Mar
27
24
Kataluniako idazle erreferentziazkoetako bat da Maria Barbal. Genero askotan jarduna —antzerkia, saiakera, kazetaritza—, eleberriak ditu ezagunenak, zenbait hizkuntzatara itzuliak batzuk. Euskarara ere bai, Jexuxmari Zalakain Garaikoetxeak Adiskide eskoziarrari nobela euskarari ekarri eta argitara eman baitu Booktegi egitasmoan. Idazlea 1947an jaio zen Pallars eskualdea kokaleku duen eleberri zikloko laugarrena, literatur jardun heldu eta landu baten emaitza da. Booktegiren webgunean dago irakurgai.

Mar
24
24
Harkaitz Cano idazleak Ulu egiteko bolondres bila poema liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (igandea) 19:30ean Elizondoko Txokoto ostatuan.

Mar
22
24
Anne Hebert –Aiora Jaka Irizarrek euskarari ekarria- eta Giorgos Seferis –Maite López Las Heras itzultzaile lanetan- poeten lanak aurkeztuko ditu Munduko Poesiak Kaierak bildumak martxoaren 22an (ostirala) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian.

Mar
21
24
Sinbolismoan kulunkaturiko poesia da Giorgos Seferis greziarrarena. Erbestetik bere lur eta itsasoaren mira duena, naturari begira poetika intimo eta era berean soziala osatu duena, elementu klasikoak eta gaur egunekoak partekatuz. Munduko Poesia Kaierak bildumako 50.a da Seferisen poema-kaiera, Maite López Las Herasek inspirazio eta zorroztasun harrigarriz itzulia.

Mar
21
24
Ahots oso pertsonal baten jabe, bide guztiz berea egin zuen literaturan Anne Hebertek, Quebeceko poesiaren ordezkari garrantzitsuenetako bat denak. Poesia enigmatikoa da Hebertena, soila bere adierazpenean, baina sinbolo ondo neurtuen gainean oparo eraikia. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratu berri da haren poemen antologia, Aiora Jaka Irizarrek tentuz eta mimoz egindako itzulpen-lan apartan.

Mar
21
24
Xabi Lasaren Ura ez baita beti gardena nobelaren bueltan arituko dira martxoaren 21ean (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.

Mar
21
24
Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira solasean martxoaren 21an (osteguna) 19:00etan Arrasateko KulturAten.

Mar
21
24
Patxi Zubizarreta bertan dela Loak ezkutatzen duena liburu berriari buruz arituko dira martxoaren 21ean (osteguna) 19:00etan Zarauzko irakurle taldean.
Mar
21
24
Miren Agur Meabe eta Leire Bilbao poemak irakurtzen egongo dira martxoaren 21ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Bidebarrieta liburutegian.
Mar
21
24
Idoia Garzes Aldazabal idazleak Dei galdu bat aurkeztuko du martxoaren 21ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Mar
20
24
Paul Auster idazlearen Bidaiak scriptoriumean zehar liburua hartuta arituko dira martxoaren 20an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarko liburutegian.
Mar
20
24
Marlen Haushoferren Horma mintzagai izango dute martxoaren 20an (astelehena) 19:00etan Orioko ahalduntze eskolako irakurle taldean.
Mar
20
24
Xabi Lasa eta Jon Alonso Ura ez baita beti gardena nobelaren bueltan arituko dira martxoaren 20an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Tabakaleran, Ruiz Balerdi aretoan.

Mar
20
24
Mari Luz Esteban idazleak Haragizko erreformak poema liburua errezitatuko du martxoaren 20an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Poesialdia.
Mar
20
24
Nadezhda Krupskaiaren Herriaren hezkuntza eta demokrazia aurkeztuko du Leire Azkargorta itzultzaileak martxoaren 20an (asteazkena) 11:30ean Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
