maiatza 19 17

Arakistainen bidea, Fito Rodriguez

Fito Rodriguezek Arakistainen bidea antologia aurkeztuko du maiatzaren 19an (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.

maiatza 18 17

Koadernoa zuri Zarautzen

Arantxa Iturberen Koadernoa zuri kontakizunaz jardungo dute maiatzaren 18an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

maiatza 18 17

Solasaldia Baionan

Aingeru Epaltza, Luis Garde eta Rosa Arburua “Historia eta imaginarioa” solasaldian mintzatuko dira maiatzaren 18an (osteguna) 19:30ean Baionako Euskal Museoan.

maiatza 18 17

Maiatz aldizkariaren ale berria

Maiatz aldizkariaren 64 zenbakia aurkeztuko du Lucien Etxezaharretak maiatzaren 18an (osteguna) 19:00etan Baionako Euskal Museoan.

maiatza 18 17

Nola heldu naiz ni honaino? Larrabetzun

Kattalin Minerrekin Nola heldu naiz ni honaino? nobelaz berba egingo dute maiatzaren 18an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.

maiatza 18 17

Elkarrekin esnatzeko ordua Sopelan

Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz berba egingo dute maiatzaren 18an (osteguna) 19:00etan Sopelako kultur etxean.

maiatza 17 17

Su zelaiak Leioan

Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelari buruz mintzatuko dira maiatzaren 17an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

maiatza 17 17

Borda eta Gorostidi solasean Baionan

Itxaro Bordak eta Juan Gorostidik “Barkamena, damutzea eta urrikalmena literaturan” solasaldian parte hartuko dute maiatzaren 17an (asteazkena) 19:30ean Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 17 17

Frantzia eta Nazioa Baionan

Jean Louis Davantek Frantzia eta Nazioa saiakera aurkeztuko du maiatzaren 17an (asteazkena) 19:00etan Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 17 17

Jakobian eraikina Bilbon

Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina aztertuko dute maiatzaren 17an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

maiatza 17 17

Telleria eta gero, zer?, Ernesto Prat

Ernesto Pratek Telleria eta gero, zer? nobela aurkeztuko du maiatzaren 17an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

maiatza 17 17

Idazle didaktiko bat Galiziar letren egunerako

Dia das Letras Galegas izendatua dute galegoek aspalditik Maiatzaren 17a: halako egunez, 1863an, Rosalia de Castroren Cantares Gallegos argitaratu zen, Galiziako literaturaren Rexurdimento ekarri zuena, mende ilunen ondoko pizkundea, “izotz ondoko eguzkia”, Lizardiren baimenarekin. Aurten Carlos Casares idazleari eskaini diote egun hori eta urte osoa. (gehiago…)

maiatza 16 17

Mr. Señora Lasarten

Oier Guillanekin Mr. Señora antzerkiaz solas egingo dute maiatzaren 16an (asteartea) 18:30ean Lasarteko Ttakunenean.

maiatza 14 17

Freeport Ondarroan

Ander Odriozolarekin Freeport nobelaz solas egingo dute maiatzaren 14an (igandea) 11:00etan Ondarroako Arrigorrin.

maiatza 11 17

Baionak ez daki Donostian

Bea Salaberriren Baionak ez daki ipuin liburuaz jardungo dute maiatzaren 11n (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak