Abe 13 18

XX. mendeko poesia kaierak epub formatuan

XX. Mendeko Poesia Kaierak plazaratu zituen Susa argitaletxeak 2000 eta 2002 urteen bitartean. Koldo Izagirrek apailatuak, joan den mendeko euskal poesiaren bilduma aparta osatzen dute. Epub formatura ekarri ditugu kaierok eta Susa argitaletxearen webguneko dendan eskura daitezke orain. Lau emanalditan aurkeztuak, aurkezpen gisa Izagirrek emandako hitzaldiak XX. mendeko euskal poesiagintza ezagutu eta ulertzeko konpendio paregabea dira; horiek ere argitaletxearen webgunean irakur ditzakezu.

Abe 12 18

131 Markos Gimeno 131

Beste alor batzuk landu bazituen ere (musikaria, Puto Amoak Matematiketan taldeko kide), hitzen apasionatua zen Markos Gimeno Vesga, joan den abenduaren 7an hil zena. Hitzen ertz, aurki eta ifrentzuen esploratzailea, Twitterren #hitzokei hitz-jokoaren asmatzailea, palindromoa izan zen haren pasioetako bat. Webguneko lanaz gain, 131 (aza) lana eman zuen argitara, 131 palindromoz eta hauen inguruko glosa eta komentarioez osatua. Obra ausarta, brillantea tarteka, segidan eskaintzen dizkizuegu Markos Gimenok sortutako 131 palindromo. (gehiago…)

Abe 11 18

Hariak Seguran

Yoseba Peñarekin Hariak nobela komentatuko dute abenduaren 11n (asteartea), 18:30ean Segurako irakurle taldean.

Abe 11 18

Gelditu zaitezte gurekin Zumaian

Ana Malagonekin Gelditu zaitezte gurekin liburuari buruz arituko dira abenduaren 11an (asteartea) 18:00etan  Zumaiako Irakurri matte irakurle taldean.

Abe 09 18

Ezagutzaren matazak Durangoko azokan

Emagin elkarte feministak Lisipe bildumakoEzagutzaren matazak saiakera aurkeztuko du abenduaren 9an (igandea) 12:00etan Durangoko azokan. Ahotsenea.

Abe 08 18

Goseak janak Ahotsenean

Idurre Eskisabel Larrañagak Goseak janak poesia liburua aurkeztuko du abenduaren 8an (larunbata) 17:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 08 18

Hitzen ahairea Ahotsenean

Gotzon Barandiaranek Hitzen Ahairea aurkeztuko du abenduaren 8an (larunbata) 12:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 07 18

Hariak Ahotsenean

Yoseba Peña Hariak nobela aurkezten arituko da abendauren 7an (ostirala)  17:00etan Durangoko Azokako kulturaren plazan. Ahotsenea.

Abe 06 18

Fakirraren ahotsa Durangoko azokan

Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz solasean arituko da abenduaren 6an (osteguna) 17:30ean Ahotseneako solasaldietan.

Abe 06 18

Munduko tokirik ederrena Ahotsenean

Iñigo AranbarriMunduko tokirik ederrena aurkeztuko du abenduaren 6an (osteguna) arratsaldeko 17:00etan Durangoko Azokako Ahotseneako solasaldietan.

Abe 06 18

Tximeletak bizkarrean Ahotsenean

Ugaitz Agirrek Tximeletak bizkarrean nobela aurkeztuko du abenduaren 6an (osteguna) 12:30ean Durangoko Azokako kulturaren plazan. Ahotsenea.

Abe 05 18

Susa argitaletxea Durangoko liburu azokan

Barrenkale-ko 43-44-45 standetan izango da Susa Durangoko Azokan. Udazkenean argitaratutako liburu berri hauek daramatzagu: Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa eta Yoseba Peñaren Hariak nobelak; Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena ipuin liburua; Idurre Eskisabelen Goseak janak poema liburua; Gotzon Barandiaranen Hitzen ahairea saiakera eta Emagin elkarteak plazaratutako Ezagutzaren matazak.  Eta Munduko Poesia Kaierak bildumakoak beste hauek: Yannis Ritsos, Alejandra Pizarnik, Al Berto eta Ezra Pound.
Udaberrian plazaratu genituen: Ugaitz Agirreren Tximeletak bizkarrean nobela, Karlos Cid Abasoloren Keinu konplizeak poema liburua eta Sonia Gonzalezen Erreka haizea saiakera.
Liburuok atontzen eta Literatur Emailuak plazaratzen urte osoan lanean lagundu diguzuenei eskerrik asko handi bat.

Abe 03 18

Azken aurreko manifestua Donostian

Harkaitz Canok Azken aurreko manifestua irakurriko du abenduaren 3an (astelehena) 19:00etan Donostiako Kaxilda luburu-dendan.

Abe 01 18

Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira Donostian

Hasier Larretxeak Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira poema irakurketa musikatua egingo du abenduaren 1ean (larunbata) 13:00etan Donostiako Tobacco Days liburudendan.

Abe 01 18

Mikel Laboaren LP bat

Mikel Laboak hiru ildotan sakondu zuen bere sormen lana: Herri kantagintzaren berreskurapen eta hedatzean, esperimentazioan (lekeitioak) eta idazleen testuen ahairetzean. Bere heriotzaren 10. urteurren honetan, musikatzeko aukeratu zituen testu batzuekin osatutako LP bat proposatzen dizuegu, jakinik Laboaren kantagintzak euskaldunon belaunaldi askoren imaginarioan duen eraginak mugatuegi ere bihur dezakeela, nork bere LPa duela.

A aldea

Egun da Santi Mamiña
(Gabriel Aresti) 1966
Gaberako aterbea
(Bertolt Brecht) 1969
Izarren hautsa
(Xabier Lete) 1980
Herria eta hizkuntza
(Xalbador) 1980
Martxa baten lehen notak
(Joxean Artze) 1980

B aldea

Lizardi
(Bernardo Atxaga) 1985
Sorterriko koblak
(Joseba Sarrionandia) 1985
Oroitzen zaitudanean, ama
(Joseba Sarrionandia) 1994
Gure hitzak
(Bernardo Atxaga) 1999
Sustraiak han dituenak
(Joseba Sarrionandia) 2005

Emari eta sakonera handiko ibaia harri batetik bestera jauzika zeharkatzeko ahaleginean irudikatu dugu Laboa. Gabriel Aresti musikatu zuen lehenik, artea artearen aldeko aldarri ozenarekin eta klase kontzientziatik euskal poesia modernitatera ekarri zuen hura, Ez Dok Amairun bidelagun izango zituen Artze eta Lete, Arestik itzulitako Brecht, Aresti aitapontekotzat izan zuen Atxaga, Atxagaren bandakide izan zen Sarrionandia. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza, gure hitzak esan, ez daitezela gal, ez daitezela ahaztu. Nekez uzte du bere sorterria, sustraiak han dituenak. Oroitzen zaitugunean…

OHARRA: Datak kantak argitaratu ziren urteei dagozkie, ez testuak sortu zirenekoei.

Agenda

Efemerideak

Kritikak