Aza 14 14
Musika airean Beasainen
Karmele Jaioren Musika airean nobelaz jardungo dute azaroaren 14an (ostirala) 17:30ean Beasaingo Igartza jauregian.
Aza 14 14
Karmele Jaioren Musika airean nobelaz jardungo dute azaroaren 14an (ostirala) 17:30ean Beasaingo Igartza jauregian.
Aza 13 14
Eskualduna-n, Alemaniako enperadorearen erretratua egiten segitu du: hura zen gerla piztu zuena, haren handinahia zen gatazkaren sorburua. “Alemanak hurbiletik” sailean, Jean Etxeparek gai klasiko bat landu du: 70eko gerlatik 14kora, alemanak beren burua prestatzen ibili dira; Frantziako politikariak, berriz, nora ezean ibili dira. Noiz artio iraunen du gerlak? Hainbat aldiz azaltzen den galdera da hori: erreketan sartuak gerla egiteko molde berri honekin, luze iraun dezake: “horra zertako baziren uste zutenak, gerla hunek ez zezakela iraun bizpahiru aste baino gehiago”. Gerlarien berrietan behin eta berriz agertzen den ideia da hori: “Noiz artio othe gira hemen? Hori dakiena ixilik dago”. Kirikiñok, Euzkadi-n, lubakiak egitera behartua izan zen nafar baten abenturen berri emanen digu, bai eta doixtarren basakerien berri ere Charleroin.
Aza 13 14
Maite Gurrutxagaren Habia obraz ariko dira azaroaren 13an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Aza 13 14
Ernesto Pratekin Orpoz orpo nobelari buruz hizketan ariko dira azaroaren 13an (osteguna) 19:00etan Zarautzeko Putzuzulo gaztetxean.
Aza 13 14
Jose Luis Otamendik Kapital publikoa poema liburu berria aurkeztuko du azaroaren 13an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 12 14
Urari ostutako poemak liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Pako Aristik azaroaren 12an (asteazkena) 20:00etan Pasai Donibaneko Hugo Enean.

Aza 12 14
Juan Kruz Igerabideren Zangotraba nobelaz jardungo dute azaroaren 12an (asteazkena) 19:00etan Ordiziako Barrena jauregian.
Aza 12 14
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz ariko dira azaroaren 12an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Ibaiondo liburutegian.

Aza 12 14
Jean Echenozen Lasterka nobela aztertuko dute azaroaren 12an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Aza 12 14
Jim Thompsonen 1280 arima nobela aztertuko dute azaroaren 12an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.
Aza 12 14
Jendaurrean aurkeztu aurretik sarean osorik eskaintzen dizugu Jose Luis Otamendiren poema liburu berria: Kapital publikoa. “Denona den hori da kapital publikoa” diosku Otamendik, “inork beretzat bakarrik hartzerik ez daukana: gabiltzan kalea, arnasten dugun airea, mintzo garen hizkuntza, pertsonak, oroitzapenak, egunkaria, sentimenduak”. Gogoeta sozial eta politikoetatik abiatu eta eguneroko bizimodu intimorainoko bidaia bat erakusten digu. “Galtzerik nahiko ez nituzkeenak, salatzeko modukoak iruditzen zaizkidanak, babestu beharreko jotzen ditudan gauzak dira poema hauen muina. Kapital publikoa zaindu beharreko mundu egingarrien aukera da”.
Aza 12 14
Garazi Kamiok Orube abandonatuak nobela aurkeztuko du azaroaren 12an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburu-dendan.

Aza 11 14
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du azaroaren 11n (asteartea) 20:00etan Iruñeko Gurutze Plazako institutuan.
Aza 11 14
Martin Ugalderen obra literarioaz solas egingo dute Joan Mari Torrealdaik eta Anjel Lertxundik azaroaren 11n (asteartea) 19:00etan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.
Aza 11 14
Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez ipuin liburuaz jardungo dute azaroaren 11n (asteartea) 19:00etan Sopelako Kurtzio kultur etxean.