Eka 11 24

June Fernandez Aingeruak eta neskameak Larrabetzun

June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du ekainaren 11an (asteartea) 19:00etan Larrabetzun. Lisipe bilduma.
junelarrabetzu

Eka 11 24

Patxi Larrion Feriatzaileak Berriozarren

Patxi Larrionen Feriatzaileak liburuari buruz arituko dira ekainaren 11an (asteartea) 19:00etan Berriozarko irakurle taldean.

Eka 09 24

Pruden Gartzia Euskaldun fededun Iruñean

Pruden Gartziak Euskaldun fededun aurkeztuko du Imanol Satrustegirekin ekainaren 9an 18:30ean Iruñeko liburu azokan.

Eka 09 24

Iñigo Astiz eta Alberto Barandiaran Monogamoak Iruñean

Iñigo Astizek Monogamoak  liburu berria aurkeztuko du Alberto Barandiaranekin ekainaren 9an 12:00etan Iruñeko liburu azokan.
Monogamoak - Iñigo Astiz - altuan

Eka 08 24

Itxaro Borda bazkide kuttun Txantreako Biltokin

Itxaro Borda idazlea bazkide kuttun izendatuko dute ekainaren 8an (larunbata) 12:30ean Iruñeko Txantrea auzoko Euskaldunon Biltoki elkartean.
biltokiBorda

Eka 08 24

Gabriel Aresti Mundakan

Edorta Jimenez idazlea gidari dela Gabriel Aresti Mundakan ibilbidea egingo dute ekainaren 8an (zapatua) 11:00etan Mundakako plazatik hasita.
arestiMundakan

Eka 07 24

Mikel Etxaburu Manttalingo alaba Saturraranen

Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poema liburuan oinarritutako  errezitaldi musikatua egingo du ekainaren  7an (ostirala) 19:00etan Mutrikun, Saturraranen.
saturraran

Eka 07 24

June Fernandez Aingeruak eta neskameak Zarautzen

June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du ekainaren 7an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan. Lisipe bilduma.

aingeruZarautz

Eka 07 24

Itxaro Borda 50 urteko literatur ibilbidea aztertzen Hendaian

Itxaro Borda euskal idazleak bere ibilbidearen 50 urteak errepasatuko ditu, berak idatzitako lanen hautaketa baten bidez ekainaren 7an (ostirala) 19:00etan Hendaiako La grande illusion liburudendan.
itxarobordarekin

Eka 06 24

Alice Munroren Asunak

2024ko maiatzaren 13an zendu zen Alice Munro idazlea, jaioterri izan zuen Kanadan. Literatura unibertsaleko izen ezinbestekoa (Nobel saria jaso zuen 2013an), ipuin-idazle gorenetako bat da Munro. Bi liburu irakurri ahal zaizkio euskaraz, Zorion handiegia (Meettok, 2012) eta Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Erein-Igela, 2018). Isabel Etxeberria Ramirezek euskaratuko obra honetako ipuin bat dakargu: Asunak. Literatura Unibertsala sailean argitaratu zen ipuin-bilduma honetako narrazio bat ere entzungai da Xerezaderen Artxiboa webgunean.

munro

Eka 06 24

Poesia mailu bat da literatur jaialdia Gasteizko gaztetxean

Poesia mailu bat da literatur jaialdia Gasteizko Azpimarra irakurle taldeak antolatuta Martin Bidaur, Uxue Apaolaza eta Joseba Sarrionandia  idazleen solasaldia izanen da ekainaren 6an (osteguna) 18:30ean Gasteizko gaztetxean. Horrez gain, itzulpen tailerra, poesia errezitaldia, kantaldia, erakusketa eta Zaballako espetxeko presoentzako liburu bilketa egingo dute.
poesiamailuGasteiz

Eka 06 24

Juana Dolores Girgileria

Juana Dolores idazlearen Girgileria poema liburua euskaratu du Maider Ramirez Martinek eta ekainaren 6an (osteguna) 11:00etan aurkeztuko dute  Donostiako Plaza berriko liburutegiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Katakrak.

girgileria

Eka 06 24

Ibon Martin Kaioen ordua

Ibon Martin idazlearen Kaioen ordua euskaratu du Aiora Jakak eta ekainaren 6an (osteguna) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako Elkar liburudendan.

Eka 06 24

Kirmen Uribe Bilbao New York Bilbao irakurraldia Bilbon

Kirmen Uribe idazlearen Bilbao New York Bilbao nobela irakurriko dute jarraian ekainaren 6an (osteguna) Bilboko Arriaga antzokitik.
bilbao-new-york-bilbao-kartela

Eka 05 24

Julia Itoiz Amets egiten duen basoa Iruñeko liburu azokan

Julia Itoizek Amets egiten duen basoa aurkeztuko du ekainaren 5ean 19:30ean Iruñeko liburu azokan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak