Aza
30
18
Ugaitz Agirre Tximeletak bizkarrean nobelari buruz mintzatuko da azaroaren 30ean (ostirala) 19:00etan Tuterako Letras a la taza liburudendan, AEK-k bultzatutako euskarazko irakurle talde berrian.

Aza
29
18
Arantxa Iturberen Koadernoa zuri liburuaz ariko dira azaroaren 29an (osteguna) 19.30ean Algortako Aldai patronatoan, Uribeko Kostako Irakurzaleen txokoan.
Aza
29
18
Virginie Despentes idazlearen King Kong teoria izango dute mintzagai azaroaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.
Aza
29
18
Alfonsina Storniren poemen errezitaldia musikatua egingo du Uxue Alberdik Ines Osinaga soinujolearekin azaroaren 29an (osteguna) 19:00etan Zumaiako Oxford aretoan.

Aza
29
18
Edorta Jimenezek Ostadarrak lurrak ukitzen duen lekua nobela berria aurkeztuko du azaroaren 29an (osteguna) 19:00etan Bermeoko Talako kantinan.
Aza
29
18
Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda Hitzen ahairea liburuarekin eta Toti Martinez de Lezea Malkoak lur antzuan aurkezten egongo dira azaroaren 29an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Euskaraldia.
Aza
29
18
Bernardo Atxagaren Obabakoak hartuko dute hizpide azaroaren 29an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.
Aza
29
18
Jon Arretxek Ez erran deus aurkeztuko du azaroaren 28an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza
28
18
Bi itzulpen-lan eman zituen argitara Idatz&Mintz aldizkariaren 64. zenbakiak, biak ere itzulpen lanetan ohiko kolaboratzaile duen Xabier Bovedak eginak. Jorge Luis Borgesen poemak, alde batetik, idazle argentinarraren obra poetikoaren ale batzuk euskaratuz; eta, horrekin batera, Marcel Schwoben Umeen gurutzada lana. Biak eskaintzen dizkizuegu.
Aza
28
18
Danele Sarriugarterekin Azala erre nobelari buruz arituko dira azaroaren 28an (asteazkena) 19:00etan Tolosako Galtzaundi irakurle taldekoak kultur etxean.
Aza
28
18
Alaine Agirrek Kamisoi zuri zetazkoa aurkeztuko du azaroaren 28an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza
27
18
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz solasean arituko da azaroaren 27an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri dendan.

Aza
27
18
Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobela hizpide hartuko dute azaroaren 27an (asteartea) 19:00etan Martuteneko Etxarriene kultur etxean.
Aza
26
18
Eider Perez eta Ane Zubeldiak munduko hainbat emakumeren poemak irakurri eta taularatuko dituzte Autobiografikal ikuskizunean azaroaren 26an (astelehena) 19:00etan Bilboko Bira kultur gunean.
Aza
26
18
Danele Sarriugarteren Azala erre nobelaz hitz egingo dute azaroaren 28an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.