maiatza 20 14

Gerra txikia, Lander Garroren nobela berria

Bihar, maiatzak 22, Donostian Lander Garrok bere bigarren nobela aurkeztu aurretik, sarean eskaintzen dizugu osorik. Gerra txikia eleberriko protagonista Xabi Ugarte da. Aita errefuxiatua denez, Hendaiara joango da bizitzera familia osoa. GAL garaia da, zelatan daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, atxiloketak, deportazioak… Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak, hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen musua. Abenturak eta garai krudelen oroitzapenak, biek bat egiten dute kontakizunean.

maiatza 17 14

Lasai, ez da ezer gertatzen Donostian

Ana Malagonek Lasai, ez da ezer gertatzen liburuko mikro ipuinak irakurriko ditu maiatzaren 17an (larunbata) 18:00etan Donostiako Benartegi baserrian.

maiatza 15 14

Irakurraldia Gasteizen

Manex Agirrek eta Gaizka Amondarainek “Berramatzea” eskainiko dute maiatzaren 15ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako liburutegian.

maiatza 15 14

Atzerri Markinan

Mikel Antzaren Atzerri nobelari buruz ariko dira maiatzaren 15ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

maiatza 15 14

Zwei Frauen Tolosan

Joxean Agirreren Zwei Frauen nobelari buruz jardungo dute maiatzaren 15ean (osteguna) 19:00etan Tolosako liburutegian.

maiatza 14 14

Itxaro Bordaren errezitaldia Baionan

Itxaro Bordak errezitaldia eskainiko du maiatzaren 14an (asteazkena) 20:30ean Baionako Euskal Museoan.

maiatza 14 14

Hiru gutun Iruñetik Gasteizen

Patxi Zubizarretarekin Hiru gutun Iruñetik nobelaz solastatuko dira maiatzaren 14an (asteazkena) 19:30ean Gasteizen, Judimendiko Gizarte Etxean.

maiatza 14 14

Libertitzeaz Baionan

Antton Lukurekin Libertitzeaz liburuari buruz solastatuko dira maiatzaren 14an (asteazkena) 19:00etan Baionako Euskal Museoan.

maiatza 14 14

Bilbao-New York-Bilbao Leitzan

Kirmen Uriberekin Bilbao-New York-Bilbao nobelaz solas egingo dute maiatzaren 14an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.

maiatza 14 14

Gogoetak, Xipri Alberbide

Xipri Alberbidek Gogoetak liburua aurkeztuko du maiatzaren 14an (asteazkena) 18:30ean Baionako Euskal Museoan. Argitaletxea: Maiatz.

maiatza 14 14

Harri eta herri, 50 urte

Gaurko egunez 1964an plazaratu zen Gabriel Arestiren Harri eta herri, Kuliska Sorta bilduman (55. zenbakia), Zarauzko Itxaropenak inprimatua. Argitalpena 972 alekoa izan zen; horietatik 480 harpidedunei bidali zitzaizkien, 80 hartu zituen idazleak, 29 zentsurara eta lege gordailura eta liburutegietara eraman zituzten, eta gainerakoak dendetara zabaldu ziren. Profeta bati izeneko poeman Arestik berak argi azaltzen du bere poetikaren ardatzetako bat: “Nire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu nuen debalde, eta debalde ematen diot herriaren belarriari”. Harri eta herri liburuak zalaparta sortu zuen, Zeruko Argia astekariaren ekaineko eta uztaileko artikuluak lekuko. Irailaren 19an, Donostiako Udal Liburutegian egindako hitzaldian Arestik Egia bat esateagatik eta Nire aitaren etxea irakurri zituen, Patxi Mujikaren grabazioari esker jasoak izan direnak. Liburuaren lehen edizioari Juan San Martinek egin zion hitzaurrea, eta 2000. urtean egindako edizio berrian Koldo Izagirrek idatzi zuen sarrera.

maiatza 13 14

Errezitaldia Baionan

Itxaro Bordak errezitaldia egingo du maiatzaren 13an (asteartea) 20:30ean Baionako Euskal Museoan.

maiatza 13 14

“Etxepare Rap” Donostian

Imanol Epeldek “Etxepare Rap” eskainiko du maiatzaren 13an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

maiatza 13 14

Mahai-ingurua Baionan

Paulo Iztuetak eta Emilio Lopez Adanek mahai-inguruan parte hartuko dute maiatzaren 13an (asteartea) 19:00etan Baionako Euskal Museoan. Aurkezlea: Eric Dicharry.

maiatza 13 14

Maiatz aldizkaria Baionan

Maiatz literatur aldizkariaren 58. zenbakia aurkeztuko du Lucien Etxezaharretak maiatzaren 13an (asteartea) 18:30ean Baionako Euskal Museoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak