Api 25 14

Lotsaizuna Iruñean

J.M Coetzeeren Lotsaizuna liburua aztertuko dute apirilaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Api 25 14

Errezitaldia Durangon

Munduko Poesia Kaierak bildumako Trakl, Marçal eta Cesaire idazleen poema irakurraldia izango da apirilaren 25ean (ostirala) 19:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian. Irakurleak: Peru Magdalena, Leire Bilbao, Paddy Rekalde eta Beñat Sarasola.

Api 25 14

“Gabrielen lekua” Bergaran

“Gabrielen lekua” sentikaria izango da apirilaren 25ean (ostirala) 19:00etan Bergarako Zabalotegin.

Api 25 14

Euli-giro Bergaran

Uxue Alberdirekin Euli-giro ipuin liburuaz ariko dira apirilaren 25ean (ostirala) 18:30ean Bergarako Angiolillo liburutegian.

Api 24 14

Baita hondakinak ere Zarautzen

Iñigo Astizen Baita hondakinak ere poema liburuaz ariko dira apirilaren 24an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.

Api 24 14

Zwei Frauen Iruñean

Joxean Agirreren Zwei Frauen nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 24an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Sanduzelaiko liburutegian.

Api 24 14

Zorion handiegia Larrabetzun

Alice Munroeren Zorion handiegia eta Mo Yanen Hori da umorea, maisu! liburuak aztertuko dituzte apirilaren 24an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.

Api 24 14

Bulkada Getarian

Jon Benitorekin Bulkada poema liburuaz ariko dira apirilaren 24an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Api 24 14

Alejo Carpentierren kronikak Euskal Herrian zehar

Gaurko egunez hil zen Alejo Carpentier idazle kubatarrari sona handiena eleberriek eta musika lanek eman bazioten ere, haren ekoizpenik oparoena kazetari legez egindakoa izan zen. 1933an, Frantzian erbesteratua zelarik, Euskal Herria zeharkatu zuen trenez, han-hemen geldialditxo batzuk eginez. Bidaia haren kronika Carteles aldizkarian argitaratu zuen: Historiarik gabeko bidaia baten kronikak. Koldo Izagirrek euskaratutako lerrootan, herri ugariren inguruko deskripzioak eta gogoetak irakur daitezke: Baiona, Miarritze, Hendaia, Irun, Hondarribia…

Api 23 14

Maitalea Donostian

Marguerite Durasen Maitalea nobelaren irakurketa publikoa egingo dute apirilaren 23an (asteazkena) 13:00etan Donostiako Gipuzkoa Plazan, Liburu Azokan.

Api 23 14

Pepe Artolari omenaldia Donostian

Pepe Artolari omenaldia egingo diote apirilaren 23an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Gipuzkoa Plazan, Liburu Azokan.

Api 22 14

Hodeiak zapatetan, Mikel Etxabururen poema berriak

Preso egon denaren gogoa kartzelara itzultzen da beti; hainbat sarriago, hurbil den epaiketa zital baten zain baldin badago. Mikel Etxaburuk apirilaren 28an jendaurrean aurkeztuko du bere bigarren poema liburua, Hodeiak zapatetan, maitasuna eta askatasuna dituena gai nagusiak. Hitz biluzien jaiduraz, joskera apalen zale, molde soilen bitartez kantatuko ditu Mikel Etxaburuk oroitzapenak eta desirak, aberriaren ardura eta kartzelaren samina, bakardadea eta amets egiten segitzeko grina.

Api 21 14

“Munduko Poesia da Gurea” hitzaldiak Durangon

“Munduko Poesia da Gurea” hitzaldi sorta eskainiko dute Koldo Izagirrek eta Gotzon Barandiaranek apirilaren 21etik 25era, bost egunez, goizeko 10:00etatik 12:00etara Durangoko Plateruena kafe antzokian.

Api 19 14

“Gabrielen lekua” Baigorrin

“Gabrielen lekua” sentikaria izango da apirilaren 19an (larunbata) 19:00etan Baigorrin.

Api 19 14

Gabriel Garcia Marquezen heriotzarenean

Apirilaren 17an hil zen Gabriel Garcia Marquez idazle kolonbiarra, errealismo magikoa deitu izan denaren adierazlerik gorenetarikoa. Bere idazlanetan fantastikoa eta erreala maisuki uztartu ohi ditu, Hego Amerikako bizitza eta gatazkak islatuz. Oparoa da Garcia Marquezen liburuak euskaraz irakurtzeko aukera, lau liburu hauexek: Heriotza iragarritako baten kronika (1982, Xalbador Garmendia), Jenerala bere laberintoan (1990, Xabier Mendiguren Bereziartu), Koronelari ez dio inork idazten (1992, Tomas Sarasola) eta Naufrago baten kontakizuna (1998, Eneko Barrutia). Horiez gain, pieza txikiagoak ere argitaratu dira aldizkarietan edo bildumetan, besteak beste, orain eskaintzen dizkizugun Zerbait izugarri gertatu behar da herri honetan (1985, Joseba Sarrionandia / Mitxel Sarasketa) eta Horietako egun batean (1994, Gillermo Etxeberria).

Agenda

Efemerideak

Kritikak