Mar 19 24

Miren Agur Meabe Bitsa eskuetan Tafallan

Miren Agur Meaberekin Bitsa eskuetan poema liburuari buruz arituko dira martxoaren 19an (asteartea) 19:00etan Tafallako liburutegian.
bitsa eskuetan

Mar 16 24

BTZ irakur kluba Miarritzen

BTZ irakur kluba hilabetero biltzen da Miarritzeko mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. martxoaren 16an (larunbata) 14:30ean bilduko dira Miarritzeko mediatekan. Gidaria: Nora Arbelbide.

Mar 15 24

Koldo Izagirre eta Joseba Tapia Maitasuna helduko da Intxaurrondon

Koldo Izagirre idazlea eta Joseba Tapia musikaria elkarrekin arituko dira Maitasuna helduko da emankizunean, martxoaren 15ean (ostirala) 19:30ean Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean. Korrika kulturala.
maitasuna

Mar 15 24

Natalia Ginzburg Familiako lexikoa Iruñean

Natalia Ginzburgen Familiako lexikoa liburuaz ariko dira martxoaren 15ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Mar 15 24

Gorka Salces Airemortuak

Gorka Salcesek Airemortuak aurkeztuko du martxoaren 15ean (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea zuria.

Mar 15 24

Euskal antzerkigintzaren ataria: ganbila.eus

EHAZEk eta Susa argitaletxeak elkarlanean sustaturiko ganbila.eus berrituta dator eta euskal antzerkigintzaren datu-base zabalena da. 167 obra jasoak zeuzkan orain arte —testua online—, ikuskizunetako hainbat bideo, eta 1.000tik gora artikuluko hemeroteka oso aberats bat. Hiru atal emendatu zaizkio guneari, eta ez nolanahikoak:  egileak, konpainiak eta estreinaldiak. 338 egile, 69 konpainia eta 1.155 estreinaldiren fitxak aurki daitezke une honetan. Gordailua osatzen duten atalez gain, astero sortzen den informazio eta edukiekin berritzen direnak ere badirenez, gaur egungo euskarazko antzerkigintzaren erreferentziazko gunea izango da ganbila.eus gunea.

ganbila

Mar 14 24

Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga eta Joseba Sarrionandia ipuin irakurraldia Gasteizen

Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga eta Joseba Sarrionandiak ipuin irakurraldia egingo dute Benizzeren musikaz lagunduta martxoaren 14an (osteguna) 21:00etan Gasteizeko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Nazioarteko ipuin jaialdia.

Mar 14 24

Leire Bilbaoren Etxeko urak Algortan

Leire Bilbaoren  Etxeko urak liburuaz arituko dira martxoaren 14an (osteguna) 19:30ean Algortako Irakurzale txokoan.

Mar 14 24

Xamar Etxera bidean Ortzaizen

Xamar idazlearekin Etxera bidean izango dute mintzagai martxoaren 14an (ortzeguna) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan.  Baigorriko irakurle taldea.
xamarMenta

Mar 14 24

Leire Milikua Lur gainean, itzal azpian Gasteizen

Leire Milikua Larramendik Nagore Ruiz de Zarate abeltzainarekin Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera aurkeztuko du martxoaren 14an (osteguna ) 18:00etan Gasteizko Landatxo gizarte etxean.
Lur gainean, itzal azpian - L Milikua - azala(1)

Mar 14 24

Alberto Barandiaran Gurea falangista zen Eskoriatzan

Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira martxoaren 14n (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako Kultur etxean.

Mar 14 24

Piarres Lafitteren lanak sarean

laffitebilduma
Piarres Lafitte aurreko mendearen hasieran (1901) Luhuson jaiotako idazle eta euskaltzalea izan zen. Aintzina aldizkaria eta Herria euskal astekaria sortu zituen. Eta ugariak dira 1985ean zendu zen arte egindako lanak eta berak bildutakoak. Euskaltzaindiak sarean paratu ditu bere lanak oro. Gutunerian 856 lagunek igorritako gutunak batzen dira. Berak idatzi eta sortutako lanak  zein berak argitaratutakoak ere batu dituzte. Halaber, Clément Mathieu apezpikuaren erabakiz, Larresoro, Beloke eta Uztaritzeko seminarioetatik jasotako euskal testuak eta ondarea bilduta daude. Eta azkenik, bertso eta kanta zaharren bilduma.

Mar 13 24

Hedoi Etxarte Sortaldekoak Gasteizen

Hedoi Etxarte eta Leo Bueriberik   Sortaldekoak irakurri eta aurkeztuko dute martxoaren 13an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Eva Forest liburutopia liburudendan .

Mar 13 24

Annie Ernaux Emakume izoztua Larrabetzun

Annie Ernauxen Emakume izoztua liburua berbagai izango dute martxoaren 13an (eguaztena) 19:00etan Larrabetzuko Literaturaz berbetan irakurle taldean.
berbetan

Mar 13 24

Mikel Antza Arroz urez Gernikan

Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz berbetan arituko da martxoaren 13an (ostirala) 19:00etan Gernikako Harizpe txokoan.

harizpe

Agenda

Efemerideak

Kritikak