maiatza 09 19

Susa Literaturian

Literaturiaren edizio berri bat izango dugu asteburu honetan Zarautzen. Ostiraletik igandera literaturarekin lotutako emanaldi, liburu aurkezpen, hitzaldi eta tailerrak izango dira herriko gune ezberdinetan. Urtero bezala, aurten ere larunbatean -goiz eta arratsalde- eta igande goizean liburu azoka izango da Musika plazan. Susa argitaletxeak udaberriko nobedadeak zuzenean aurkezteaz gain, katalogoko liburuak izango ditu eskuragai literaturzalearentzat. Jose Luis Otamendik eta Iñigo Astizek errezitaldiak egingo dituzte Garoa liburudendan Disoluzio agiriak eta Analfabetoa poema liburuak aurkezteko; Beñat Sarasolak Uxue Apaolazarekin egingo du solasaldia Deklaratzekorik ez nobelaren gainean eta Miren Agur Meabek Josune Muñozekin batera aurkeztuko du Hezurren erretura narrazio liburu berria. Garazi Arrulak eta Ion Olanok Idea Vilariño eta Cesare Paveseren Munduko poesia kaierak aurkeztuko dituzte igande goizean.

maiatza 08 19

Adiskide paregabea Leitzan

Elena Ferranteren Adiskide paregabea mintzagai izanen dute maiatzaren 8an (asteazkena) 18:00etan Leitzako irakurle taldean.

maiatza 08 19

Disoluzio agiriak Bilbon

Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 8an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean.

maiatza 08 19

Maleta Burlatan

Sergei Dovlatoven Maleta izango dute hizpide maiatzaren 8an (asteazkena) 19:30etan Burlatako irakurle taldean.

maiatza 08 19

Finzi Continiren lorategia Barañainen

Giorgio Bassaniren Finzi Continiren lorategia hizketagai izango dute maiatzaren 8an (asteazkena) 19:00etan Barañaingo irakurle taldean.

maiatza 08 19

Hariak Berriatuan

Yoseba Peñarekin Hariak nobelari buruz egingo dute berba maiatzaren 8an (asteazkena) 19:00etan Berriatuako liburutegian.

maiatza 08 19

Analfabetoa Iñigo Astiz

Iñigo Astizek Analfabetoa aurkeztuko du maiatzaren 8an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 07 19

Neguko argiak Donostian

Irati Elorrietaren Neguko argiak liburuari buruz mintzatuko dira maiatzaren 7an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal liburutegiko irakurle taldean.

maiatza 07 19

Analfabetoa, Iñigo Astizen bigarren poema liburua

Baita hondakinak ere argitaratu zuenetik zazpi urte igaro direnean ikusiko du argia Iñigo Astizen bigarren poema liburuak. Analfabetoa. Denok gara analfabeto iberieraz idatzitako inskripzio baten aurrean, baina horrek ez du esan nahi gaur egun inguratzen gaituzten mezuak osotasunean ulertzen ditugunik. Hain zuzen ere, kodeak, zeinuak ulertzeko saiakerak —batzuetan ezintasunak, beste batzuetan ulertzeak ematen duen poz txikiak— zeharkatzen du Astizen liburua. Maiatzaren 8an aurkeztuko du, Donostiako Pandora tabernan.

maiatza 07 19

Irautera Castillo Suarez

Castillo Suarez poetak Irautera liburua aurkeztuko du maiatzaren 7an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar

maiatza 06 19

Azala erre Baionan

Danele Sarriugarte Azala erre liburuari buruz arituko da maiatzaren 6an (astelehena) 18:00etan Baionako Mediatekan. Baionako Irakurle Kluba.

maiatza 03 19

Fakirraren ahotsa Ean

Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa liburuari buruz hizketan arituko dira maiatzaren 3an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

maiatza 03 19

Baionak ez daki Maulen

Bea Salaberrirekin Baionak ez daki liburuaz arituko dira maiatzaren3an (ostirala) 19:30ean Mauleko mediatekan, Barnekaldeko Irakurle Klubean.

maiatza 03 19

33 ezkil Durangon

Miren Gorrotxategiren 33 ezkil berbagai izango dute maiatzaren 3an (ostirala) 18:00etan Durangoko Andraguneko irakurle taldean.

maiatza 03 19

Egunero hasten delako liburuaren 50. urteurrena

Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobelaren 50. urteurrenean berragirtalpen berezia aurkeztuko dute maiatzaren 3an (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Agenda

Efemerideak

Kritikak