Eka 24 19
Fikzioaren izterrak Galdakaon
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak berbagai hartuko dute ekainaren 24an (osteguna) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.

Eka 24 19
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak berbagai hartuko dute ekainaren 24an (osteguna) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.

Eka 21 19
Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez nobelari buruz hitz egingo dute ekainaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Eka 21 19
Heinrich von Kleist idazlearen Michael Kohlaas liburuari buruz solasean arituko dira ekainaren 21ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak liburudenan. .
Eka 20 19
Joxean Agirreren Goldsmithen ikaslea berbagai izango dute ekainaren 20ean (osteguna) 19:30ean Algortako Aldai patronatuan, Uribe kostako irakurzaleen txokoan.
Eka 20 19
Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala izango dute hizketagai ekainaren 20an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan, Paperezko lagunak irakurle taldea.
Eka 20 19
Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelari buruz mintzaturen dira ekainaren 20an (osteguna) 19:15ean Sarrigurengo liburutegian.

Eka 20 19
Miren Agur Meabe Redondelako Illa de San Simonen (Galizia) urtero burutzen den Con barqueira e remador poesia-itzulpen tailerrean izan zen iaz. Nazioarteko sei poeta bildu eta elkarren lanak itzuli zituzten. Aurreko batean Rosa Alice Branco portugaldarra, Timo Berger poeta eta itzultzaile alemaniarra eta Xose Maria Alvarez Caccamo idazle galegoaren lanak ekarri genituen. Oraingoan, Subhro Bandopadhyay indiarraren lau poema eta Abdul Hadi Sadoun irakiarraren poema sorta ditugu eskaintzeko.
Eka 19 19
Aintzane Usandizagak Kabitu ezina liburua aurkeztuko du ekainaren 19an (asteazkena) 20:00etan Lasarteko Jalgin.
Eka 19 19
Miren Amuriza Basa nobelari buruz berbaz egongo da Maite Berriozabalegaz ekainaren 19an (asteazkena) 18:00etan Durangoko andragunean.
Eka 18 19
Josu Jimenez Maiak Aingurak eta arrangurak liburuari buruz solastuko dira ekainaren 18an (asteartea) 19:30ean Barañaingo Sahats Ika euskaltegia. Joxemiel Bidador poesia taldea.
Eka 18 19
Lucia Baskaran eta Danele Sarriugarte Gorputz madarikatuak nobelari buruz arituko dira solasean ekainaren 18an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Karrikiri dendan.
Eka 18 19
Uxue Alberdi eta Ane Labaka Lisipe bilduma feministako 5. liburua den Kontrako eztarritik saiakerari buruz arituko dira ekainaren 18an (asteartea) 18:30ean Lasarteko Ttakunenean.

Eka 14 19
Hassan Blasimen Kristo irakiarra hartuko dute hizpide ekainaren 14an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Eka 14 19
Koldo Izagirrek Bertsoaren harria liburua aurkeztuko du ekainaren 14an (ostirala) 11:00etan Iruñeko Karrikirin. Argitaletxea: Lanku.
Eka 13 19
Beñat Sarasola eta Miren Ibarluzea Deklaratzekorik ez nobelari buruz berbetan egongo dira ekainaren 13an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean.
