maiatza 21 24

Silvia Federici etxean da

Feminista eta marxista izateagatik batetik, eta saiakera idazle handia delako bestetik ezaguna da mundu osoan Silvia Federici. Berriki bere poemekin liburua plazaratu du euskaraz Txalaparta argitaletxeak: Hitzak palmondo.

Bira Euskal Herrian

Egunotan Euskal Herrian da Silvia Federici pentsalari eta idazlea, eta guk Amaia Astobiza Uriartek euskarari ekarritako bi poema (Gazako oroitzapenak eta Konspirazio teoriari gorazarre)  paratu ditugu sarean, ongi etorria emate aldera.

etxeanda

maiatza 19 24

Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrieta Enplego zoriontsuago bat Oiartzunen

Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrietak Gabriel Arestiren kantuak eta poemak biltzen dituen Enplego zoriontsuago bat emanaldia eskainiko dute maiatzaren 19an (igandea) 18:00etan Oiartzungo Landetxe kultur aretoan.

arestirena

maiatza 17 24

Maialen Hegi-Luku Girgileri Anderea Larzabalen

Maialen Hegi-Luku idazlea Girgileri Anderea liburuari buruz mintzatuko da maiatzaren 17an (ostirala) 19:030ean Larzabaleko Ezpeletenean. Baipeleteneko irakurle kluba.

maiatza 17 24

Iban Zaldua eta Mice Ipuina engainua da Urruñan

Iban Zalduak Ipuina engainua da  irakurraldi musikatua egingo du Mice musikariarekin maiatzaren 17an (ostirala) 19:00etan Urruñako Berttoli elkartean. Azokaldia.

maiatza 17 24

Luisa Villalta poeta omenduko du letra galegoen egunak

Dia das letras galegas egunarekin, urtero idazle bat omentzen dute Galizian. Aurten, duela 20 urte zendutako Luisa Villalta poeta eta musikaria da omendua. Gurean, Itxaro Bordak euskarari ekarria, 1994an, Maiatz aldizkariaren 22. zenbakian. Bere zenbait poema, eta Galizian egin duten dokumentalaren hasiera eskaintzen ditugu bere omenez, eta letra galegoak irakurtzera gonbidatu, bide batez.

A rebelion da palabra

maiatza 16 24

Lizar Begoña Mundu zitalaren kontra Larrabetzun

Lizar Begoñak Mundu zitalaren kontra nobelari buruz berba egingo du maiatzaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko irakurle taldean.
lizarbegoña

maiatza 15 24

Eider Rodriguez eta Anari Bilbon

Eider Rodriguez eta Anari Alberdik elkarrizketa musikatua eskainiko dute maiatzaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian.
eiderAnari

maiatza 15 24

Josu Jimenez Maia Zuihitsua Iruñean

Josu Jimenez Maiak Zuihitsua haibun eta haikuei buruzko saiakera aurkeztuko du maiatzaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Txalaparta liburudendan.

zuihitsu

maiatza 14 24

Xamar Etxera bidean Bilbon

Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai maiatzaren 14an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.

Etxera_bidean

maiatza 14 24

Fertxu Izquierdo Mendeko borroka Berriozarren

Fertxu Izquierdok idatzitako Mendeko borroka hartuko dute solasgai maiatzaren 14an (asteartea) 19:00etan Berriozarko irakurle taldean.

maiatza 14 24

Gabriel Arestiren Harri eta herri argitaratu zen duela 60 urte

Gaurko egunez 1964an plazaratu zen Gabriel Arestiren Harri eta herri, Kuliska Sorta bilduman (55. zenbakia), Zarauzko Itxaropenak inprimatua. Argitalpena 972 alekoa izan zen; horietatik 480 harpidedunei bidali zitzaizkien, 80 hartu zituen idazleak, 29 zentsurara eta lege gordailura eta liburutegietara eraman zituzten, eta gainerakoak dendetara zabaldu ziren.
kuliskaHarriHerri
Profeta bati izeneko poeman Arestik berak argi azaltzen du bere poetikaren ardatzetako bat: “Nire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu nuen debalde, eta debalde ematen diot herriaren belarriari“. Harri eta herri liburuak zalaparta sortu zuen, Zeruko Argia astekariaren ekaineko eta uztaileko artikuluak lekuko. Irailaren 19an, Donostiako Udal Liburutegian egindako hitzaldian Arestik Egia bat esateagatik eta Nire aitaren etxea irakurri zituen, Patxi Mujikaren grabazioari esker jasoak izan direnak. Liburuaren lehen edizioari Juan San Martinek egin zion hitzaurrea, eta 2000. urtean egindako edizio berrian Koldo Izagirrek idatzi zuen sarrera.

Egia bat esateagatik

Nire aitaren etxea

maiatza 09 24

Emilienne Malfatto Deitora zaitzala Tigrisek Iruñean

Emilienne Malfattoren Deitora zaitzala Tigrisek, Irati Bereauk euskarari ekarritako liburua hartuko dute solasgai maiatzaren 9an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.

maiatza 09 24

Eneko Barberena Suak erreko ez balu Aretxabaletan

Eneko Barberenarekin Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute berbagai maiatzaren 9an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.

Suak-erreko-ez-balu

maiatza 09 24

Iñigo Astizen lehenengo ipuin liburua

Opari osagabe baten oroitzapena, hildakoen ilarak eta hiltzaileenak, Lizasoko komuna eta haren itzalean hartutako bainua, biribilguneen utopikoak, gazte bat pintadak garbitzen, andre bat katu baten marruen eta amaren azken egunen artean, sasoiz kanpoko norbaiten itzulera, infinitura multiplikatutako tximinoak, balizko pailazo bat, txanpon-makinen zarata eta hondoko konplizitatea, une batez den-dena geratu uste izan zuen isiltasun bat. Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu du Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Argitasunez eta ironiaz, soiltasunez eta saturazioz, bizidun ororen orekari urratsak datoz kontakizunotan. Osorik irakur dezakezue sarean.

Monogamoak - Iñigo Astiz - altuan

maiatza 09 24

Luis Garde Urrats galduen hotsa

Luis Gardek Urrats galduen hotsa poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 9an (osteguna) goizeko 11:00etan
Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Pamiela.
urrats

Agenda

Efemerideak

Kritikak