Api 17 19
Dalloway andrea Tolosan
Virginia Woolfen Dalloway andrea mintzagai izango dute apirilaren 19an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean, Galtzaundi irakurle taldean.
Api 17 19
Virginia Woolfen Dalloway andrea mintzagai izango dute apirilaren 19an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean, Galtzaundi irakurle taldean.
Api 16 19
Jim Thompson idazlearen 1280 arima hizketagai hartuko dute apirilaren 16an (asteartea) 19:30ean Antsoaingo liburutegiko irakurle taldean.
Api 15 19
Bernardo Atxagak, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntzarekin Martuteneko kartzelan irakurketa dramatizatua egingo du apirilaren 15ean (astelehena) 19:00etan Gasteizko Goiuriko jauregian.
Api 15 19
Gloria Fuertesen poemei buruz arituko dira apirilaren 15ean (astelehena) 18:00etan Aramaioko kultur etxean, feminismoa eta literatura batzen dituen irakurle klubean.
Api 15 19
Apirilaren hasieran 25 urte bete dira Ruandako genozidioa abiatu zela. Hiru hilabetez, 800.000 pertsona hil zituzten tutsi eta hutuena baino areagokoa izan zen gatazkan, potentzia kolonialen baimenarekin. 1998an «Rwanda: écrire par devoir de mémoire» ekimena egin zuten 10 idazle afrikarrek, eta horren harira genozidioari buruzko lehen eleberria osatu zuen Boubacar Boris Diop idazle eta kazetari senegaldarrak: Murambi, le livre des ossements. Efemeridearen karietara, liburuko bi kapitulu dakartzagu, Mikel Elorzak euskaratuta.
Api 14 19
Iban Zalduak Sekulako kontatu behar ez nizkizun gauzak liburuko pasarteen errezitaldi musikatua egingo du apirilaren 14an (igandea) 19:00etan Zarauzko Marina Txiki tabernan. Musikaria: Koruko Heras.
Api 13 19
Euskal arte eszenikoen zergatia, norentzat eta norainokoak izango dituzte eztabaidagai Amaia Alvarez, Idoia Gereñu, Oier Guillan, Iñaki Ziarrusta eta Amancay Gaztañagak apirilaren 13an (larunbata) 16:00etan Gasteizko Baratza aretoan. Antolatzailea: EHAZE.
Api 12 19
Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez nobelari buruz hitz egingo du Patxi Larrionekin apirilaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Karrikirin.

Api 12 19
Karlos Linazasororen poemak eta Aritz Gorrotxategiren kritika apirilaren 12an (ostirala) 19:30ean Donostiako KM liburutegian.
Api 12 19
Pello Otxotekok Itsas bizimina poema liburua aurkeztuko du apirilaren 12an (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Balea Zuria.
Api 11 19
Joseba Sarrionandiaren Tempo de exilio poema liburuaren inguruko errezitala egingo du Isaac Xubinek apirilaren 11an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bira gunean.
Api 11 19
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelari buruz berba egingo dute apirilaren 11n (osteguna) 19:00etan Mutilgoitiko liburutegian.

Api 11 19
Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena liburuari buruz berba egingo du apirilaren 11an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozoetxe kultur etxean.

Api 11 19
Ramon Saizarbitoriaren 100 metro berbagai hartuo dute apirilaren 11ean (osteguna) 18:45ean Basaurin, Pozokoetxeko kultur etxean.
Api 11 19
Sandor Marairen Eszterren ondarea mintzagai hartuko dute apirilaren 11ean (osteguna) 18:30ean Arrasateko liburutegian.