Aza 26 18
Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano
Harkaitz Canok Fakirraren ahotsa nobela berria aurkeztuko du azaroaren 26an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 26 18
Harkaitz Canok Fakirraren ahotsa nobela berria aurkeztuko du azaroaren 26an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 26 18
bell hooks idazlearen Feminismoa denon kontua da aurkeztuko dute Mari Luz Esteban hitzaurregileak eta Katakrakeko editoreek azaroaren 26an (astelehenea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Aza 25 18
Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena aurkeztuko du azaroaren 25ean (igandea) goizeko 11:30ean Ondarroako Moby Dick tabernan.

Aza 24 18
Bernardo Atxaga eta Jose Kruz Gurrutxagak Martuteneko kartzelan irakurraldi dramatizatua egingo dute azaroaren 24an (larunbata) 20:00etan Donostiako Loiolako kultur etxean. Literaktum.
Aza 23 18
Jack Kerouac idazlearen Errepidean izango dute mintzagai azaroaren 23an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Aza 23 18
Arrate Mardaras, Eider Gorritxategi, Erika Lagoma, Esti Gonzalez, Koro Benito, Kristina Mardaras, Leire Bilbao, Maddi Sanchez eta Mireia Delgadok Literatura emanaldi musikatua egingo dute azaroaren 23an (ostirala)19:00etan Durangoko Andragunean.
Aza 23 18
Xabier eta Martin Etxeberriak Winston eta Berriro itzuliko balitz liburuak aurkeztuko dituzte azaroaren 23an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.
Aza 22 18
Harkaitz Cano eta Leire Palacios Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz solasean arituko dira azaroaren 22an (osteguna) 19:30ean Donostiako Lugaritz Kultur etxean. Literaktum.

Aza 22 18
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriarekin dator, Twist argitaratu eta zazpi urtera. Osorik eskaintzen dizugu sarean, azaroaren 26an jendaurrean aurkeztu aurretik. Gainera, liburuari buruzko elkarrizketa egingo dio Leire Palaciosek egileari Literaktumen. Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra…, mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna, musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia.
Aza 22 18
Edorta Jimenezek Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua nobela berria aurkeztuko du azaroaren 22an (osteguna) 11:30ean Bilbo, Indautxu auzoko Kirruli tabernan. Argitaletxea: Txalaparta.
Aza 21 18
Violeta Parra eta Nicanor Parraren testuekin Parrapean errezitaldia eskainiko dute Ane Garcia, Itziar Castrillo, Gotzon Barandiaraneta Josu Landak azaroaren 16an (ostirala) 22:30ean Zaldibiako antzokian.
Aza 21 18
Aritz Gorrotxategik Ahazten diren gauzak aurkeztuko du azaroaren 21ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 20 18
Maialen Berasategi, Imanol Epelde eta Larraitz Idarretak Gazteak eta irakurketa izango dute eztabaidagai azaroaren 20an (asteartea) 19:30ean Donostiako liburutegiko aretoan. Literaktum.
Aza 20 18
Silvia Federiciren Caliban eta sorgina izango dute hiketagai azaroaren 20an (asteartea) 18:30ean Lasarteko Irakurle taldean.
Aza 20 18
Aurtengo udaberrian argitaratu zen Keinu konplizeak, Karlos Cid Abasoloren poema liburua. Oraingoan, poema haietako bost, audioz grabatuta entzun ditzakezu. Bestetik, Xabier Goik egindako itzulpenean, ingelesez ere irakur ditzakezu beste sei.