Aza 14 18
Munduko tokirik ederrena Iñigo Aranbarri
Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena aurkeztuko du azaroaren 14an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 14 18
Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena aurkeztuko du azaroaren 14an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 13 18
Violeta Parra eta Nicanor Parraren testuekin Parrapean errezitaldia eskainiko dute Ane Garcia, Itziar Castrillo, Gotzon Barandiaran eta Josu Landak azaroaren 13an (asteartea) 20:00etan Iruñeko Kondestablearen jauregian.
Aza 13 18
Silvia Federiciren Caliban eta sorgina izango dute hiketagai azaroaren 13an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Irakurle taldean.
Aza 13 18
Nola bizi atzoko guztiak hainbesteko pisua badu. Horra Iñigo Aranbarrik hamar ipuinotan dakarren galdera. Ezinarekin borrokan, adiskidantzaren ertzen eta sentimendu primarioen artean dabiltza ipuin liburuko pertsonaiak erantzunaren bila. Kontu kitatze bat desagertzen ari den mundu batekin, hura ederretsi gabe. “Ez dun nostalgia, garai hura ez zunan hobea”, dio pertsonaietako batek. Lehengo mundu hori oraingoarekin gainjarrita ageri da ipuinotan, giza flysch basa batean bezala. Atzorik gabe ulertzerik ez dagoen oraina, hamar kontakizun fikziozkotan. Munduko tokirik ederrena ipuin liburua osorik irakurgai duzue sarean.
Aza 12 18
Literatura beste hainbat diziplinekin elkarrizketan eta gaur egungo eztabaidei lotuta antolatu dute Literaktum jaialdia aurten ere Donostian azaroaren 13tik 24ra bitarte. Idazleekin hitzaldiak, solasaldiak eta irakurraldiak prestatu dituzte aurtengo egitarauan. Euskarazko saioak ekarri ditugu Emailuetara:Katixa Agirre Amek ez dute nobelari buruz arituko da Eider Rodriguezekin azaroaren 14an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Elkar aretoan; Euskal idazleen ahotsak baliatuta Afoniak izeneko irratsaio berezia atondu eta aurkeztuko dute Xabier Erkizia eta Arantxa Iturbek azaroaren 16an (ostirala) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia aretoko klubean; Kulturari buruz arituko dira solasean Danele Sarriugarte eta Antonio Casado da Rocha azaroaren 17an (larunbata) 12:00etan Donostiako Kaxilda liburudendan; Esti Martinez Diaz de Cerio eta Peru Iparragirrek Literaturaren bide berriak hartuko dituzte hizpide azaroaren 19an (astelehena) 19:00etan Donostiako liburutegi nagusiko aretoan; Harkaitz Cano eta Leire Palacios Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz solasean arituko dira azaroaren 22an (osteguna) 19:30ean Donostiako Lugaritz Kultur etxean; Bernardo Atxaga eta Jose Kruz Gurrutxagak Martuteneko kartzelan irakurraldi dramatizatua egingo dute azaroaren 24an (larunbata) 20:00etan Donostiako Loiolako kultur etxean.
Aza 12 18
Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia berbagai izango dute azaroaren 12an (astelehena) 18:00etan Aramaioko udal liburutegian.
Aza 09 18
Yoseba Peña Hariak nobela aurkezten arituko da azaroaren 9an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Aza 09 18
Patxi Ezkiagaren Blues bat bizitzari poema antologia aurkeztuko dute azaroaren 9an (ostirala) 11:00etan Donostiako Liburutegian. Argitaletxea: Balea Zuria.
Aza 08 18
Anjel Lertxundi eta Jorge Gimenez Otto Pette lanari buruz arituko dira 25. urteurrenaren karietara azaroaren 8an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbo Zaharra Forumak antolatuta.
Aza 08 18
Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda Hitzen ahairea hizpide hartuta arituko dira azaroaren 8an (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.
Aza 08 18
Azaroaren zortzian 65 bost urte beteko dira Ivan Bunin (1870-1953) hil zela, XX. mendeak eman zituen errusiar idazle handietako bat eta hizkuntza horretako lehen Nobel saria, 1933an. Gainbehera egindako lurjabe familia batean sortua, eskolak baino naturak eta nekazariek erakarri zuten areago. Tolstoi eta Turgenev irakurriz aurkitu zuen bere bokazioa, eta gazterik hasi zen poemak argitaratzen, hizkuntzak ikastearekin batera: Byron eta Longfellow itzuli zituen. Hiru aldiz jaso zuen Pushkin Saria. Baserri bat nobelak (1910) ospea eta itzala eman zizkion. Frantziara exiliatu zen Iraultza Sobietikoaren ondorioz, eta atzerrian Errusia eternoa eduki zuen gogoan beti, nostalgiaz beteriko maitasun ipuinetan. Horietako bat eskaintzen dizuegu, Udazken hotza (1944).
Aza 07 18
Joseba Lozanoren Larrutik ordaindua nobelari buruz arituko dira azaroaren 9an (ostirala) 19:30ean Eako eskolondon.
Aza 07 18
Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda Hitzen ahairea hizpide hartuta arituko dira azaroaren 7an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxean.
Aza 06 18
Leslie Feinberg-ek idatzitako Mari-mutil handi baten bluesa hizketagai hartuko dute azaroaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal liburutegiko irakurle taldean.
Aza 06 18
Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburuari buruzko solasaldia egingo dute azaroaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarko Idazlearekin harixa emoten irakurle klubean.