maiatza
30
24
41 argitaletxe, 119 nobedade, Daniel Landarti omenaldia eta egitarau oparoa ekainaren 1ean ospatuko den Ziburuko liburu eta disko berrien azokan.
2024an argitaratutako uzta izango da protagonista egunean zehar, Herriko Etxearen parean horretarako egokituko den gunean egingo diren aurkezpenetan: Mattin Iñaki Martiarenak Irritaia komikia aurkeztuko du, Yolanda Arrietak Etxe bat norberarena saiakera, Idoia Torregaraik eta Zaldieroak Mikroipuinak ipuin ilustratua, Eider Behobidek berak itzuli duen Mohammed El Kurd-en Rifqa liburua, Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poema liburua eta Bea Salaberrik Mesfida zaitez nobela.

maiatza
29
24
Unai Elorriagak Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobela berria aurkeztuko du maiatzaren 29an (asteazkena), 11:30ean Donostiako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

maiatza
29
24
Zerriak, heriotza goiztiarregiak, gogotik joaten ez diren umetako lagunak, erdiminak, esnea, gurdiak, askotariko gaitzak eta ur-azalean barreiatutako partiturak. Irudi horiek gailendu ziren, besteren artean, Francesco Pasqualeren egunetan. Saprin jaio zen, Italia hegoaldean, eta Richard Wagner, Robert Schumann eta Giuseppe Verdi konpositoreekin konpartitu zuen bere mundualdiaren parte handi bat. Galdaragile familia bateko semea, orduko giro politikoan nahasi, eta Mediterraneo itsasoaz bestaldera jo zuen, harik eta Bermeora heldu zen arte. Haren arrastoari segika, XIX. mendeko Europa mendebaldean zabaldutako giza mapa bat eskaintzen du Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobelak. Beregainak diren atalekin eraiki du kontakizuna idazleak, elkarren segidan jarrita oihartzuna puskaz harago hedatzen dutenak; hitz lauz eta urarena halako musika itsaskorrez. Osorik irakur dezakezue sarean.

maiatza
27
24
June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du maiatzaren 27an (astelehena) 19:00etan Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan. Lisipe bilduma.

maiatza
27
24
Silvia Federici idazleak eta Amaia Astobiza Uriarte itzultzaileak Hitzak palmondo liburu berezia aurkeztuko dute Begonia Santa Cecilia margolariarekin maiatzaren 27an (astelehena) 19:00etan Gasteizko Artium museoan. Aurkezlea: Txalaparta argitaletxeko Garazi Arrula.

maiatza
24
24
Literaturia azoka eta literatur ekitaldien egitaraua maiatzaren 24tik (ostirala) 26ra (igandea) Zarautzen.

maiatza
24
24
Maddi Goikoetxea Juanenarekin Ura jaten liburuari buruz arituko dira berbetan maiatzaren 24an (barikua) 19:00etan Santutxuko Karmelan. Udaberri Bestiala.

maiatza
24
24
Silvia Federici eta Amaia Nausia idazleek Hitzak palmondo liburu berezia aurkeztuko dute maiatzaren 24an (ostirala) 18:00etan Iruñeko Txalaparta liburudendan. Aurkezlea: Uxue. Rey.

maiatza
24
24
Ilya Kaminsky idazlearen Odesan dantzan poema liburua euskartu du Eli Tolaretxipik eta maiatzaren 24an (ostirala) 12:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea zuria.
maiatza
24
24
Mari Luz Esteban idazlearen Manifestuak irekiko du gaur Literaturia Zarautzen. Ostean Iraia Elias, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola aktoreek (B)egira! ikuskizuna eskainiko dute Modelo aretoan.
Larunbatarekin, –maiatzak 25– liburu azoka izango egun osoan Lege zaharren plazako karpan, eta eguerdian eta arratsaldean liburu aurkezpenak Ahotsenean. Modelo aretoan, Komikigintza eta itzulpenak izango dituzte hizketagai Bego Montorio, Julen Gabiria eta Miel Anjel Elustondok. Patxi Zubizarretak Inuksuit ikuskizuna prestatu du eta Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburukoak kantu bihurtuko ditu zenbait musikariren laguntzaz.
Igandean –maiatzak 26– Gorka Arrese eta Harkaitz Cano solasaldian arituko dira: Gehiago gustatu zitzaidan aurreko zure liburua.

maiatza
23
24
Jon Alonso idazleak Amaiur bat urtero aurkeztuko du maiatzaren 23an (ortzeguna) 19:30ean Aldudeko liburutegian. Baigorri Aldude Ortzaizeko irakurle taldeak antolaturik.

maiatza
23
24
Xamar idazleak Bizi aroak herri kultura saiakera berria aurkeztuko du jendaurrean maiatzaren 23an (osteguna) 18:30ean Agoitzen, Euskararen etxean.

maiatza
22
24
Silvia Federici idazleak eta Amaia Astobiza Uriarte itzultzaileak Hitzak palmondo liburu berezia aurkeztuko dute Begonia Santa Cecilia margolariarekin maiatzaren 22an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Aurkezlea: Txalaparta argitaletxeko Garazi Arrula.

maiatza
22
24
June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du maiatzaren 22an (asteazkena) 11:30ean Donostiako udal liburutegian. Lisipe bilduma.

maiatza
22
24
Gai korapilatsua da haurdunaldi subrogatuena, eta Lisipe bilduma feministaren 14. aldeak horri heldu nahi izan dio, June Fernandezen lumatik. Aingeruak eta neskameak izenburuko kazetaritza-saiakeran, ordezkapen bidezko ernalketak planteatzen dituen ertz ugariri buruzko analisi feministak plazaratzen ditu, jarrera moraletatik harago. Zein izan daiteke bidea emakumeen eta umeen eskubideak defendatzeko, gorputz autonomia errespetatzeko, ugalketa-merkatuen gosea frenatzeko eta punitibismoaren lokatzetan ez erortzeko?
