Urr
14
19
99 urte eta 6 hilabeteko espetxealdia, horixe Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako politikariei ezarri berri dien zigor urte kopurua. Duela bi urte hasitako errepresio baten puntu gorena, hona hemen iazko abenduan Lledonerseko espetxean Jordi Cuixartek egindako aldarria: Izan dezagun adorea poema.
Urr
07
19
Natalia Ginzburg 1991ko urriaren 7an hil zen. Eta gaur euskarari ekarriak atalera dakargun istorio honetako protagonista Michele da, Adriana izeneko emakumearen seme galdua. Gaztetan familia atzean utzi, eta atzerrian ezkondu zen, eta gero, bizitza ez oso ordenatu baten ostean, atzerriko herrialde batean hil zen, argitu gabeko egoera batean. Amak negar egin dezake seme galdua gogoan, baina ezin izango ditu ulertu haren sekretuak. Sendikoen eta gertukoen arteko gutun-truke gisa aurkezturiko eleberrian, sentimenduen barreiamendua eta komunikatzeko ezintasuna dira nagusi. Michele maitea Amaia Astobizak itzuli du italieratik.
Urr
04
19
1953an Bingen Ametzagak Platero eta biok euskarara ekarri zuenetik, hainbat izan dira Juan Ramon Jimenez idazlearen lanak eskaini dizkigutenak, Gabriel Aresti, Juan San Martin, Nemesio Etxaniz, Patxi Ezkiaga, Joxemiel Bidador… eta orain Xabier Boveda. Hainbat poetaren lanak euskaratzeko aspaldidanik egiten diharduen lanean Jimenezena ekarri digu oraingo honetan, Labayru aldizkariaren 66. zenbakian: Hamabi olerki.
Urr
02
19
Iñigo Astizek Analfabetoa errezitaldia egingo du urriaren 2an (asteazkena) 19:30ean Azpeitiko Dinamoan.


Ira
29
19
2000. urtekoa da Rufino Iraolaren Asistente berria, soldadutzako gertakari bat ikuspuntu berritzailez ematen duena. Eta berrizaleetan aritua Mayi Pelot izan genuen, 1982an Maiatz aldizkarian Feed-back edo ihardespena narrazioarekin zientzia fikziozko obra oparoa abiatu zuena. Patxi Etxeberriaren ipuina Sauro da, egileak Erroman ikasketan egiten ari zela ezagututako mutiko baten bakardadeaz diharduen 1957ko lana. Zaharrena Oxobirena, Maittipi, alegiagile ospetsua moralkeriarik gabeko prosa ederraren jabe eskaintzen diguna. Hona hemen ipuina.eus egitasmoko beste lau ipuin.
Ira
28
19
Katalogoa ebook euskarrian eskaintzeko ahaleginean, bere garaian Euskalgintza Elkarlanean Fundazioarekin batera argitaratutako liburuak jarri ditu online Susa argitaletxeak, denak ere Joseba Jaka beka irabazi zutenak, gure literaturaren titulu esanguratsu askoak. Euskarri elektronikoan dituzu, beraz, Harrien lauhazka (Iñigo Aranbarri, 1998); Puskak biziz (Juanjo Olasagarre, 2000); Norbait dabil sute-eskaileran (Harkaitz Cano, 2001); Tundra (Igor Estankona, 2002); Leuropa (Pablo Sastre, 2002); Hodei berdeak (Jon Alonso, 2003); Eta handik gutxira gaur (Eider Rodriguez, 2004); Auzoak (Urtzi Urrutikoetxea, 2005); Zubigilea (Lutxo Egia, 2007).
Ira
27
19
Yuval Noah Harari historialariaren Sapiens liburua solasgai izanen dute irailaren 27an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-eko irakurle taldean.
Ira
26
19
Patxi Zubizarretak Babel Julien Vinsonen hegaldia irakurraldi musikatua egingo du irailaren 26an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean. Musika: Pello Ramirez. Ahotsak: Maddi Oihenart.
Ira
25
19
Beñat Sarasola Deklaratzekorik ez nobelari buruz berbaz arituko dira irailaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte udaltegian. Antolatzailea: Berbaizu.

Ira
25
19
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa liburuari buruz hizketan arituko da irailaren 25ean (asteazkena) 19:30ean Donostian, Egiako kultur etxean.

Ira
25
19
Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa mintzagai izango dute irailaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean. Galtzaundi.
Ira
24
19
Miren Amuriza Basa nobelari buruz berbaz arituko da irailaren 24an (asteartea) 19:00etan Eibarreko Juan San Martin liburutegian.
Ira
19
19
Patxi Zubizarretak Babel Julien Vinsonen hegaldia irakurraldi musikatua egingo du irailaren 19an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Musika: Pello Ramirez. Ahotsak: Maddi Oihenart.
Ira
19
19
Asier Amezagak Inor ez delako profeta bere mendean aurkeztuko du irailaren 19an (osteguna¨) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.