Api 25 24

Olga Tokarczuk Erabili goldea hilen hezurren gainetik Gasteizen

Olga Tokarczuk idazlearen Erabili goldea hilen hezurren gainetik hizpide hartuko dute apirilaren 25ean  (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Api 25 24

Juan Kruz Igarabide Ura saltoka Arrasaten

Juan Kruz Igarabiderekinn bere azken lana den Ura saltoka hartuko dute mintzagai apirilaren 25ean (osteguna) 19:00etan Arrasateko KulturAte liburutegian.

Api 25 24

Jon Benito Lagun minak Getarian

Jon Benito idazlea bertan dela Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian. Gidaria: Uxue Alberdi.
lagunminak

Api 25 24

Jon Urzelai Su festak Hondarribian

Jon Urzelai Urbieta Makrofestibalak auzitan ekitaldian Su festak saiakerari buruz arituko da  apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Hondarribiko kultur etxean.

makrojaialdiak

Api 25 24

Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburu berriko hiru poema irakurgai

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maiatzaren 3an (osteguna) aurkeztuko dugu, Donostiako Konstituzio plazako liburutegian, 12:00etan, eta Galbahea poema liburuaren aurrerapen bat jarri dugu irakurgai sarean.
galbahea

Api 24 24

Garazi Goia eta Goizalde Landabaso, 1362km euri Elgoibarren

Goizalde Landabasok eta Garazi Goia idazleek idatzitako 1362km euri liburuaz arituko dira apirilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarren, Epeletan irakurle taldean.

Api 24 24

Annie Ernaux Emakume bat Orion

Annie Ernaux idazlearen Emakume bat liburuari buruz hitz egingo dute apirilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Orioko Ahalduntze eskolako irakurle taldean.

Api 24 24

Mikel Taberna Arkanbele kantak Leitzan

Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Joseba Irazokirekin apirilaren 24an (asteazkena) 18:30ean Leitzako herri aretoan.
arkanbele-azala2

Api 23 24

Anjel Lertxundi Desertuan behatxuloa Leioan

Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa liburuari buruz berbetan arituko dira apirilaren 23an (asteartea) 18:30ean Leioako liburutegiko irakurle klubean.

Api 23 24

Jon Alonso Carvalho Euskadin Donostiako Martutenen

Jon Alonso idazlea Carvalho Euskadin nobelari buruz arituko da solasean apirilaren 23an (asteartea) 18:30ean Donostiako Martuteneko auzoko Etxarrienen. Gidaria: Juan Luis Zabala.

carvalho

Api 23 24

Ahmadou Kourouma Independentzien eguzkiak Donostian

Ahmadou Kouroumaren Independentzien eguzkiak liburuari buruz arituko da Aiora Jaka itzultzailea apirilaren 23an (asteartea) 16:30ean Donostiako Gipuzkoa plazan. Literatura Unibertsala.

 

Api 23 24

Harkaitz Cano eta Itziar Ugarte Liburuaren egunean Donostian

Harkaitz Cano izango da Liburu eguneko azokako idazle gonbidatua, eta apirilaren 23an (asteartea) 12:00etan Itziar Ugartek elkarrizketa egingo dio jendaurrean, eta ondoren liburuak saltzen izango da Donostiako Gipuzkoa plazan.
Ulu egiteko bolondres bila - Harkaitz Cano - azala Pozaren erdia - H Cano - azala

 

Api 22 24

Miren Agur Meabe Itzulerak Igorren

Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute apirilaren 22an (astelehena) 18:00etan Igorreko kultur etxean. Gidaria: Esti Vivanco.
itzulerak

Api 22 24

Lurrikara baten dardara, Itxaro Bordaren poema liburu berrian

Hamalau urterekin idaztea hil ala biziko jarduntzat deskubritzen duen norbaiten aitortzak abiatzen du Itxaro Bordaren Itzalen tektonika. Erdian du epizentroa, eta hark hedatzen dituen uhinak dira albo bietara datozen olerkiak. Bitoriano Gandiaga, Jeanne Dielman, Mariupol, Olot. Garai izugarri baten ikarak, poetaren paseoak eta desirak adinik ez duela ospatzen duten lerroak. Argitasunaren ehundurak eta larruaren hedadurak. Hotelak eta geltokiak, haranak eta ur-jauziak. Ostatuak eta hiztegiak aizolbe diren herri bat, basamortua eta gerra. Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordaren poema liburu berriak. Osorik irakur dezakezue gaurtik aurrera sarean.

itzalenteknonika

Api 22 24

Itxaro Borda Itzalen tektonika

Itxaro Bordaren Itzalen tektonika poema liburu berria aurkeztuko da apirilaren 22an (astelehena) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.
itzalenteknonika

Agenda

Efemerideak

Kritikak