Urr
15
24
Miren Agur Meabe, Anjel Lertxundi eta Antton Valverde Hitzak hots emanaldian, euskal emakume idazleen poemak eta musika uztartuz urriaren 15ean (asteartea) 19:30ean Iruñeko Kondestablearen jauregian.

Urr
15
24
Santi Leone itzultzaileak Boris Pahor idazlearen Nekropolia aurkeztuko du urriaren 15 (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburudendan.

Urr
15
24
Iratxe Ormatza idazlearen Printzak begietan ipuin liburuaz berba egiteko elkartuko dira urriaren 15ean (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.
Urr
15
24
Marlen Haushofer idazlearen Horma izanen dute mintzagai urriaren 15ean (asteartea) 19:00etan Tafallako liburutegian.

Urr
13
24
Hasier Larretxeak Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da saiakera aurkeztuko du urriaren 13an (igandea) 12:00etan Elizondoko Txokoto ostatuan.

Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da” liburua urriaren 13an
12etan Elizondoko Txokoto tabernan
Urr
12
24
Harkaitz Canorekin egun osoko idazketa mintegia eginen dute urriaren 12an (larunbata) 9:30ean hasita, Kabon. Axut Harituz_
Urr
11
24
Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua musikaz lagundurik aurkeztuko du urriaren 11an (barikua) 21:00etan Lemoako Kotxepin kultur etxean.

Urr
10
24
Amélie Nothomb idazlearen Durduzaz eta dardaraz aztertuko dute urriaren 10ean (ortzeguna) 19:00etan Berriozarko liburutegian.

Urr
10
24
Ernest Hemingway idazlearen Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuari buruz arituko dira urriaren 10an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.
Urr
10
24
Leire Vargas idazlearen Bihotz-museo bat poema liburua aurkeztuko dute urriaren 10ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Urr
09
24
Urriaren 6an hil zen, duela 45 urte, Elizabeth Bishop poeta estatubatuarra, XX. mendeko poesia ingelesaren ahots handienetako bat. Munduari eta bizitza sozialari beti zeharka begiratu zion, halako distantzia batez, eta hori bere poesiagintzan islatzen da. Garaiko joera eta abanguardietatik at jardun zuena, edonola ere AEBetako orduko poeta garrantzitsuenek hartu zuten aintzat Bishopen poesía. Leire Vargasen itzulpenean, dozena bat poema irakur ditzakegu euskaraz.
Urr
09
24
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira urriaren 9an 18:00etan Elorrioko liburutegian.
Urr
08
24
Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa izango dute hizpide urriaren 8an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.
Urr
07
24
Uxue Alberdik Hetero liburu berria aurkeztuko du urriaren 7an (astelehena) 11:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Urr
07
24
Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez. Aitak —odolekoak, kulturalak, politikoak—, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; hiru laguneko gorputz bakar bat frenorik gabe aldapan behera; Zarautz, Elgoibar, Kuba —“desira aplastante bat”—; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia. Zortzi istorio askotariko eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik bere hirugarren narrazio liburuan. Zortzirak dituzue irakurgai sarean.
