maiatza 13 14

Lima Barretoren ipuin bat

Afonso Henriques de Lima Barreto brasildar idazle eta kazetaria Rio de Janeiron jaio zen 1881ean, eta 1922an hil hiri berean. Oso kritiko zorrotza izan zen bere garaiko sistema politikoarekin, eta gizarte-pribilegioak zein arrazakeria salatu zituen engaiamendu handiz. Gizarteko apalenen ahotsa izan zen, ahotsik gabeena. Lima Barreto mulatoa zen eta gertutik bizi behar izan zituen bidegabekeria eta mespretxua. Bizitzako azken urteak ospitale psikiatriko batean eman zituen, idazteari behin ere utzi gabe. XIX. mendeko errealismoari atxiki zitzaion, baina haren estiloa ez zen batere apaindua izan: bizi-bizia zen, kalekoa, manierismorik gabekoa. Denetariko generoak landutakoa, haren lanik nabarmenenak dira, besteak beste, Triste Fim de Policarpo Quaresma eleberria, Marginália artikulu-bilduma eta Cemitério dos Vivos hil ostean argitaraturiko zoroetxeko kronika laburra. Euskaraz irakur daiteke orain, Iñigo Roquek euskaratu baitu Kalifornia Berria ipuina, gaur eskaintzen dizueguna.

maiatza 12 14

Errezitaldia Gasteizen

Nerea Gallastegik eta Edu Zelaietak errezitaldia egingo dute maiatzaren 12an (astelehena) 19:30ean Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako liburutegian.

maiatza 12 14

Bazterrekoak Azpeitian

Xabier Aldairen Bazterrekoak ipuin liburuaz solas egingo dute maiatzaren 12an (astelehena) 18:00etan Azpeitiko liburutegian.

maiatza 12 14

Zorion handiegia Igorren

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute maiatzaren 12an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxea.

maiatza 11 14

“Gabrielen lekua” Oreretan

“Gabrielen lekua” sentikaria izango da maiatzaren 11n (igandea) 19:00etan Oreretako Niessenen.

maiatza 10 14

Literatura Eskola Gasteizen

Gerardo Markuleta euskarara ekarritako poesiaz mintzatuko da Literatura Eskolan maiatzaren 10ean (larunbata) 10:00etan Gasteizko El Pilar gizarte etxean.

maiatza 09 14

“Gabrielen lekua” Elgoibarren

“Gabrielen lekua” sentikaria izango da maiatzaren 9an (ostirala) 20:30ean Elgoibarko antzokian.

maiatza 09 14

“Hondakindegia” Larraintzarren

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute maiatzaren 9an (ostirala) 19:30ean Larraintzarko Bentan.

maiatza 09 14

Apirila Ean

Iñigo Aranbarrirekin Apirila nobelaz jardungo dute maiatzaren 9an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

maiatza 09 14

Ibilbide literarioa Donostian

Pepe Artolari buruzko ibilaldi literarioa egingo da maiatzaren 9an (ostirala) 18:00etan Donostiako Usandizaga plazatik abiatuta.

maiatza 08 14

“Etxepare Rap” Zarautzen

Imanol Epeldek “Etxepare Rap” eskainiko du maiatzaren 8an (osteguna) 21:30ean Zarauzko Arrano tabernan.

maiatza 08 14

Auzoak Iruñean

Urtzi Urrutikoetxearen Auzoak liburuaz solas egingo dute maiatzaren 8an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

maiatza 08 14

Madame Bovary Gasteizen

Gustave Flauberten Madame Bovary nobela aztertuko dute maiatzaren 8an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

maiatza 08 14

Nevadako egunak Donostian

Bernardo Atxagak Nevadako egunak nobelako pasarteak irakurriko ditu maiatzaren 8an (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Musika: Anari.

maiatza 08 14

Jakobian eraikina Basaurin

Al Aswaniren Jakobian eraikina nobela aztertuko dute maiatzaren 8an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak