Mar 28 19

Gelditu zaitezte gurekin Arrasaten

Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin izango dute berbagai martxoaren 28an (osteguna) 18:30ean Arrasateko Kulturate liburutegian.

Mar 26 19

Zer luzea negu hau Bilbon

Josu Goikoetxea Zer luzea negu hau poema liburuari buruz mintzatuko da martxoaren 26an (asteartea) 19:00etan Bilboko Alde zaharreko Elkar liburudendan. Loraldia.

Mar 24 19

Verdes liburudendari omenaldia Bilbon

Bernardo Atxaga, Natxo De Felipe, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia eta Patxo Telleria arituko dira besteak beste Verdes liburudena akorduan ekitaldian martxoaren 24an (igandea) 12:30etan Bilboko Arriaga antzokian. Loraldia.

Mar 23 19

Munduko Poesia Kaia Bilbon

Munduko Poesia Kaia ikuskizuna egingo dute Jose Luis Otamendi idazleak, Iraia Elias aktoreak eta Noemi Viana dantzariak martxoaren 23an (larunbata) 20:00etan Bilboko Itsas museoan, Loraldia egitarauaren barruan. Munduko Poesia Kaierak.

Mar 22 19

Bihotz handiegia Zaldikon

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz hitz egiteko elkartuko dira martxoaren 22an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko maldiko elkartean.

Mar 22 19

Egunero hasten delako Ean

Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako hartuko dute hizketagai martxoaren 22an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Mar 22 19

Goseak janak Donostian

Idurre Eskisabelek Goseak janak liburuko poemekin errezitaldia egingo du, Amagoia Gurrutxaga eta Irati Agirreazkuenagak lagunduta martxoaren 22an (ostirala) 19:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan.

Mar 21 19

Amek ez dute Erandion

Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute hizpide martxoaren 21ean (osteguna) 19:00etan Erandioko Altzaga liburutegiko irakurle taldean.

Mar 21 19

Txoriak dira bederatzi Getxon

Tere Irastortzaren Txoriak dira bederatzi saiakerari buruz arituko dira berbetan martxoaren 21ean (osteguna) 19:30ean Getxoko Villamonte kultur etxean.

Mar 21 19

Jenisjoplin Garoan

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobela hizpide hartuko dute martxoaren 21ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Paperezko lagunak irakurle taldean, Garoa liburudendan.

Mar 21 19

Mundua berriz liluratuz Iruñean

Silvia Federiciren Mundua berriz liluratuz mintzagai izanen dute martxoaren 21ean (osteguna) 19:00etan  Iruñeko Katakrak liburudendan.

Mar 21 19

Amek ez dute Getarian

Katixa Agirrerekin Amek ez dute nobelari buruz solas egingo dute martxoaren 21ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

Mar 21 19

Mundua berriz liluratuz, Silvia Federici

Silvia Federiciren Mundua berriz liluratuz aurkeztuko dute martxoaren 21ean (osteguna) 11:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Argitaletxea: Katakrak

Mar 21 19

Cesare Pavese eta Idea Vilariño Munduko Poesia Kaierak

Munduko Poesia Kaierak bildumaren barruan Cesare Pavese (Itzultzailea: Ion Olano) eta Ideia Vilariñoren (Itzultzailea: Garazi Arrula) kaierak aurkeztuko dira martxoaren 21ean (osteguna) 11:00etan Bilboko Itsas museoan. Argitaletxea: Susa


Mar 21 19

Idea Vilariñoren poemak euskaraz

Uruguaiko “45ko Belaunaldia” deritzoneko poeta handienetako bat izan zen Idea Vilariño. Belaunaldi kide gizonezkoen (Juan Carlos Onetti, Mario Benedetti) gerizpean egona urtetan, poesia idazteko dohain berezia erakutsi zuen gaztetatik. Mota ugaritako poemak idatzi zituen, amodio eta desamodiozko poema ederretatik soslai sozialagoa duteneraino, baina bikaintasunez beti. Poeta ez ezik itzultzaile aparta izan zen halaber. Garazi Arrulak euskaratutako poemak bildu ditugu Idea Vilariñoren kaieran.

Agenda

Efemerideak

Kritikak