Aza 21 24
Karmele Jaio Maitasun kapitala Eskoriatzan
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira azaroaren 21ean (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.
Aza 21 24
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira azaroaren 21ean (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.
Aza 20 24
Oihane Amantegi eta Amaia Astobiza Letrak eta bariazioak berbagai hartuta arituko dira elkarrekin azaroaren 20an (asteazkena) 19:30ean Zornotzako Txiri-txiri tabernan.

Aza 20 24
Christopher Okigbo idazlearen nigeriarraren poemak irakurri eta komentatuko dituzte azaroaren 20an (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko Dinamoan. Apoa.
Aza 20 24
Karmele Mitxelenaren Haragizko mamuak liburuari buruz solasean aritzekoak dira azaroaren 20an (asteazkena) 19:00etan Zaraitzuko irakurle taldean.

Aza 20 24
Juana Dolores idazlea eta Maider Ramirez Martin itzultzailea Girgileria poema liburua aurkezten egongo dira azaroaren 20an (asteazkena) 1900etan Iruñeko Katakrak liburudendan.

Aza 20 24
Mikel Zubimendik idatzitako Han egon zen Jose Luis Elkororen biografiari buruz arituko dira berbetan azaroaren 20an (asteazkena) 18:30ean Bergarako Irizar jauregian.
Aza 20 24
Hainbat nobela gogoangarriren idazlea izan zen Leonardo Sciascia, eta baita ipuin ederren egilea ere. Izen ezinbesteko bat XX. mendeko literatura unibertsalean, euskaraz ere irakur daiteke 1989ko azaroaren 20an hil zen autore italiarra. 1991n bi obra plazaratu ziren: alde batetik, 1973an Einaudirekin plazaratutako Il mare color del vino euskaratu zuen Josu Zabaletak Erein argitaletxearentzat, 13 kontakizuneko bilduma den Itsaso ardo kolorea. Bestalde, Literatura Unibertsala bildumaren baitan ibaizabalek Hontzaren eguna nobela argitaratu zuen, Koldo Bigurik itzulia. Osorik irakur daitezke biak. 2023an, berriz, bilduma berean Igela/Ereinek Todo modo eleberria kaleratu du, Gaizka Ugaldek euskaratua (lehen kapitulua irakurgai).
Aza 19 24
Uxue Alberdiren Hetero liburuari buruz arituko dira azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kultur gunean.

Aza 19 24
Mikel Ayllonen Hau ez da gerra bat liburuaren irakurketa dramatizatua azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko klubean. Literaktum.

Aza 19 24
Juana Dolores idazlearekin Girgileria poema liburuaren aurkezpena eta errezitaldia egingo du Maider Ramirez Martin itzultzaileak azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Liburutopian.

Aza 19 24
Lizar Begoña idazlearen Mundu zitalaren kontra nobelari buruz arituko dira azaroaren 19an (asteartea) 18:30ean Donostian, Egiako Teila fabrikan. Iraqueerle taldea.

Aza 18 24
Lide Hernando Muñoz Izotz ura nobelari buruz arituko da azaroaren 18an (astelehena) 19:00etan Soraluzeko Blues Hotsak irakurle klubean.

Aza 18 24
Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria hartuko du hizpide Danele Sarriugarterekin egingo duen solasaldian azaroaren 18an (astelehena) 19:00etan Donostiako San Jeronimoko udal liburutegian. Literaktum

Aza 18 24
Rakel Pardorekin solasean arituko dira Egurats zabaletako izendaezinak lanari buruz azaroaren 18an (astelehena) iluntzeko 18:00etan Anizko elkartean. Irakurleen asanblada.

Aza 17 24
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz solas egingo dute azaroaren 17an (igandean) Zarauzko Hiruputzu gaztetxean. Uhera irakurle taldea.
