Aza 22 13

Koldo Izagirreren errezitaldiak

Parisen bizi naiz poema liburu berrian oinarrituta, Koldo Izagirrek errezitaldiak egingo ditu datorren astetik aurrera. Lehendabizikoa Zarauzko Garoa liburu-dendan izango da, azaroaren 28an arratsaldeko 19:30ean. Hurrengoak: abenduaren 2an Urdulizen, abenduaren 8an Durangon (Ahotsenean), abenduaren 19an Donostian (Intxaurrondon), abenduaren 27an Gernikan, urtarrilaren 2an Larrabetzun, urtarrilarren 16an Oreretan, urtarrilaren 21ean Gasteizen, urtarrilaren 23an Durangoko Hitz liburu-dendan.

Aza 21 13

Intemperies Zarautzen

Lourdes Oñederraren Intemperies nobelaz ariko dira azaroaren 21ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.

Aza 21 13

Aiztoa eta arkatza Larrabetzun

Aiztoa eta arkatza liburuaz jardungo dute Irati Jimenezekin azaroaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza 21 13

Koldo Izagirreren hitzaldia Bilbon

“Zorrotzako portuaren errealismoa” hitzaldia egingo du Koldo Izagirrek azaroaren 21ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren aretoan. Musika: Joseba Tapia.

Aza 21 13

Egia esan Narbarten

Peru Magdalenaren Egia esan nobela aztertuko dute azaroaren 21ean (osteguna) 19:00etan Narbarteko udaletxean.

Aza 21 13

Made in Galizia Bermeon

Sechu Senderen Made in Galizia liburuaz ariko dira azaroaren 21ean (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Aza 21 13

Garbiketa Getarian

Sofi Oksanenen Garbiketa nobela aztertuko dute azaroaren 21ean (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Aza 20 13

Zintzoen saldoan Leioan

Jon Alonsoren Zintzoen saldoan nobela aztertuko dute azaroaren 20an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Aza 20 13

Euli-giro Bedian

Uxue Alberdirekin Euli-giro ipuin liburuaz mintzatuko dira azaroaren 20an (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.

Aza 20 13

Xabier Amurizaren hitzaldia Bilbon

Xabier Amurizak Arestiren koplak ahoan hitzaldia eskainiko du azaroaren 20an (azteazkena) 19:00etan

Aza 19 13

Amaia Lasaren hitzaldia Bilbon

Amaia Lasak Aresti oroituz hitzaldia eta Itziar Lakak Aresti euskaldun berri hitzaldia egingo dituzte azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Aza 19 13

Dantzaldia Lasarten

Irene Nemirovskiren Dantzaldia nobelaz jardungo dute azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Lasarteko Villa Mirentxun.

Aza 19 13

Ezer ez Bolibarren

Janne Tellerren Ezer ez liburua aztertuko dute azaroaren 19an (asteartea) 17:00etan Ziortza-Bolibarko udaletxean.

Aza 19 13

Harrotasuna eta aurrejuzguak Bilbon

Jane Austenen Harrotasuna eta aurrejuzguak nobelaren itzulpen berritua aurkeztuko du Ana Isabel Moralesek azaroaren 19an (asteartean) 12:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Aza 16 13

Txinako literaturaz Zarautzen

Maialen Marin Txinako literaturaz mintzatuko da Literatura Eskolan azaroaren 16an (larunbata) 10:00etan Zarautz Sanzenea kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak