Aza 16 24
Maddi Zubeldia Deserria haurtzaro eta Erran gabe doa Hazparnen
Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro eta Erran gabe doa eleberrien inguruko kalakaldia azaroaren 16an (larunbata) 10:00etan Hazparneko Mediatekan.

Aza 16 24
Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro eta Erran gabe doa eleberrien inguruko kalakaldia azaroaren 16an (larunbata) 10:00etan Hazparneko Mediatekan.

Aza 15 24
Joyce Carol Oates idazlearen Bortxaketa. Amodiozko istorio bat liburuari buruz arituko dira berbetan azaroaren 15ean (barikua) 19:00etan Eako Eskolondon.

Aza 15 24
1984ko azaroan, duela 40 urte, jo zuen goia Euskalduna ontziolako borrokak. Espainiako Gobernuak erabakitako industria-birmoldaketaren baitan lantegi erreferentziala izandakoa itxi zen, langile mordoa kalean utziz. Bilbo hainbat hilabetez su eta ketu zuten lantegi barneko eta Euskaldunako zubiko liskarrak, Poliziaren eta borrokan ari ziren langileen artekoak. 2010ean Susak argitaratutako Gotzon Barandiaran idazlearen Errotik eleberriak itxiera eta borroka horiek ditu hondoko paisaia, eta aita gaixoaren eta alabaren arteko harremanaren soinu-banda pilotakada- eta sirena-hotsez janzten da.
Aza 14 24
Katixa Agirrerekin Amek ez dute liburua izango dute solasgai azaroaren 14an (osteguna) 19:00etan Berriozarko liburutegian.

Aza 14 24
Eñaut Etxamendi Gilentegiko Gilen liburuaz mintzatuko da azaroaren 14an (osteguna) 19:00etan Ortzaizeko Menta liburudenan, Aldude Baigorri Ortzaizeko irakurle taldean.
Aza 14 24
Mikel Zubimendik idatzitako Han egon zen Jose Luis Elkororen biografiari buruz arituko dira berbetan azaroaren 14an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.
+.
Aza 14 24
Annie Ernauxen Idazketa labana bat da aurkeztuko du Leire Lakasta itzultzaileak azaroaren 14an (osteguna) 11:00etan Donostiako Liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
Aza 13 24
Itxaro Borda eta Juanjo Olasagarrek Queer literatura hartuko dute solasgai azaroaren 13an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laban.

Aza 13 24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Eider Beobide eta Xalba Ramirezek azaroaren 13an (asteazkena) 18:300ean Bilboko Zirikan.

Aza 13 24
Iratxe Ormatza idazlearen Printzak begietan ipuin liburuaz berba egiteko elkartuko dira azaroaren 13an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.
Aza 12 24
Marlen Haushofer idazlearen Horma liburuari buruz arituko dira azaroaren 12an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko mediatekan.
Aza 12 24
Jule Goikoetxeak Politeismo bastarta lau egun Angela Davisekin liburua aurkeztuko du azaroaren 12an (asteartea) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 11 24
Unai Elorriaga eta Iñigo Aranbarri Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobelari buruz arituko dira berbetan azaroaren 11an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Literaktum.

Aza 10 24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Eider Beobide eta Xalba Ramirezek azaroaren 10ean (igandea) 13:00etan Arrasateko Irati tabernan.
