maiatza 17 19

Hariak sentikaria Zarautzen

Yoseba Peñaren Hariak nobelan oinarritutako sentikaria estreinatuko dute maiatzaren 17an (ostirala) 20:30ean Zarauzko Modelo zineman; Iraia Elias, Rafa Rueda eta Agurtzane Intxaurragarekin.

maiatza 17 19

Uraren forma Sarrigurenen

Andrea Camilleriren Uraren forma hizpide hartuko dute maiatzaren 17an (ostirala) 19:15ean Sarrigurengo irakurle taldean.

maiatza 16 19

Behi euskaldun baten memoriak Erronkarin

Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburuari buruz arituko dira solasean maiatzaren 16an (osteguna) 19:00etan Erronkariko irakurle taldean, euskaltegian.

maiatza 16 19

Amek ez dute Zestoan

Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute hizketagai maiatzeren 16an (osteguna) 19:00etan Zestoako irakurle taldean.

maiatza 16 19

Munduko tokirik ederrena Larrabetzun

Iñigo AranbarriMunduko tokirik ederrena liburuari buruz berba egingo du maiatzaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

maiatza 16 19

Bernardo Atxaga Miarritzeko Mediatekan

Bernardo Atxagak Soinujolearen semea. Literatura eta zinea solasa eskainiko du maiatzaren 16an (osteguna) 18:00etan Miarritzeko Mediatekan.

maiatza 15 19

Jenisjoplin Iruñean

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Iruñeko San Frantziskoko liburutegian.

maiatza 14 19

Idea Vilariñoren obra poetikoa Nafar ateneoan

Idea Vilariñoren obra poetikoa aztertuko dute maiatzaren 14an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Nafar ateneoan, Joxemiel Bidador poesia taldean.

maiatza 14 19

Amek ez dute Martutenen

Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute hizketagai maiatzaren 14an (asteartea) 19:00etan Martuteneko irakurle taldean.

maiatza 14 19

Frankenstein Zumaian.

Mary Shelleyren Frankenstein hizketagai izango dute maiatzaren 14an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean.

maiatza 14 19

Lehenago zen berandu Nafarroako liburutegian

Arantxa Iturberen Lehenago zen berandu liburuko ipuinei buruz arituko dira maiatzaren 14an (asteartea) 17:30ean Nafarroako liburutegiko irakurle taldean.

maiatza 14 19

Ur biren artean Laudion

Patxi Iturregiren Ur biren artean ipuin liburuaren gainean berba egiteko elkartuko dira maiatzaren 14an (asteartea),11:00etan, Laudioko Udal Euskaltegian.

maiatza 14 19

Hezurren erretura Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabek Hezurren erretura aurkeztuko du maiatzaren 14an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 14 19

Hezurren erretura, Miren Agur Meaberen narrazioak

Gaur aurkeztuko du Miren Agur Meabek Hezurren erretura izeneko bere azken liburua. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan…— bilatu ditu Meaberen narrazioetako protagonistak bere nortasunaren lorratzak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta zer ez. Babak eltzetik ateratzen ikasi du. Bere egin du falta direnen absentzia. Ez du sinesten amodioaren balio absolutuan, nahiz eta azken aukera eman maite-kontuei. Ezagun zaizkio beste andre batzuen irrikak eta beldurrak. Ez du galdu ironiaren ufada. Eta bakardadeak eman dio hazten jarraitzeko azken bultzada.

maiatza 13 19

Hezurren erretura Bilboko Arriaga antzokian

Miren Agur Meabek Hezurren erretura liburu berrian oinarritutako irakurketa musikatua egingo du maiatzaren 13an (astelehena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian. Musika: Eraul.

Agenda

Efemerideak

Kritikak