Urt 21 15

Saguak eta gizonak Leioan

John Steinbecken Saguak eta gizonak nobela aztertuko dute urtarrilaren 21ean (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Urt 21 15

Kristalezko hiria Elorrion

Paul Austerren Kristalezko hiria aztertuko dute urtarrilaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Elorrioko liburutegian.

Urt 21 15

Euli-giro Iurretan

Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuaz berba egingo dute urtarrilaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Urt 21 15

Kapital publikoa Iruñean

Jose Luis Otamendik Kapital publikoa errezitaldia egingo du urtarrilaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Katakraken.

Urt 21 15

Nevadako egunak Tolosan

Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuaz mintzatuko dira urtarrilaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako liburutegian.

Urt 21 15

Herensuge gorriaren urtea Baztanen

Eneko Aizpuruaren Herensuge gorriaren urtea nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Baztanen, Anizko elkartean.

Urt 20 15

Erraiak Zumaian

Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelaz solasean ariko dira urtarrilaren 20an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Danele Sarriugarte

Urt 17 15

Argiaren alaba Markinan

Yolanda Arrietarekin Argiaren alaba liburuaz ariko dira urtarrilaren 17an (larunbata) 12:00etan Markina-Xemeingo Uhagon kultur etxean.

Urt 17 15

Ayalderen mendeurrenez,
Ibar ixillean

Antonio Valverde Ayalde duela ehun urte jaio zen, 1915eko urtarrilaren 17an. Errenterian sortua erroak Irunen zeuzkan inprimatzaile familia batean, etxeko langintzari jarraitu zion Donostian, hainbat lan eder argitaratuz eta grafikagintzako artistak formatuz. Ayalde rara avis dugu Euskal Herrian: lantegiburua eta artista, burgesa eta kultua, margolaria eta idazlea. Herrimaitalea izaki, baitezpadakoa gertatu zitzaion euskara: ikasi, landu, idatzi… eta nortasun handiko obra moderno bat osatu zuen gure hizkuntzan, hala poesian nola artikulugintzan eta ipuingintzan, hil zen urtean bertan (1970) antolatu zuen Ibar ixillean bilduman dasta genezakeena. Prosalari-poeta eta margo-marrazkilari honen obraren omenaldi txiki gisa, bilduman apaingarri txertatu zituen irudiak ere ematen dizkizuegu.

Urt 16 15

Kapital publikoa Ean

Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa poema liburuaz berba egingo dute urtarrilaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

Urt 16 15

Harkaitz Canoren hitzaldia Bilbon

Harkaitz Canok “Fruitu arraroak” hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 16an (ostirala) 19:00etan Bilboko Alhondigan.

Urt 16 15

Nevadako egunak Miarritzen

Bernardo Atxagarekin Nevadako egunak liburuaz ariko dira urtarrilaren 16an (ostirala) 18:00etan Miarritzeko Mediatekan.

Urt 16 15

Ilbeltza Baztanen

Baztango idazleekin solasean ekimenekoek Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute ilbeltzaren 21etik 25era bitartean. Liburu aurkezpenak, Mariano Izetaren Dirua galgarri nobelaren berrargitalpena, Baztango kontu beltzak istorio kontaketa, mahaingurua, liburu erakusketa, susmagarrien gaua Iruritan, kronika beltz baten ibilaldia, bertso trama, … betea dator ilbeltza Baztan aldean.

Urt 15 15

Hori da umorea, maisu Markinan

Mo Yanen Hori da umorea, maisu aztertuko dute urtarrilaren 15ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urt 15 15

Kapital publikoa Larrabetzun

Kapital publikoa errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik urtarrilaren 15ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak