Uzt
12
19
1904ko uztailaren 12an jaio zen Pablo Neruda idazle txiletarra. Literatur Emailuetan eman izan ditugu haren poemak, hala literatur aldizkarietan argitaratutako poema solteak nola Amodiozko hogei poema liburu osoa. Efemeridearen harira, beste bost dakartzagu gaur, Xabier Bovedak euskaratuak eta Idatz & Mintz aldizkarian plazaratuak 2015ean, poetaren bost liburutako lagin bana eskainiz.
Uzt
08
19
Hogeita hamasei urte zituela, 1972ko uztailaren 8an hil zuen Mossadek Gassan Kanafani idazle palestinarra. Israeldarrek 1948an haien lurrak okupatu eta familia Libanora erbesteratua, idazletza eta kazetaritza gaztetandik landu zituen Kanafanik, hainbat aldizkaritan jarduna, oso epe laburrean literatur lan inportante bat emana, bere herriaren eskubideen aldeko ekintzailetzan FPLP alderdiaren fundatzaileetakoa. Literatura palestinar eta arabiarrean mugarri bat izan zen Gizonak eguzkitan eleberria, 1963an argitaratua, eta haren atal bat euskaratu zuen Iñigo Aranbarrik, eta Susa aldizkarian plazaratu 1993an. Hona hemen.
Uzt
04
19
Ramon Saizarbitoria eta Mikel Aierbe solasaldian arituko dira Egunero hasten delako nobelaren inguruan, argitaratu zela 50 urte betetzen diren honetan, uztailaren 4ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Miramar jauregian. (EHU, Udako ikastaroak).
Uzt
04
19
Aldarrikapena argia da: “Horiek libertaterik/ ekarriko baligute bezala./ Ta ez horiengatik, ezpada/ guzti horien kontra/ nahi dugu libre izan/ kondaira guztiaren kontra”. Zeintzuk dira horiek? San Inazio, Xabier, Txurruka, Elkano… eta aise gizendu litekeen zerrenda. Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua poemaren pasarte bat duzu, Espainiako Armadaren ikur-ontzia Euskal Herrian bisitan, eta euskal deiturako gizonen balentriak kantagai diren egunotan gogoratzeko egoki askoa. Poema idatzi eta 50 urtera, ezin gaurkoagoa. Hementxe duzu.
Uzt
03
19
Aurtengo otsailean argitaratu zuen Jose Luis Otamendik bere orain arteko azken poema liburua: Disoluzio agiriak. Bizi dugun uneak beharrezko duen poesia molde berria proposatu zitzaigun poemotan. Oraingo honetan, egilearen beraren ahotsean, sei piezaren berrikustea eta gozatzea proposatzen dizuegu:
Lotuan aske
Galiziaren biaoa
Herrera abuztuan
Deklarazioa
Txatalak Mary Wollstonecraft Shelleyrentzat
Ama
Uzt
02
19
Hasier Arraiz Maitasun keinu bat besterik ez saiakera aurkezten arituko da Miren Larrion, Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe idazlearekin batera uztailaren 2an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Artium museoko Plaza aretoan.
Uzt
01
19
Bidaiak eta bidaiariak literaturan izeneko ikastaroa antolatu du UEUk datozen uztailaren 1 (astelehena) eta 2an (asteartea) Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan.
Eka
28
19
Eric Dicharry Duchampen inguma hitzaldia eskainiko du ekainaren 28an (ostirala) 11:30ean Donostiako Tabakaleran. Literatura mutanteak (EHU, udako ikastaroak).
Eka
28
19
Ixiar Rozas Mapa ez da paisaia azaltzen arituko da ekainaren 28an (ostirala) 10:00etan Donostiako Tabakaleran. Literatura mutanteak (EHU, udako ikastaroak).
Eka
28
19
Nerea Arrutik Joseba Sarrionandia intermitentea hitzaldia aurkeztuko du ekainaren 28an (ostirala) 9:00etan Donostiako Tabakaleran. Literatura mutanteak (EHU, udako ikastaroak).
Eka
27
19
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia hizpide hartuko dute ekainaren 27an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.

Eka
27
19
Hasier Arraizen Maitasun keinu bat besterik ez saiakera aurkezten arituko dira Bingen Zupiria eta Goizalde Landabaso egilearekin batera ekainaren 27an (osteguna) 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian.
Eka
27
19
Ximun Fuchs aktore eta zuzendariak Eszenarako idazketa hitzaldia eskainiko du ekainaren 27an (osteguna) 11:30ean Donostiako Tabakaleran. Literatura mutanteak (EHU, udako ikastaroak).
Eka
26
19
Maiteak, denak izenburua dauka Arantxa Iturberen narrazioak. Gutun baten goiburua, amak alabei egindako gutunarena baita familiaren gorabeherak “kitatzeko” idazleak erabilitako forma. Iturberenaz gain, beste hiru ipuin gehitu dizkiogu ipuina.eus egitasmoari ekainean: XIX. mende amaierakoa Ramos Azkaraterena, Campionen antzikan ez zuten senar-emazte nafarrak, aurkari bat astintzeko alegia gisako satira politikoa; ahozko tradizioa idatzian emateko eredu bikaina Blas Alegriarena, Lakuntzako pertza, narratzaile eta hizkera desberdinak baliatuz osatutakoa; eta autoironia pindartsua Rodolfo Bozas Urrutiarena, Neska elbarrituaren ziria, gizontasuna barregarri uzten duen narrazioa, 1967koa.
Eka
25
19
Koldo Izagirre, Estepan Urkiaga Lauaxeta berbagai hartuta arituko da ekainaren 25ean (asteartea) 19:00etan Gernikako Astran.