Aza 06 18
Azken aurreko manifestua Bilbon
Harkaitz Canok Azken aurreko manifestua irakurriko du azaroaren 6an (asteartea) 20:00etan Bilboko Biran.
Aza 06 18
Harkaitz Canok Azken aurreko manifestua irakurriko du azaroaren 6an (asteartea) 20:00etan Bilboko Biran.
Aza 06 18
Idurre Eskisabel Larrañagak Goseak janak poesia liburua aurkeztuko du azaroaren 6an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegian. Argitaletxea: Susa.

Aza 06 18
Sarean eskaintzen dizuegu osorik Idurre Eskisabel Larrañagaren aurreneko poema liburua, Goseak janak. Inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak ardazten dute liburua. Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan.
Urr 30 18
Yoseba Peñak bere azken nobela aurkeztuko du urriaren 30ean: Hariak. Aita aberatsaren nahiaren kontra, Zarautzera ezkonduko da Irene, eta hantxe biziko du 36ko gerraren aurreko giro nahasia. 50eko hamarkada bukaeran, oihartzun urrun bat da gerra Xexilirentzat. Han eta hemen entzundakoekin joango da osatzen gerrak kendu zionaren haria, eta senarrarekin eta ahizparekin ezagutuko du beste mundu baten aukera. Txiki fusilatzekotan direla panfletoak banatzea izango da Olatzen aurreneko ekintza politikoa. Handik gutxira hilko dute herrian guardia zibilen burua. Euskal Herriaren berrogeita hamar urteko intrahistoriari erreparatu dio Yoseba Peñak nobela honetan. Hiru belaunalditako emakumeen bidez, memoriaren transmisioan, justizian, kulpan arakatu du idazleak.
Urr 30 18
Yoseba Peñaren Hariak nobela aurkeztuko da urriaren 30ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko 2. solairuan.

Urr 27 18
Lisipe bildumak laugarren liburua argitaratu berri du, Ezagutzaren matazak, Emagin elkarte feministak idatzia. Mugimendu feministak eta ekinbide komunitarioek azalarazi dutenez, ezagutza elkarreraginean eta elkarlanean sortzen da beti. Hala izanda ere, egitura akademiko eta hierarkikoak dira nagusi ezagutza kudeatzerakoan eta hedatzerakoan. Liburuxka honetan, gogoeta feminista kolektiboa gorpuztu dugu ezagutzaren inguruko korapilo zenbait askatzeko asmoz (prozedurak, ikergaiak, metodologiak, erakundeak…). Aldi berean, askatu gabeko korapiloak eta hari-muturrak ere ikusgarri egin nahi izan ditugu, askotariko ikerketa-jardunetan zer-nolako erronka feministak ditugun xehatu ahal izateko.
Urr 26 18
Natalia Ginzburg idazlearen Arratseko ahotsak mintzagai izango dute urriaren 26an (ostirala) 20:00etan Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Urr 26 18
Asier Serrano eta Castillo Suarezek Zerua berun emanaldia egingo dute urriaren 26an (ostirala) 19:00etan Arbizuko udaletxean.
Urr 26 18
Rosa Luxemburgek idatzitako Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti aurkeztuko dituzte urriaren 26an (ostirala) 12:00etan Donostiako Liburutegiko 2. solairuan. Itzultzailea: Amaia Lasa. Argitaletxea: Katakrak.
Urr 25 18
Katixa Dolhareren Biribilgunea liburuaz arituko dira berbetan urriaren 25ean (osteguna) 19:30ean Algortako Aldai patronatuan. Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.
Urr 25 18
Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburuari buruzko solasaldia egingo dute urriaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.
Urr 25 18
Anjel Lertxundik idatzitako Otto Pette hartuko dute hizpide argitaratu eta 25 urtera Anjel Lertxundi, Miren Azkarate, Itxaro Borda eta Beñat Sarasolak, Joxerra Garziak gidatutako mahainguruan urriaren 25ean (osteguna) 19:00etan Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
Urr 25 18
Emagin elkarte feministak Ezagutzaren matazak saiakera aurkeztuko du Lisipe bilduman urriaren 25ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Emakumeen Etxean.

Urr 24 18
Unai Villenaren Hauts haietatik liburuari buruz solas egingo dute urriaren 24an (asteazkena) 19:00etan Debako liburutegian.
Urr 21 18
Aingeru Epaltzak eta lagunek Mendi-joen balada ikuskizuna eskainiko dute urriaren 21ean (igandea) 19:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.