Urr 22 14

Erraiak Donostian

Danele Sarriugarteren Erraiak nobela itzultzen ariko dira Edurne Alegria, Esti Lizaso, Miren Iriarte eta Elizabete Manterola bi egunez, eta jardun horren emaitza erakutsiko dute jendaurrean urriaren 22an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Garoa liburu-dendan.

Danele Sarriugarte

Urr 22 14

Garbiketa Arrasaten

Sofi Oksanenen Garbiketa nobela aztertuko dute urriaren 22an (asteazkena) 18:15etan Arrasateko liburutegian.

Urr 22 14

Martin Iturbe Balda,
literatur sarien amarruan

Martin Iturbe Baldaren Bizitzako urratsetan (CAP, 1973) eta Asekaitz (CAP, 1974) poema bildumak, oro har eta bereziki poesia sailean Irun Sariak hamarraldi horretan izan zirenaren eredua izan litezke: topikoen zakua, arrunkeriaren biltegia. Gizon izatearen gurutzea, kezkaren kezka, ilunpean argirik ez… Planteamendu xaloak, garapen xaloak, ideia xaloak. Modernitate kutsu edo sarien oinarrietan ezarritako lerro kopurua betetze aldeko amarru, hitz batek, bik edo hiruk osatzen dituzte lerroak, zutabe-poemak sortuz. Horrek ere zirriborro efektua egiten du. Urteak behar izan zituzten Irun sariek, egia esan, idazle idazleagoen estimua jaso arte. Argitaletxe batek eskaini zion Kutxari sarituak argitaratzea prestigioa eta zabalkundea azkartzearren, baina Kutxak jarraitu du, egundaino, argitalpenak egiten.

Urr 21 14

Nevadako egunak Lasarte

Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuaz mintzatuko dira urriaren 21ean (asteartea) 19:00etan Lasarteko Villa Mirentxun.

Urr 20 14

Paradisu zinemak Igorren

Aritz Arrizabalagaren Paradisu zinemak nobelaz mintzatuko dira urriaren 20an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Urr 18 14

Larremotzetik Iruritan

Hasier Larretxeak Larremotzetik liburua aurkeztuko du urriaren 18an (larunbata) 19:00etan Iruritako Jauregian.

Urr 17 14

Orpoz orpo Izuran

Ernesto Pratek Orpoz orpo liburua aurkeztuko du urriaren 17an (ostirala) 20:00etan Izurako Ametzenia ostatuan.

Urr 17 14

“Hondakindegia” errezitaldia Bergaran

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute urriaren 17an (ostirala) 20:00etan Bergarako Zabalotegin.

Urr 17 14

Dalloway andrea, Virginia Woolf

Virginia Woolfen Dalloway andrea eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko aingerua hiltzea aurkeztuko dituzte liburu bakarrean urriaren 17an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon. Argitaletxea: Edo!

Urr 17 14

Euli-giro Baionan

Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuaz solas egiten dute urriaren 17an (ostirala) 14:00etan Baionako Mediatekan.

Urr 16 14

“Etxepare rap” Itziarren

Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du urriaren 16an (osteguna) 21:30ean Itziarko Andutz biltokian.

Urr 16 14

Lasai, ez da ezer gertatzen Oiartzunen

Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen ipuin liburuaz solas egingo dute urriaren 16an (osteguna) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.

Urr 16 14

Erraiak Sopelan

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz jardungo dute urriaren 16an (osteguna) 19:00etan Sopelako Kurtzio kultur etxean.

Urr 16 14

Post-it bizitzak Larrabetzun

Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak liburuaz jardungo dute urriaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urr 16 14

Munduko Poesia Kaierak errezitaldia Donostian

Munduko Poesia Kaierak bilduman Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandez idazleen antologia berriak aurkeztuko dituzte errezitaldi bidez Angel Errok, Koldo Izagirrek eta Josu Landak urriaren 16an (osteguna) 19:00etan Donostiako Bukowski tabernan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak