Aza
23
19
Angel Erro eta Iñigo Astiz Poesian pentsatu, prosan pentsatu gaiaren bueltan arituko dira azaroaren 23an (larunbata) 12:00etan Donostiako Kaxilda liburudendan. Literaktum.
Aza
22
19
Kalean da jadanik Lisipe bildumaren 7. alea: Trikua esnatu da, Idurre Eskisabel Larrañagak eta Lorea Agirre Dorronsorok idatzia. Azpititulua aski adierazgarria du: “Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara“. Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, eta jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak. Elkarrekin gurutzatzen dira hizkuntza eta generoa: Kasualitatea al da euskararen feminizazioa? Zer lotura dago euskararen prestigiorik ezaren eta emakumea izatearen prestigiorik ezaren artean? Fokatze berri bat da, itzalean zeuden eremu horiek ikusgarri jartzeko saioa.

Aza
22
19
Ganbila antzerki bilduma berria jarri dugu martxan Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak elkarlanean, Oier Guillanek koordinaturik. Proiektu berri honekin euskal teatroaz ikuspegi zabala eman nahi genuke, unean-unean fokua obra batean edota hainbat obra eta ahotsetan jarriz. Denbora luzea eman dugu euskaraz idatzitako teatro-testu bilduma egonkorrik gabe; Ganbila hutsune bat betetzeko asmoz dator ezinbestean. Hauek izango dira argitaratuko ditugun aurreneko hiru liburuak: Bazterreko ahotsak, Simplicissimus eta Francoren bilobari gutuna. Proiektuari bultzada emateko harpidetza kanpaina abiatu dugu egunotan, ganbila.eusen eman daiteke izena.

Aza
22
19
Ngugi wa Thiongoren Gerra garaiko ametsak (itzultzailea: Olatz Prat) eta Ingeborg Bachmannen Aldibereko (itzultzailea: Idoia Santamaria) Literatura Unibertsaleko titulu berriak aurkeztuko dituzte azaroaren 22an (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Itzultzaileak: Idoia Santamaria eta Olatz Prat. Argitaletxeak: Erein eta Igela.
Aza
21
19
Munduko gauza oro maite, eta ez nuen
eguzki pean nire kaiertxo zuria baizik.
SANDRO PENNA
Showa ostegunean, Donostiako Tabakaleran, Tobacco Days liburu dendan, Pennaren hitzekin, Iñigo Astiz idazlearen ahotsarekin, Damaris Pan artistaren irudiekin, eta Alex Gurrutxagaren piano doinuekin. 19:00etan.
Aza
20
19
Eider Rodriguez, Kattalin Miner eta Lucia Baskaran Emakumeek literaturan duten tokiaz arituko dira azaroaren 20an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Literaktum.
Aza
20
19
Fleur Jaeggy idazlearen Proleterka hizketagai azaroaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean. Galtzaundi.
Aza
19
19
Anjel Lertxundik Itzuliz usu begiak saiakera berria aurkeztuko du azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.
Aza
19
19
Hasier Arraiz Maitasun keinu bat, besterik ez saiakerari buruz mintzatuko da Maite Ubiria kazetariarekin azaroaren 19an (asteartea) 17:30ean Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan.
Aza
19
19
Karlos Linazasorok Hik ez dakik zer den beldurra aurkeztuko du azaroaren 19an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza
18
19
Miren Amuriza Basa liburuari buru arituko da solasean azaroaren 18an (astelehena) 19:00etan Arizkungo Medikuaren etxean.
Aza
15
19
Ugaitz Agirrek Non dago ama? poesia errezitala egingo du azaroaren 15ean (ostirala) 19:30ean Usurbilgo Sutegi kultur etxean.
Aza
15
19
Luis Mari Mujikaren omenez, Luis Mari Mujika gure bihotz-begietan liburuaren aurkezpena izango da Donostian, azaroaren 15ean, Udal Liburutegiko sotoan, arratsaldeko 18:00etan.
Aza
15
19
Rafa Egigurenek Txipiroiak bere beltzean liburua aurkeztuko du azaroaren 15ean (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza
14
19
Kyoichi Katayamaren Maitasunezko oihua, munduaren erdian hartuko dute mintzagai azaroaren 14an (osteguna) 19:00etan Erronkariko Irakurle Klubean.