Eka 13 19
Uzta gorria Zestoan
Dashiell Hammetten Uzta gorria mintzagai izango dute ekainaren 13an (osteguna) 19:00etan Zestoako Portale kultur elkartean.
Eka 13 19
Dashiell Hammetten Uzta gorria mintzagai izango dute ekainaren 13an (osteguna) 19:00etan Zestoako Portale kultur elkartean.
Eka 13 19
Fito Rodriguezek Izendegi hutsa poema liburua aurkeztuko du ekainaren 13an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Elkar San Prudencio liburudendan.
Eka 13 19
Idurre Eskisabel Larrañaga Goseak janak liburuari buruz arituko da ekainaren 13an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.

Eka 13 19
Miren Amuriza Basa nobela berbagai hartuta arituko da Manex Agirrerekin ekainaren 13an (osteguna) 18:30ean Aramaioko parkean.
Eka 13 19
Helbiderik gabeko lekuak poemaren bideoa sareratu du Iñigo Astiz idazleak Oskar Alegriaren irudien laguntzarekin. Analfabetoa poema liburuko poema da Helbiderik gabeko lekuak.
Helbiderik gabeko lekuak
Izen batzuk gogoratzen ditut.
Ganekoborda, Sagardia,
Karakoetxea, Mariantonenea,
Juanenea…
Ez dakit non dauden,
baina badakit badirela.
Zuri entzuten nizkizun, aita.
Banan-banan esaten ditut orain
eta topatzen zaitut
niretzat helbiderik ez duten
leku horietan.
Eka 12 19
Karmele Jaioren Amaren eskuak nobelari buruz arituko dira solaslean ekainaren 12an (asteazkena) 18:00etan Leitzako irakurle taldean.
Eka 12 19
Gorka Salcesek Iraganaren izterrak poema liburua aurkeztuko du ekainaren 12an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Balea.
Eka 11 19
Fito Rodriguez Fake news Ez dira atzo goizekoak saiakerari buruz mintzatuko da ekainaren 11an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikirin.
Eka 11 19
Idurre Eskisabel Larrañaga Goseak janak liburuari buruz arituko da ekainaren 11an (asteartean) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean.

Eka 11 19
Jon Maiaren Riomundo nobelaz solas egingo dute ekainaren 11ean (asteartea) 17:30ean Iruñean, Nafarroako liburutegian.
Eka 09 19
XX. mendeko egile esperimental garrantzitsuenetakotzat jotzen da Ernst Jandl idazle austriarra, 2000ko ekainaren 9an hil zena. Tradizio dadaistan hasia, hitz-jokoak, esperimentatzea, umorea… izan dira bere lanaren, batez ere poesiaren, ezaugarri nagusiak. Antzerkia eta opera ere idatzitakoa, Iñigo Astizek eta Samara Veltek euskarara ekarri dituzten hamar poemotan testuen edukiak bezainbat antolamenduak ere duen garrantzia nabari daiteke.
Eka 07 19
Redondelako Illa de San Simonen izan zen iaz Miren Agur Meabe, poesia-itzulpen tailer batean, “Con barqueira e remador” izenekoan. Nazioarteko sei poeta bildu eta elkarren lanak itzuli zituzten. Hiru dakartzagu gaur: Rosa Alice Branco portugaldarra, Jaunaren azienda liburuarekin ezagun egin zena; Latinoamerikarekin harreman handia duen Timo Berger poeta eta itzultzaile alemaniarra; eta euskaraz lehendik ere poema pare bat itzuliak zeuzkan Xose Maria Alvarez Caccamo idazle galegoa. Hona hemen bakoitzaren seina poema, Portugal, Alemania eta Galiziatik.
Eka 06 19
Iban Zaldua Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak narrazio liburuari buruz arituko da ekainaren 6an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Eka 06 19
Beñat Sarasola eta Juan Gonzalez Andres Deklaratzekorik ez nobelari buruz arituko dira ekainaren 6an (osteguna) 19:00etan Donostiako FNAC dendan.

Eka 06 19
Anjel Lertxundiren Otto Pette nobelaren irakurraldi jarraitua egingo dute ekainaren 6an (osteguna) Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta.
