguna) 19:00etan Algortako Abian kultur elkartean.
Ots
15
24
Mikel Antzarekin Atzerri nobelari buruz solasaldi kolektiboa egingo dute otsailaren 15ean (osteguna) 18:30ean Bergarako Kartzela zaharrean.
