Eka
03
13
1963ko ekainaren 3an hil zen Nazim Hikmet poeta turkiarra. Bere bizitza eta idazletza militantzia politikoari estu lotuak joan ziren; Alderdi Komunistako kide, hainbat aldiz kartzelatu zuten. Azken espetxealdian 12 urte iragan ondoren, Varsovia eta Moskura alde egin zuen, eta han idatzi bere azken lanak. Hantxe hil zen, 62 urte zituela. Gabriel Arestik ekarri zion euskarari lehendabizikoz Hikmet, 1971n, Lau gartzelak liburua itzulita. Iñigo Aranbarrik ere poeta turkiarraren 12 poema euskaratu zituen, Susa argitaletxearekin kaier txiki batean 2007an plazaratuak. Horiez gain, poema solterik ere itzuli eta argitaratu denez, denak bildu ditugu.
Eka
02
13
Baxuko taldearen errezitaldia izango da ekainaren 2an (igandea) 17:00etan Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
Eka
02
13
Egungo itzulpengintza literarioaz mahai-inguruan parte hartuko dute Iñigo Roquek, Bakartxo Arrrizabalagak, Joxemari Sestorainek eta Danele Sarriugartek ekainaren 2an (igandea) 11:00etan Literaturian, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Eka
01
13
Jon Benitok Ez zaitut abandonatuko errezitaldia egingo du ekainaren 1ean ((larunbata) 22:00etan Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Musika: Bide Ertzean.
Eka
01
13
Oier Guillanek Elkartasun basatia errezitaldia egingo du ekainaren 1ean (larunbata) 18:30ean Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Eka
01
13
Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia kontakizunaren irakurraldia egingo dute ekainaren 1ean (larunbata) 17:00etan Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
Eka
01
13
Mikel Tabernarekin Alkasoroko Benta nobelaz solas egingo dute ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.

Eka
01
13
Garazi Goiarekin Txartel bat (des)herrira nobelaz jardungo dute ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.
Eka
01
13
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.

Eka
01
13
Mariasun Landarekin Inurrien hiztegia liburuaz berbetan ariko dira ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.
Eka
01
13
Lourdes Oñederrarekin Intemperies (babes bila) nobela izango dute mintzagai ekainaren 1ean (larunbata) 11:00etan Literaturian, Larrabetzun.
maiatza
31
13
Kristalezko begi bat nobelaz berba egingo dute Miren Agur Meaberekin maiatzaren 31n (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.

maiatza
31
13
Fito Rodriguezek Justizia Interditaren Poetika (Gertatutakoaren errelatoaz) liburua aurkeztuko du maiatzaren 31an (ostirala) 12:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
maiatza
29
13
Mussche nobelaz hizketan egingo dute Kirmen Uriberekin maiatzaren 29an (asteazkena) 19:15ean Getariako Saiaz hotelean.

maiatza
29
13
Joxe Belmonteren Marina Suredaren amets urratuak nobela aztertuko dute maiatzaren 29an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.