Mar 06 14
Kristalezko begi bat Bilbon
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz solasean ariko dira martxoaren 6an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Mar 06 14
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz solasean ariko dira martxoaren 6an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Mar 06 14
Bart, Kanarietan gaueko 11ak zirenean hil da Leopoldo Maria Panero poeta. Aspaldidanik eroetxe ezberdinetan ingresaturik, harat honat ibili da azken urteotan. Ez da aspaldi, urte mordo bat Arrasateko Santa Agedan egin zituela, eta orduan hitzaldi eta errezitaldi ugari eskaini zituen Euskal Herrian. Josu Goikoetxeak Paneroren zenbait poema hautatu eta euskarari ekarriak gunean ditugu orain irakurgai.
Mar 06 14
Iñaki Irasizabalek Odolaren deia nobela aurkeztuko du martxoaren 6an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar 06 14
Orain hamar urte, 2004ko martxoaren 6an hil zen Luisa Villalta poeta galiziarra, 46 urte zituela. Manoel Antonio, Luis Seoane, Xose Luis Mendez Ferrin eta abarren ildoa sakontzen duen belaunaldikotzat aurkeztu zigun Itxaro Bordak 1994an, Maiatz aldizkarian haren zazpi poema euskaratu eta aurkeztu zituenean. Hemen eskaintzen dizkizuegu poemok.
Mar 05 14
Uxue Alberdi Euli-giro liburuari buruz berbetan arituko da martxoaren 5ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.

Mar 05 14
Itxaso Martinekin Ni, Vera nobelaz berbetan ariko dira martxoaren 5ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko Liburutegian.

Mar 05 14
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira martxoaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Berangoko kultur etxean.

Mar 04 14
Fermin Etxegoienen Zinegotzia nobelaz jardungo dute martxoaren 4an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Mar 03 14
Duela 555 urte, 1459ko martxoaren 3an hil zen Ausias March, Erdi Aroko poeta katalan handia, Valentzierazko Urrezko Mendea deitutakoaren ordezkari gorena. Bere kantu ezagunenetan trobadoreen ildotik aldendu zena, bere poesiak eragin handia izan zuen Erdi Aroko beste hainbat egilerengan. Ibon Sarasolak ekarri zituen euskarara haren zazpi poema, 2002an Hegats aldizkarian plazaratuak, orain hemen aurkezten dizkizuegunak.
Mar 03 14
2014ko otsailaren 5ean beteko zituzkeen 100 urte William S. Burroughsek, AEBetako idazle handiak. Malditismoaren ikurretako bat, beat belaunaldiaren ordezkari, efemeridearen karietara haren ipuin bat ekarri du euskarara Danele Sarriugartek, Apaiza, halaxe deitzen zioten. Kolaborazio berezian Kurt Cobainek izen bereko kantua egiteko baliatu zuen ipuin hau, 1973ko Exterminator bilduman argitaratua, Elearazi webgunean irakur daiteke euskaraz.
Ots 28 14
Iñaki Irasizabalen Bizkartzainaren lehentasunak nobelaz solas egingo dute otsailaren 28an (ostirala) 19:00etan Iruñean, Txantreako Biltokin.

Ots 27 14
Nancy Huston Jaiotze markak nobelaz ariko dira otsailaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

Ots 27 14
Irati Jimenezekin Nora ez dakizun hori nobelaz ariko dira otsailaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Ots 26 14
Harkaitz Canok Txalorik ez, arren liburua aurkeztuko du otsailaren 26an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Le Bukowskin. Argitaletxea: Edo!

Ots 26 14
Joxe Azurmendiren Barkamena, kondena, tortura saiakera aztertuko dute otsailaren 26an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.
