Urr 24 19

Izuaren osteko gogoeta Iruñean

Susan Buck-Morssek idatzitako Izuaren osteko gogoeta aurkeztuko dute urriaren 24an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Karrikirin. Aurkezleak: Pello Agirre itzultzailea eta Garazi Arrula hitzaurrearen egilea.

Urr 23 19

Mendi-joak Iruñeko Sanduzelain

Aingeru Epaltza Mendi-joak bere ipuin bildumaz mintzatuko da urriaren 24an (ortzeguna) 19:30ean Sanduzelaiko liburutegiko irakurle
taldean (Iruñea).

Urr 23 19

Neguko argiak Tolosan

Irati Elorrietaren azken lanaz, Neguko argiak eleberriaz jardungo dute Tolosako irakurle taldekoek, urriaren 23an, 19:00etan, Tolosako kultur etxean.

Urr 23 19

Tximeletak bizkarrean Usurbilen

Ugaitz Agirre Tximeletak bizkarrean nobelari buruz hizketan jardungo da urriaren 23an (osteguna) 19:00etan Usurbilgo Sutegi liburutegian.

Urr 23 19

Iturria Unai Elorriaga

Unai Elorriagak Iturria liburu berria aurkeztuko du urriaren 23an (asteazkena) 12:30ean Donostiako Tobacco Days liburudendan. Argitaletxea: Susa.

Urr 23 19

Iturria Unai Elorriagaren nobela berria

Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Haren bila ari dira Europan zehar Soro Barturen eta Erroman, 79 urte dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi… Eta irakurleok haiekin batera irakurriko ditugu Iturriaren hamar ipuinak. Unai Elorriagak Iturria azken nobela aurkeztuko du gaur Tobacco Days liburu-dendan, 12:30ean.

Urr 22 19

Gerrak ez du emakume aurpegirik Oiartzunen

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik lanaz egingo dute berba urriaren 22an (asteartea), iluntzeko 20:00etan, Manuel Lekuona liburutegian, Oiartzungo literatur taldeak antolatuta.

Urr 21 19

Daniel Salgado poeta galegoa eta Vietcong

Daniel Salgado galizierazko poesiagintza berriak duen egilerik nabarmenetakoa da. O Gran Rexeitamento / Flores para Albert Ayler (2017) da argitaratu duen azken lana. Lan horretako pasarte batzuk dira, besteak beste, Vietcong musika talde esperimentalean errezitatu ohi dituenak. Urrian Euskal Herrian izango ditugu, Azkoitiko Mataderoan (24), Bilboko Le Larraskito Kluban (25) eta Errenteriako Mikelazulon (26). Salgadoren eta Vietcongen etorrera baliatuta, bi olerki ekarri ditu Ibon Rodríguez Garcíak. Rodríguez bera Itxaro Bordarekin batera arituko da 24 eta 26ko emanaldietan.

Urr 17 19

Unai Elorriagaren Iturria Donostian

Unai Elorriaga eta Leire Palacios Iturria nobela berriari buruz solasean arituko dira urriaren 17an (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Urr 17 19

Disoluzio agiriak, Jose Luis Otamendiren errezitaldia

Jose Luis Otamendik errezitaldia eskainiko du, Disoluzio agiriak, datorren urriaren 17an (osteguna), Literaturaz Berbetan programaren baitan. Larrabetzun, Angulerin, iluntzeko 19:00etan.

Urr 17 19

Uxue Alberdiren hitzaldia eta Kultur Teoria Kritikoa taldea

Urriaren 17an, 19:00tan, Donostiako Kaxilda liburu-dendan Uxue Alberdiren hitzaldia izango da, Kontrako eztarritik saiakerak dituen gako teorikoez. Ekitaldian Kultur Teoria Kritikoa taldearen aurkezpena egingo da.

Urr 16 19

Louis Aragon eta John Berger Munduko Poesia Kaierak

Munduko Poesia Kaierak bildumaren barruan Louis Aragon (Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà) eta John Bergerren (Itzultzailea: Iñigo Roque Eguzkitza) kaierak aurkeztuko dira urriaren 16an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa

Urr 16 19

John Bergerren poema antologia

Motz geratzen zitzaizkion John Bergerri diziplina artistikoen arteko bereizketak ez ezik literatur generoen arteko mugak, eta hala, bere lan guztiek zuten arte plastikoetatik, poesiatik, saiakeratik, narraziotik, eta abar. Horregatik, ia poema libururik atera ez zuen poeta izan zela esan dezakegu (bi poema liburu baino ez zituen argitaratu), baina aldi berean, munduari begiratzeko eduki zuen modu berezi hori izan zen bere poesia lanik emankorrena. Euskarara ekarri dugu orain, Iñigo Roque Eguzkitzak egindako itzulpenari esker.

Urr 15 19

“Euskaltzaletasuna eta feminismoa” jardunaldiak

Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea hitzaldia eskainiko dute Idurre Eskisabel Larrañagak eta Lorea Agirre Dorronsorok, urriaren 15ean, Tolosako Udaletxeko pleno-aretoan, 18:30ean, “Euskara eta Feminismoa” jardunaldien baitan.

Urr 15 19

Louis Aragonen poema antologia

XX. mendeko poesiaren testigu eta partaide behinenetakoa izan genuen Louis Aragon. Mendebaldeko tradizio poetiko indartsuenetako batean –frantsesean– kokaturik, ia mende guztia hartu zion bere bizitza eta poesiak. Dadaismoko eta surrealismoko poeta handienetako bat izanagatik, ez zen horretan geratu Aragonen ekarpen poetikoa. Poeta petoa izan zen, eta inork ez bezala menderatzen zuen lengoaia poetikoa. Poemen barneko erritmo, hoskidetasun eta errimek garrantzia handia dute bere poesiagintzan. Euskarara ekarri dugu orain, Itziar Diez de Ultzurrun Sagalàk egindako itzulpenari esker.

Agenda

Efemerideak

Kritikak